Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 7koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 2892
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/05/07
  • Argitaratze-data: 2018/06/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Kanoe Federazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1986ko apirilaren 25ean, 85 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskadiko Kanoe Federazioak 2018ko urtarrilaren 29an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere estatutuen 1. eta 12. artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

Lehenengoa. Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuen 1. eta 12. artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluen erredakzioak ondoko moduan geldituko lirateke:

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea ez du amaitzen eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 7a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.