Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko irailaren 28koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen eta berrikusten baita Ahlstrom-Munksjö Paper SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, papera fabrikatzeko jarduerarako, Berastegiko udal-mugartean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 5398
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/09/28
  • Argitaratze-data: 2018/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Honako hauek ikusirik: Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, Ahlstrom-Munksjö Paper SAri Berastegiko udalerrian (Gipuzkoa) produktu kimikoak fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko martxoaren 30eko Ebazpenaren bidez aldatu eta eraginkor egin zen Ahlstrom-Munksjö Paper SAri Berastegiko udalerrian (Gipuzkoa) produktu kimikoak fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua.

2014ko abenduaren 18an onartu ziren Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua (2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztekoa) eta Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

2014ko irailaren 30ean, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Isurketa Industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2014/687/EB Erabakia).

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko martxoaren 10eko Ebazpenaren bidez aldatu egin zen Ahlstrom-Munksjö Paper SAri Berastegiko udalerrian (Gipuzkoa) produktu kimikoak fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua.

2015eko martxoaren 13an, 180/2015 Errege Dekretua, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena, onartu zen.

2015eko martxoan onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana.

2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legea (ekainaren 25eko 4/2015 Legea) onartu zen.

2016ko uztailaren 27an, Munksjö Paper SAk aldaketa baten berri eman zuen; ohe mugikorraren etapa biologikoaren araztegia instalatzea isuriak hobetzeko. 2016ko irailaren 20an aldaketa ez-funtsezkotzat jo zela jakinarazi zitzaien sustatzaileari eta Berastegiko Udalari.

2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak zehazten ditu baimena berrikusteko baldintzak; horrela, instalazio baten jarduera nagusiari dagozkion teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak argitaratu eta lau urteko epean, organo eskudunak bermatuko du berrikusi direla eta, hala behar bada, egokitu direla instalazioa baimentzeko baldintza guztiak, eta instalazio horrek betetzen dituela TEO aplikagarrien erreferentzia-dokumentuei buruzko ondorioak.

2017ko abenduaren 14an, sustatzaileak sozietatearen izenaren aldaketa jakinarazi zuen IKS sistemaren bitartez; aurrerantzean, Ahlstrom-Munksjö Paper SA da izena.

2018ko urtarrilaren 15ean, baimena berrikusi ahal izateko, ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenekin instalazioak izandako funtzionamenduaren konparatiba bidaltzeko eskatu zion ingurumen-organoak Ahlstrom-Munksjö Paper SAri, baita isuriei buruzko dokumentazioa ere.

2018ko otsailaren 1ean, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Ahlstrom-Munksjö Paper SAk.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez erabaki zen Ahlstrom-Munksjö Paper SAren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zein Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2018ko martxoaren 5ean.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2018ko martxoaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zion URAri.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatua aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Berastegiko Udalari eta Osasun Sailari 2018ko apirilaren 26an.

2018ko martxoaren 14an eta 16an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Uraren Euskal Agentziak txosten bana egin zuten, eta espedientean jaso da txosten horien emaitza.

2018ko irailaren 14an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, Ahlstrom-Munksjö Paper SAren esku utzi zen espediente osoa.

Era berean, kontuan hartuta ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu dela, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea Ingurumeneko sailburuaren 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren baldintzak egokitzea, ofizioz, aipatutako Ebazpenaren Bosgarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Baimen-aldaketaren jakinarazpenean emandako informazioa behar bestekoa izan da.

Ebazpen hau emateko ingurumen-organo honek du eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babestekoa; eta 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Honako xedapen hauek ikusi dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak

Lehenengoa. Berrikustea Ahlstrom-Munksjö Paper SAri emandako ingurumen-baimen integratua, baimeneko baldintzak orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioen dokumentura egokituta.

Bigarrena. Aldatzea Ahlstrom-Munksjö Paper SAri Berastegiko udal-mugartean papera fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua, zeina 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez eman baitzen. Ondorioz, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpen horren lehen eta bigarren apartatuak aldatzen dira, eta idazkera hau izango dute:

Lehenengoa. Helbide soziala Berastegi (Gipuzkoa) udalerriko Eldua kaleko z./g.an eta A-20012563 IFK duen Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, dekorazio-paperaren fabrikazio-jarduerarako, eta ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera 6.1.b kategorian sartuta dago: Papera eta kartoia fabrikatzeko industria-instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskina.

