Documento sin título
Martxan dauden inkestak
Ongi etorri!

Atal honetan gure inkestaren bat bete behar dutenentzako erabilgarria izan daitekeen informazio guztia dator.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Estadistika Organoaren gutunen bat jaso baduzu, gure inkestetako baten laginean sartuta zaudela esanez, eta zalantzarik baduzu: derrigorrezkoa al da? nire datuak seguru egongo al dira? ez dut galdera hau ulertzen,... hemen aurkituko dituzu erantzunak, edo zalantzak argitzeko nora jo.

Datuak biltzea funtsezkoa da, baldin eta, prozesuaren amaieran, gizartearentzat erabilgarria izango den kalitatezko informazioa lortu nahi badugu. Eta datuak biltzeko herritarren lankidetza ezinbestekoa da. Jakin badakigu jendeak ez duela oso gogoko inkestari erantzutea, eta horregatik, Estatistika Organoa lan hori ahal bezainbat arintzen saiatzen da; galde-sorten diseinua sinpletu egin dugu, inkesta betetzeko modu dezberdinak eskaintzen ditugu, eta, gainera, behar-beharrezkoa den informazio guztia, atal honetan jarri dugu, bateratu.

Martxan dauden inkestak
Ondorengo taulan egun egiten ari garen inkesten zerrenda, eta horiei buruzko informazio garrantzitsuena aurkituko duzu (kontaktuak, metodologia,...). Ikus dezakezunez, inkestei erantzuteko hainbat modu daude gainera:
Inkestaren izena Amaiera-data Kontaktua Kontaktuaren telefonoa
Inkestari erantzuteko moduak
Metodologiari buruzko informazioa Bestelakoak
Telefonoz Zuzenean bizitatuta PDF Online Faxez
Eraikintza eta etxebizitza HILEROKOA estadisticas-vivienda@euskadi.eus         Esteka      
PDF: Galde-sortaren beste kopia bat behar baduzu, erantzuteko, dagokion PDF fitxategia inprima dezakezu, eta fax edo postaz bidali honako helbide honetara:

Estatistika Organoa Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila. Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz. Faxa: 945 01 63 40.
Inkestei erantzutea derrigorrezkoa da
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Estatistika Organoak egiten dituen ikerketak ofizialak dira, Legeak araututakoak dira, eta hortaz, derrigorrezkoa da horiei erantzutea.

Ikus Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16.era bitartekoak.
Isilpekoa eta segurua
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Estatistika Organoa derrigortua dago, eta hitz ematen du hala egingo duela, datu pertsonalak isilpean gordetzera, eta hortaz, ezin du, inondik inora, inkestetan informazioa ematen dutenen datu pertsonalak zabaldu, ez argitaratu, ez zuzenean, ez zeharka, eta ezin du informazio hori estatistikarako ez den beste ezartarako erabili.

Identifikagarria ez den edo fitxategi-gidazerrendetako informazioa baino ez da zabalduko edo eskainiko; hau da, establezimenduen, enpresen, ustiapenen edo bestelako erakundeen zerrendatzeen inguruko informazioa emango da soilik.

Bestalde, interesdunak emandako datuak eta estatistika-eragiketetarako emandakoekin zerikusirik ez dutenak, kasuan kasuko jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira inolaz ere informatikoki tratatuko edo hirugarrenei lagako, ez bada interesdunaren berariazko baimenarekin edota Legeak aurreikusitako kasuetan.

Indarrean dagoen legeria betetzeko, atuak ematen dituenak eskubidea izango du nahi duenean datuak eskuratu, zuzendu, ezereztatu edota horien kontra egiteko, erregelamendu bidez ezarritako eran.

Ondokoak ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren 4/1986 Legea, apirilaren 23koa, zehazki 19. eta 23. artikulu bitartean; abenduaren 5eko Datu Pertsonalen Babeseko eta eskubide digitalen bermearen 3/2018 Lege Organikoa eta 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduan pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa.

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzaren “Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika-eragiketak“ (ID 1600) izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Arduraduna Eusko Jaurlaritza. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila. Zerbitzu Zuzendaritza
Helburua EAEn zenbat, zer eta non eraikitzen, birgaitzen eta eraisten den jakitea. Alokairurako udal-etxebizitzen parkea kuantifikatzea eta babes publikoko etxebizitzak eraikitzera bideratutako udal-lurzoruaren erosketa ezagutzea. Estatistika-eragiketen jarraipena egitea.
Legitimazioa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
8/2019 LEGEA, ekainaren 27koa, 2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzkoa
Hartzaileak Herri-administrazioak, estatistika-xedeetarako, legez aurreikusitako kasuetan. Datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legeak hala agintzen ez badu
Eskubideak Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Salbuespenak daude estatistika-xedea duten datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta datuen tratamendua mugatzeko.
Informazio gehigarria Honako web-orri honetan Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu: www.euskadi.eus/pribatutasuna-1600


Inkesta on-line betetzea erabakiz geo, datuen segurtasuna eta isilpekotasuna bermatzeko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Estatistika Organoak erabiltzen dituen galde-sorta guztiak zerbiatzari seguru batean daude, eta horrek sean nahi du zure ordenagailuaren eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren zerbitzariaren arteko informazio-truke guztian isilpekotasuna bermatuta dagoela. IZENPEk, beste euskal administrazio guztietan bezala, ziurtatzen du zerbitzari seguru bat erabiltzen dugula. Beraz, zaude lasai; izan kofidantza erakunde horrengan.

Oraindik ziurtagiriak instalatu gabe badituzu, inkesta sartzen saiatzen zarenean ohar bat azalduko zaizu (IZENPEren ziurtagiria falt zaizula esanez). Bi aukera dituzu: mezua onartu edo ziurtagiriak jaitsi.

Zalantzak argitzeko
Zalantzarik baduzu, zar saitez gurekin harremanetan:

Harremanetarako informazioa