Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Itsasoko emakumeen egoera soziolaborala

Bizkaian eta Gipuzkoan Itsasoaren Erregimen Bereziaren hirugarren taldean autonomo gisa izena emanda duten 120 pertsonetatik, 88 euskal arrantza sektoreko emakumeen erakundeetako bateko kide dira; horrek bermatzen du kolektiboaren homogeneotasuna, bere autokudeaketa eta, batez ere, bere “ikusgaitasuna” Administrazioaren aurrean eta gizartearen aurrean oro har.

Urteetan pairatutako laguntza falta eta, bereziki, pairatutako baldintza soziolaboral gogorrak lanbidea ahultzen joan dira, eta horrek ez du bultzatu premiazkoak eta ezinbestekoak diren belaunaldi berriak lanbidean hastea, funtsean babes sozialaren faltagatik. Baina kolektibo hori estrategikoa da eta funtsezko laguntza euskal arrantza sektorearen lehiarako eta iraunkortasunerako, eta eskualdearen BPGari baliabideak ematen dizkiote modu esanguratsuan.

Estrategikoa eta interes historiko-kulturalekoa den sektore honen gainbehera ekarri duten zergatiei erantzuteko asmoarekin, gaur egun lan hauek egiten dituzten emakumeen kolektiboak jarduera arautu eta antolatzeko ekintzak bultzatu ditu, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker. Esaterako, zerrendatutako zeregin bakoitzaren barruan Profesionaltasun egiaztagiriak eskuratzeko beharrezkoak diren mekanismoak ezarri dituzte, langile horiek prestakuntza berezia duten profesionaltzat identifikatzeko, eta, bide batez, intrusismo profesionala ekiditeko, izan ere, asmoa da jardueran soilik aurretik egiaztagiri hori eskuratu duten emakumeak hastea ezarriko lukeen araudi bat sortzea, beste lanbide batzuetan gertatzen den moduan, garbi bereizita gera daitezen zerrendatutako lanetan profesional gisa dihardutenak eta noizean behin jarduten dutenak edo benetan horretan aritzen ez direnak .

 

Mujeres del mar

Azken aldaketako data:  2016/02/18