Instalazioetan burutzen diren jarduerak hainbat etapetan egiten dira. Prozesuaren lehen etapan orea prestatzen da, hainbat eragiketatan: titanio dioxidoa gehitzea, paper-makinetako alderdi hezeetako ur zuriekin desegitea eta nahastea. Nahasketa asketara eramango da, eta bertan, pulperra garbitzeko uretan diluituko da. Gero, nahasketa hori despastillagailuetara eramango da, eta han, zelulosa-pinportak desegiten dira. Fingailu konikoek zuntzen tratamendu fisiko-kimikoa egiten dute eta paper-makinaren bitartez transmitituko den ezaugarri zehatzak hartzen ditu. Azkenik, pastari beharrezkoak diren pigmentuak gehituko zaizkio bezeroak eskatu duen koloreko papera lortzeko.

Behin pasta prestatuta, finketa finerako prozesura bideratzen da eta bertan, paperaren ezaugarri fisikoak doitu eta kontrolatzen dira. Jarraian, pastaren kontzentrazioa diluitu egingo da, lehengaiarekin batera iritsi daitekeen zikinkeria kentzeko arazketa-prozesua egin ahal izateko. Arazketa-prozesuan aurrera egin duen pasta PM-11 eta PM-12 paper-makinetara bideratzen da, eta ura kentzeko eta paper-orria fabrikatzeko prozesuari ekiten zaio bertan. Hasieran ura grabitatea erabiliz kentzen da, eta gero, hutsaren laguntzaz. Paper-orriak % 23/25 bitarteko idortasuna duenean prentsa-atalera bidaltzen da, eta % 50eko idortasuna lortuko da bertan. Paper-orrian gelditzen den ura lurrunketaren bitartez kentzen da, lehorketaren atalean.

Azkenik, paper-orria 2 hozkailutatik, hezegailu batetik, arraboldun lisagailuetatik (paperari leuntasuna eta distira emateko) pasa eta popean biribiltzen da. Behin paper-biribilkia lortuta, akaberaren atalera eramaten da eta bezeroak agindutako zabalerako eta diametroko bobinak egiten dira; gero, paketatze-eremutik bidalketa-biltegira eramaten dira.

Urtero 40.000 tona inguru paper ekoizteko gaitasuna du.

Ekoizpen-prozesurako erabilitako energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira. Lurruna sortzeko galdaretan erabiltzen da gas naturala, eta gasolioa, berriz, orga jasotzailetako erregaia da.

Bestalde, udal saretik hartutako ura higiene-erabilerarako da: dutxak eta aldagelak, eta giza kontsumorako. Urbeltza eta Marijan iturburuetatik eta Zelai ibaitik datozen bilketako urak, berriz, ekoizpen prozesuan erabiliko dira.

Enpresan sortutako efluenteak honela sailkatzen dira: industria-urak, ur sanitarioak, hozteko urak eta euri-urak. Lehengaiak biltzen diren patiotik eta hozte-zirkuitu itxiaren purgaketatik datozen industria-urak eta euri-urak araztegiaren instalazioetara bidaltzen dira, Zelai ibaira isurketa-puntu bakarretik isuri aurretik. Higiene-erabilerako urak, berriz, hiru hobi septikotan tratatzen dira, Zelai ibaira hiru isurketa-puntutatik isuri aurretik. Instalazioko hozte-zirkuitu irekitik datozen hozteko urak zuzenean Zelai ibaira isurtzen dira, isurketa-puntu bakarretik, kutsatu gabeko urak baitira.

Igorpen atmosferikoak, lurruna sortzeko galdaretako (Erreka eta Liberty galdarak) eta olio termikoa berotzeko galdaretako (Aura 1 eta Aura 2 galdarak) lau fokutatik egiten dira.

Bestalde, instalazioetan sortzen diren hondakin arriskutsu nagusiak hauek dira: erabilitako olioa eta substantzia arriskutsuak gordetzeko erabili diren ontzi metalikoak nahiz plastikozkoak. Sortu diren hondakin ez-arriskutsu garrantzitsuenak: araztegiko lohiak, papera, txatarra eta film plastikoa.

