Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

FICAB 2017 - Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Irun Azaroaren 20(e)tik azaroaren 25(e)ra
  • FICAB 2017 - Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Irungo Oiasso Erromatar Museoak Bidasoako XVII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaaurkeztu du, Irungo Udalak antolatuta.
 
2017ko azaroaren 20tik 25era izango da; eta helburua da jendeari arkeologia ezagutzera ematea, arkeologoek egindako lanen ondorioz prestatu diren ikus-entzunezko lanen bidez eta lan horien sustapena eta dibulgazioa ziurtatuz.

Urtero, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak 70 film jasotzen ditu, batez beste, munduko bazter guztietatik.Hautaketa-prozesua lan nekeza eta konplexua da, programa aberatsa eta askotarikoa diseinatzeko ahalegina egiten baitu.Emaitza heterogeneoa da:dokumental batzuk apenas irauten duten minutu batzuk; beste batzuk, film luzeak dira.Proposamen asko ekoizle handiek edo ikerketa-proiektu sendoek babestuta daude; beste batzuk, berriz, proiektu pertsonalak dira, bitarteko gutxikoak baina grina betekoak.Gai askotarikoak lantzen dituzte, kultura desberdinak eta denboran oso urrutiko kronologiak, baina guztiek partekatzen dute arkeologia abiapuntu izatea.

Kuriosoa da, baina, programa heterogeneoa gertatu arren, urtero badira gai edo kontu zientifiko batzuk bat egin eta besteen gainetik nabarmentzen direnak.Ez da harritzekoa, pentsatzen baldin badugu ikerketa arkeologikoa, askotan, faktore ekonomikoek, interes soziopolitikoek edo joera epistemologikoek baldintzatzen dutela eta ondorioz ikerketa-gaia kezka batzuetatik beste batzuetara eramaten dituztela.

Horrela, bada, 2017ko edizioan, eta jaialdiaren irudiak antzinako Greziara eramaten gaituen arren, Partenoiaren aurrean dauden eskultura arkaikoekin, apenas irudikatzen den mundu klasikoa.Eta bi dira behin eta berriz agertzen diren kezkak:Neanderthal gaia eta ekialde urruneko kulturak.Lehenengo kasuan, Sapiensen eta Neanderthalen arteko bizikidetzaren gai eztabaidatsua lantzen da, edo azkeneko horien gaitasun sinbolikoa. Bigarrenean, Asiako mugaldeetarako bidaiak aukera ematen digu Gengis Kan ikertzeko, edo Mongolen Inperioa, edo Han dinastiaren goieneko aldia. 

Mongoliako paisaia ederrez gainera, beste batzuk ez hain exotikoak ere ikusiko dira, hala nola, Hegoafrikakoak edo Brasilgo oihanekoak. Baina, ariketa estetikoa edo ikasketa ludiko eta ikusizkoaren prozesu bat izateaz gainera, FICAB gogoeta-tresna ere bada Arkeologia zer den eta egun zer erronka dituen ezagutzeko. Ba al du Arkeologiaren zientziak muga kronologikorik? Ba al dira garai historiko batzuk beste batzuk baino “duinagoak” direnak induskatzeko? Antzinaroa balio erabakigarria al da espazio bat arkeologiko gisa kalifikatzeko?Gizakiak testigantza materialak utzi dituen edozein leku induskatu al daiteke?Horiek dira lehiaketara aurkeztu den “Arimaren azala” dokumentalak egiten dituen galderak, ia probokazio gisa planteatuta.Bertan, arkeologo batzuek 70eko urteetako film frantziar baten filmazio-set bat induskatzen dute. “Asto azala" filma da, eta ipuin musikal bat da, Jacques Demy ospetsuak zuzendua. Film hori horrexegatik proiektatuko dugu amaierako saioan, lehiaketatik kanpo. Ondare arkeologikoa ez da kontzeptu aldagaitza eta per se existitzen dena, baizik eta gu gara gure iragana ondare bihurtzen duguna, zer zaindu behar den eta zer ez erabakiz. Eta FICABek begirada aberasgarri bat eskaintzen du bisitatu ezin ditugun ondareetara, eta, horrela, gutxienez, lehen eskutik bizi ahal izango ditugu erabili ohi dugun hain tresna apartaren bidez, alegia, zinearen bidez.

FICAB

Laburrean

Non