Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Ordutegi malguak

Imagen Medidas Flexibilidad Horaria

Norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteaz hitz egitea, denbora antolatu, banatu eta erabiltzeko eraz hitz egitea da.

Lan-ordutegi malguak lanaldi zorrotza ezartzen ez dutenak dira, hau da, langileen beharretara moldatzen dira, langileek, hainbat formula eta ezarritako mugen barruan, aldez aurretik adostutako sarrera- eta irteera-ordutegiak aukeratu ahal dituzte.

Ordutegi malguekin denok irabazten dugu

Ordutegi malguek onura ugari ekartzen dizkiete langileei zein enpresei, hala nola:

  • Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dute, norbere, laneko eta familiarteko bizitza bateragarri egitea errazten dutelako.
  • Erantzukidetasuna sustatzen dute, etxeko lanak eta seme-alabak eta senitartekoak zaintzeko eginkizunak banatzerakoan.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten dute.
  • Absentismoa murrizten dute.
  • Enpresaren produktibitatea areagotzen dute.
  • Lan-giroa hobetzen dute.
  • Talentuari eusten diote.

Badira modu ezberdinak enpresetan ordutegi moldagarriak ezartzeko. Atal honetan ordutegi malguak ahalbidetzen dituzten zenbait neurri aurkezten dizkizugu, enpresaren beharrei eta bertan diharduten pertsonen premiei hobekien egokitzen zaizkienak aplikatu ditzazun.

Azken eguneratzea: 2017/03/01