2014ko irailaren 26an Batzordeak hartutako betearazpen-erabakian, orea, papera eta kartoia ekoizteko teknika erabilgarri onenen gaineko ondorioak ezartzen dituenean, jasotako teknika erabilgarri on aipagarrienak uraren kontsumoa murrizteko teknikak dira, besteak beste: prozesuko ura birziklatzeko teknika; zirkuituetako mugak edo desabantailak kontuan hartuko dituen uraren kudeaketarako sistema; ur zurien eta ur klarifikatuen sistema orekatua; ur-kontsumo murriztua duten muntaiak, diseinuak eta makinak erabiltzea; hozteko sistemako eta estankotasun-itxituretako ur garbiak bildu eta berrerabiltzeko teknika; eta sortutako hondakin-uren isurketa banatua egitea. Halaber, hondakin-uren isurien eragina gutxitzeko, Ahlstrom-Munksjö Paper SA industriako hondakin-uren araztegia du, lehen mailako tratamendu fisiko-kimikoa ematen duena, bigarren mailako biologikoa. Airera egindako igorpenak gutxitzeari bideratutako Teknika Erabilgarri Onenei dagokienez, energetikoki eraginkorrak diren teknologiak erabiltzea, galdara laguntzaileen errekuntza-baldintzak kontrolatzea NOX gasen igorpenak gutxitzeko erregailu bereziak instalatzea, eta SO2 gasaren igorpenak gutxitzeko asmoz sufre gutxiko gas edo erregaiak erabiltzea bezalako lehen mailako neurriak azpimarratu behar dira.

Ingurumen-kudeaketarako sistemen ezarpena ere aipatzekoa da; ISO 14.001 1998 urteaz geroztik eta ISO 50.001 2012az geroztik. Gainera, Europako EMAS eskemari atxiki zitzaion 1998an.

Halaber, Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakia betetzeko beharrezkoak diren bitarteko tekniko eta antolaketakoak daude. Erabaki horren bidez, orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira, eta ondorio horietatik honako hauek aplikatu behar dira: TEO1, TEO2, TEO5, TEO6, TEO8, TEO10, TEO12, TEO14, TEO16, TEO17, TEO18, TEO47, TEO48, TEO50, TEO52, TEO53.

Bigarrena. Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea, Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak Berastegiko udalerrian sustatzen duen dekorazio-papera fabrikatzeko jarduera ustiatzeko:

  1. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Ahlstrom-Munksjö Paper, SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

  2. Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

    Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

    1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    1.1. Baldintza orokorrak.

    Ahlstrom-Munksjö Paper SAren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira igorpen atmosferikoek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

    Prozesuan zehar atmosferara igortzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

    Ustekabeko isurketen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez eragiteko neurri egokiak hartuko dira. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

    Instalazioaren titularrek Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

    Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Ahlstrom-Munksjö Paper SAren instalazioak foku itxi hauek ditu papera fabrikatzeko jarduerei lotuta. Fokuen zerrendan, foku aplikagarrietan, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuko katalogazioa jarraitu da. Dekretu horrek atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen ditu.

    (Ikus .PDF)

    Gainera, koloratzaileen nahasketarako gunean partikulak isurtzen dira zenbaitetan.

    FE07-D igorpen-fokua Mahuka-iragazkia, koloratzaileen nahasketa urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, igorpenen iraupena orokorrean hartuta lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, igorpen-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

    Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan; hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.

    1.3. Igorpenen muga-balioak.

    Igorpen atmosferikoek igortzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

    (Ikus .PDF)

    Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

    Igorpen-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da. Ikusten bada igorpenen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

    1.4. Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

    Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren ataleko B.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Igorpen lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

    2. Ibilgura isurtzeko baldintzak.

    2.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

    Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: paperaren fabrikazioa.

    Jarduera taldea: paper-orearen eta papergintzaren industria.

    Mota-taldea-EJSN: 2-14-1712.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    2.2. Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

    NO2000005 - Komunak1 Paper-fabrika-Eldua.

    NO2000007 - Komunak2 Paper-fabrika-Eldua.

    NO2000011 - Komunak3 Paper-fabrika-Eldua.

    Zerbitzu orokorren guneko aldagelak, bulegoak eta tailerrak, eta ekoizpen-eremua.

    (Ikus .PDF)

    NO2000004 - Prozesua-Paper-fabrika-Eldua:

    Ekoizpen-prozesua, euri-urak, lehengaien biltegia eta hozkailuen garbiketak.

