Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadiko Toki Erakundeetan hizkuntza ofizialen erakunde- eta administrazio-erabileraren normalizazioari buruzko dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3760
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/07/17
  • Argitaratze-data: 2018/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak Euskadiko Toki Erakundeetan hizkuntza ofizialen erakunde- eta administrazio-erabileraren normalizazioari buruzko dekretu-proiektua prestatu du, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu behar dena.

Horregatik, legezko erregulazio hori betetzeko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman zuen 2018ko uztailaren 3ko Agindua, zeinaren bidez hasiera eman baitzitzaion Euskadiko Toki Erakundeetan hizkuntza ofizialen erakunde- eta administrazio-erabileraren normalizazioari buruzko dekretu-proiektua egiteko prozedurari, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza hau izendatuta legegintza-prozedura hau tramitatu behar duen organo gisa. Geroago, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez, aurretiaz onartu zen tramitatu beharreko dekretu-proiektuaren testua.

Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Ebazpen honi dagokion arauketak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztiei eragingo die, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako bizilagun direnez; horregatik, komenigarria da jendaurrean jartzea.

Hori dela-eta, bat etorriz Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin, aipatutako dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da.

Azaldutakoagatik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura eta egitekoak ezarri zuen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Datorren irailaren 20 arte jendaurrean jartzea Toki Erakundeetan hizkuntza ofizialen erakunde- eta administrazio-erabileraren normalizazioari buruzko dekretu-proiektua.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko asmoz, proiektuaren edukia Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan egongo da eskura (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Era berean, dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean izango da (https://www.euskadi.eus), herritarren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 17a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik