Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Zerbitzuak eta beste neurri batzuk

Imagen Medidas Flexibilidad Horaria

Atal honetan biltzen dira, pertsonen lanez kanpoko zamak gutxiagotzeko xedez, enpresek bere langileen esku jar ditzaketen zerbitzu ezberdinak. Horretarako, zerbitzuak, partzialki edo osorik, diruz lagundu ditzakete, zuzenean eman ditzakete edo bitartekaritza lana egin dezakete, zerbitzuen inguruko argibideak emanez, horrela eskuratzea errazagoa izango delako.

Halaber, soldataz kanpoko mozkinak, edo gizarte-mozkinak sartzen dira horien artean. Ez daude jasota hitzarmenean edo lan-kontratuetan, baina ordaintzeko modu interesgarriak dira.

Zerbitzu-politikek, familia eta lana bateragarri egiteko erraztasunak eman nahi dituzte; horrela, norberaren bizitzaren eta familia-erantzukizunen ondorioz dituzten lan-kargak sortutako arazoak gutxiagotu ditzakete langileek, bere denbora optimizatu ahal dute eta lanean arreta hobetzen dute.

Zerbitzu-politikek:

  • Baliabideak ematen dituzte kontziliazioa errazteko.
  • Ekonomia-kostu kontrolatua dakarte, enpresak berak ezartzen baitu noraino irits daitezkeen.
  • Lanean kontzentrazio hobea dakarte.
  • Produktibitatea handitzen dute.
  • Absentismoa jaisten dute.
  • Lan-giroa hobetzen dute.
  • Langileek enpresarekin duten konpromisoa handitzen dute.
Azken eguneratzea: 2014/01/14