Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 27koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez 10 erakunderi berritu egiten baitzaie enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1651
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/02/27
  • Argitaratze-data: 2018/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez (2004ko ekainaren 30eko EHAA, 123. zk.), enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautu zen, batetik, gizarte agenteen bidez enpresetan ekintza positiboko neurriak prestatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearren, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta profesionaltasuna bermatzeko. Dekretu hori aldatu egin zen abenduaren 28ko 348/2010 Dekretuaren bidez (2011ko urtarrilaren 13ko EHAA, 8 zk.).

105/2004 Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen denez, homologazioek bost urteko iraunaldia dute, eta homologazio-ebazpen berri batez berritu behar dira.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 10. artikulua aplikatuz, homologatuta dauden erakundeei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak segimendua egiten die urtero.

Azaldutakoan oinarrituta, eta 10 entitateek erakunde honetan aurkeztutako dokumentazioa berrikusita,erakunde guztiek aplikatzekoa den araudian eskatzen diren betekizunak konplitzen dituztela egiaztatu dugu.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa bost urtez berritzea. eranskinean agertzen diren 10 erakundeei, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Bigarrena. Homologazioaren berritzea Homologatutako Aholkularitza-enpresen Erregistroan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikian inskribatzea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 27a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.