Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Eginkizunak bateratzeko neurriak

Zer dira familia eta lana bateragarri egiteko neurriak?

Enpresek borondatez hartzen dituzten neurriak edo ekintzak dira (hau da, legez bete beharrekoen gehigarriak dira); langileekin adostuta daude, eta erraztasunak ematen dituzten baldintzak sortzeko helburua dute, horrela langileek laneko eta etxeko eginkizunak ahalik eta hobekien bete ditzaten.

Horrelako neurrien ezarpena azkartu zuen markoa, emakumea lan-merkatura sartzea izan bazen ere, eta ekintza horien arrazoia gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzea izanda ere, neurrien funtsa berdintasunaren gaia baino zabalagoa da.

Zergatik daude bateragarritasun-neurriak?

Bateragarritasun-neurriek hiru planotan azaltzen diren beharrei erantzuten diete.

Ondorengoen planoa. Adingabeka diren seme-alaben zaintza

Familia con hijos

Lehenengoa eta gehienetan antzematen dena, ondorengoei dagokie; hau da, baja-aldia bukatzen denean, seme-alabak zaindu eta arreta eman behar izatea.

Ohikoa da plano honetan ikuspuntu erredukzionista izatea. Alde batetik, emakumea erantzuletzat eta onura hauek merezi duen bakartzat hartzea, tradizioarengatik edo umearekin daukan harreman biologikoarengatik (haurdunaldia, erditzea eta edoskitzea). Ikuspegi horrek gizonezkoari ukatzen dio horrelako neurrien onura izatea eta bere seme-alaben lehenengo urratsez gozatzea. Are gehiago, emakumeari, langilea den aldetik, kalte egiten dio, haurdunaldi baten perspektibak, amatasunarengatiko baja dakarrenez, enpresari askori burutik kentzen baitie emakume gazteak kontratatzea.

Azken horrek, halaber, eragina izan dezake jaiotza-tasan, emakume askok, haurdunaldiak sor diezazkiekeen lan-arazoen aurrean, amatasuna atzeratzeko erabakia hartzen dutelako. Gertaera honek, bizi-itxaropenaren igotzearekin batera, populazioa etengabe zahartzea dakar, eta, emaitza gisa, aintzat hartu beharreko ondorio larriak sortzen dira, bai gizartean bai ekonomian.

Beste alde batetik, gogoan izan behar da gurasoen betebeharrak (eta premiak) ez direla bukatzen umetxoaren arreta-beharrak baretzen direnean. Umeen heziketak eta garapen psikosozialak, urte batzuetan zehar guraso-irudi baten presentzia eskatzen dute; rol hori ezin da besteren esku utzi eta, askotan, lan-konpromisoengatik arriskuan geratzen da.

Ondorengoen planoan, bateragarritasun-neurriak lagungarri dira gurasoek kalitatezko denbora eman diezaieten euren seme-alaben zaintzari, garapenari eta heziketari, horrek euren lan-betekizunetan ondoriorik izan gabe.

Aurrekoen eta mendekoen planoa

Persona dependiente

Bigarren planoak zerikusia du mendekotasun egoeran edo osasun egoera larrian dauden senideen arreta-beharrekin.

Medikuntzaren aurrerapenei esker bizi-itxaropena igo da eta, ondorioz, populazioa etengabe zahartuz joan da; horrek eszenatoki demografiko berria eratu du eta, ondorioz, beharrezkoa da adineko pertsonentzako arretari baliabide eta politika gehiago eskaintzea.

Beste alde batetik, azken urteetan igo da gaixotasun edo desgaitasunaren ondorioz sortutako mendekotasuna, zenbait gaixotasun kronikoen eta sortzetiko alterazioen biziraupen-tasetan egon diren aldaketengatik eta, halaber, bide- eta lan-ezbeharren indizeetatik sortutako ondorioengatik.

Begi bistakoa denez, familia senide adintsuen edo mendekoen zaintzaz arduratzen bada, horrek, derrigorrez, partekatutako lana izan behar du. Puntu honetan aipatu behar da, gizarteak onartzen duela adin txikikoen zaintza bi gurasoen erantzukizuna dela. Baina ez da gauza bera gertatzen adinekoen zaintzarekin, kultura-usadioarengatik, gehien bat emakumeek bereganatzen dutelako; eta gaurko koiunturan, horrek lanaldi bikoitza suposatzen dio emakumezko langileari.

Zentzu horretan, beharrezkoa da bultzada egitea familiako eta etxeko erantzukizunak konpartitu daitezen eta horrela, gizonezkoek ere zaintza-lanetan parte har dezaten.

Aurrekoen eta pertsona mendekoen zaintzaren planoan ezarritako bateragarritasun-neurriek erraztasunak eman behar dizkiete, bai gizonei, bai emakumeei, mendekotasun egoeran senideak baldin badituzte, etxeko eta laneko erantzukizunak orekatu ahal izateko.

Norberaren planoa. Langileen dimentsio pertsonala.

Mujer joven

Pertsonen bizitza, lana/familia binomiora murriztea, arriskutsua bezain injustua da, errealitatearekiko.

Pertsona orok behar du, lanaz eta familiaz gain, norberarentzako denbora eta espazioa, bere dimentsio sozialaz eta norberaren dimentsioaz ere gozatzeko.

Horregatik, bateragarritasun neurritzat jotzen dira ere, langileen gogobetetze pertsonala lortzeko helburua dutenak.

 

Bateragarritasun neurriek onuragarriak dira bai langileentzat, bai enpresentzat; lehenengoen kasuan, euren familia eta pertsona beharrak betetzen dituztelako; eta enpresen kasuan, lana hobeto antolatzeko lagungarriak baitira eta, aldi berean, produktibitatea eta lehiakortasuna igortzen dituztelako.

Ezagutu itzazu erantzukizunak bateragarri egiteak zure enpresari ekarri ahal dizkion onurak

Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzen duten neurriak ez dira erabaki handietatik sortu behar; ez dute exijitzen ere plangintzan ahalegin handirik egiterik, ezta ordainketa ekonomikorik ere.

Puntu nagusietako neurriak dira bateragarritasuna hobetzeko lagungarriak. Esate baterako, ordutegiak malgutzea, edota enpresaren barruan langileek erabil ditzaketen espazioak eskaintzea, hala nola, bazkaltzeko tokia...

Enpresa askok ez du bateragarritasun-neurririk ezartzen, soilik ezagutzen ez dutelako zeintzuk diren erabil daitezkeen neurriak, eta zeintzuk ezar daitezkeen, edo neurri horiek kostu ekonomiko handiekin lotzen dituztelako.

Kalkulatu familia eta lana bateragarri egiteko neurrien kostuak eta onurak

Plantillako kideen familia- eta pertsona-bizitza bateragarri egin ahal izateko neurri eta estrategiak ezarri eta garatu behar ditu enpresa bakoitzak, bere errealitatearen arabera eta bere langileen familia-erantzukizunen eta bateragarritasun-beharren arabera.

Horrela, lehenengo urratsa, behar horiek identifikatzea da, ezartzen diren bateragarritasun-neurriak langileen benetako egoerei egoki dakizkien.

Atal honetan zure enpresan aplika ditzakezun bateragarritasun-neurri ezberdinak aurkezten dizkizuegu:

Egin klik eremu ezberdinetan, egun dauden neurri guztiak ezagutzeko (loturak zerrendekin):

Azken eguneratzea: 2018/12/31