Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eduki-workareak sortu

Workareak sortzeko eskaerak

"Workarea" bat Eduki Kudeatzailearen gune bat da, karpeta baten antzera, beraien artean erlazionatutako estekak sortzeko balio duena. Horrela, edukien erabilera kudeatzeko era ordenatuagoa eta eraginkorragoa sortu nahi da. Workareak sortzeko prozesua ondoko hau da:

  • Bidali posta elektroniko bat zure sailari edo erakundeari egokitutako Web Zerbitzuko Kudeatzaileari, lehen bete behar duzun workareak sortzeko formularioa erantziz. Jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin edozein zalantza argitzeko.
  • Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du eta sailari dagokion EJIEko proiektu-buruari bidaliko dio (halaber, saileko informatikariari eskaeraren kopia bidaliko dio).
  • EJIEk Web Kudeatzaileari abisatuko dio eskaeraren zehazkizunak helarazteko (balizko intzidentziak, eskaeraren egoera, etab.). Behin prozesua bukatuta, Web Kudeatzaileak jakinaren gainean jarriko du erabiltzailea eta saileko informatikaria.

Lan-eremuak sortzeko eskaerak

"Lan-eremu" bat erlazionatutako workarea multzo bat da, hainbat karpeta biltzen duen goi-mailako karpeta batzen antzera. Horrela, edukien erabilera kudeatzeko era ordenatuagoa eta eraginkorragoa sortu nahi da. Lan-eremu bat sortzean beharrezkoa da, gutxienez, workarea bat sortu behar da bere barruan. Lan-eremuak sortzeko prozesua ondoko hau da:

  • Bidali posta elektroniko bat zure sailari edo erakundeari egokitutako Web Zerbitzuko Kudeatzaileari, lehen bete behar duzun lan-eremuak sortzeko formularioa erantziz.  Jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin edozein zalantza argitzeko.
  • Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du eta sailari dagokion EJIEko proiektu-buruari bidaliko dio (halaber, saileko informatikariari eskaeraren kopia bidaliko dio), lan-eremuak sortzeko formularioa erantsiz
  • EJIEk Web Kudeatzaileari abisatuko dio eskaeraren zehazkizunak helarazteko (balizko intzidentziak, eskaeraren egoera, etab.). Behin prozesua bukatuta, Web Kudeatzaileak jakinaren gainean jarriko du erabiltzailea eta saileko informatikaria.