Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Espazio malguak

Imagen Medidas Flexibilidad Horaria

Espazio-malgutasuna izanez gero, lan guztia ez da toki fisiko zehatz batean egin behar.

Informazio eta komunikazio teknologien aurrerakada garrantzitsua, lagungarria izan da lan-eredu berriak ager daitezen; eta horiek posible egin dituzte familia eta lana bateragarri egiteko modu berriztatzaileak, lanerako espazio fisikoa malguago egin dutelako.

Espazio-malgutasun neurrien ezarpena, enpresaren jarduera-motak baldintzatuko du, neurri handi batean, eta zailagoa izango da industria edo merkataritza bezalako sektoreetan ezartzea, horrelakoetan, presentzia beharrezkoa baita jarduera normaltasunez garatu ahal izateko.

Espazio-malgutasun neurriak honako hauek errazten dituzte:

  • Norberaren bizitza, familia eta lanaren arteko oreka.
  • Neurria erabiltzen duten pertsonen bizitza-kalitatea handitzen da.
  • Estresa txikiagotzen da.
  • Denboraren kudeaketa optimizatzen da.
  • Lan-ordutegiak malgutzen dira.
  • Joan-etorrien kostuak murrizten dira
  • Absentismo-indizeak jaisten dituzte.
  • Desgaituentzako lan-aukera gehiago.
  • Balio handiko langileak izatea posible egiten dute, mila kilometrotara bizi izan arren.
  • Enpresen gastu orokorrak eta bulegoetan behar den espazio fisikoa murrizten dira.
Azken eguneratzea: 2014/01/14