Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko balorazio batzordeko batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1719
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/21
  • Argitaratze-data: 2018/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 17ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzen modalitatean.

2018ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio batzorde bat osatuko dela eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko osatuko den balorazio batzordearen batzarkideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

Miriam Elixabete Romatet Mantzizidor anderea.

Iñaki Larrañaga Urien jauna.

Amaia Gabilondo Jauregui anderea.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.