    (Ikus .PDF)

    Ekoizpen-jarduketa jarraitua denez, titularrak emaria doitzeko sistemak erabili behar ditu, eguneko batez besteko bolumenaren kopurua orekatzeko.

    2.3. Igorpenen muga-balioak.

    Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

    NO2000005 - Komunak1 Paper-fabrika-Eldua.

    NO2000007 - Komunak2 Paper-fabrika-Eldua.

    NO2000011 - Komunak3 Paper-fabrika-Eldua.

    Zerbitzu orokorren guneko aldagelak, bulegoak eta tailerrak, eta ekoizpen-eremua.

    (Ikus .PDF)

    NO2000004 - Prozesua-Paper-fabrika-Eldua:

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    Tenperatura: ubideko tenperatura 1,5 ºC baino gutxiago areagotzea.

    Gainera, Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakia betetzeko (orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei TEO buruzko ondorioak ezartzen dira), batez besteko hauek bete beharko dira:

    Hondakin-uren emaria, urteko batez bestekoarena, 20 m3/ADt baino txikiagoa izango da, eta parametro hauek beteko ditu:

    (Ikus .PDF)

    Ekoizpenaren berezitasunak direla eta, egunean 5,35 kalitate-aldaketa, urteko batez bestekoak gehieneko-bitartetik gorako emisioak izan ditzake.

    (*) Urteko batez bestekoa urte batean eguneko ekoizpenaren arabera haztatutako eguneko batez besteko guztien batez bestekoa da, ekoitzitako masa-unitate bakoitzeko isuritako substantzien masaren bitartez adierazia.

    Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

    Isurketetan ezingo da hauteman 817/2015 Errege Dekretuaren IV. edo V. eranskinetan barne hartutako substantzia arriskutsuetatik bat ere, analisi-kuantifikazioko mugatik gorako kontzentrazioetan ez bederen. Muga hori parametro bakoitzeko IKAk ezarritakoa baino % 30 txikiagoa izango da.

    Isuriek hondakin-ur mota bakoitzak berezkoak dituen kutsadura-parametroak izan ahal izango dituzte, amonioa, guztizko nitrogenoa, fosforoa, sulfuroak, metalak, etab., kontzentrazio batzuetan zeinak ez baitira ingurune hartzailearen kalitateko arauak ez betetzeko arrazoi izango, arau horiek parametro guztietarako bete beharko dira eta. Bestela, titularra behartuta egongo da arazketa-instalazioak osatzera, isurketa izan ez dadin arau horiek ez betetzearen kausa.

    2.4. Arazteko eta husteko instalazioak.

    Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak Ahlstrom-Munksjö Paper SAk aurkeztutako agirietan araberakoak izango dira, eta elementu nahiz prozesu hauek izango dituzte funtsean:

    NO2000005 - Komunak1 Paper-fabrika-Eldua.

    NO2000007 - Komunak2 Paper-fabrika-Eldua.

    NO2000011 - Komunak3 Paper-fabrika-Eldua.

    Zerbitzu orokorren guneko aldagelak, bulegoak eta tailerrak, eta ekoizpen-eremua.

    Higiene-erabilerako urak tratatzeko hiru motako dekantazio-hodiak eta iragazki biologikoa.

    NO2000004 - Prozesua-Paper-fabrika-Eldua.

    Industriako hondakin-uren araztegia; serieko lehen mailako tratamendu fisiko-kimikoa, bigarren mailako dekantazio bidezko ohe mugikorreko tratamendu biologikoarekin. Hauek dira elementu nagusiak:

    Lehen mailako tratamendua.

    Lodien arbastatze-sareta.

    Ponpatze-putzua.

    Homogeneizazio-putzua, 600 m3-koa, aire-difusoreekin, urpeko irabiagailuekin eta tratamendura ponpatzeko ekipamendua.

    Koagulazio- eta malutatze-kamerak.

    Dekantazio-ontzia, 950 m3-koa eta 18 m-ko diametrokoa, kanpai deflektorearekin.

    Huste-iragazkia, lohiak deshidratatzeko, % 50eko lehortasuna lortu arte.

    Polielektrolitoa, soda eta alumina prestatzeko eta dosifikatzeko ekipamendua.

    Prozesuko emaria, tenperatura, pH-a eta uhertasuna kontrolatzeko zundak.

    Tratamendu biologikoa.

    MBBR motako ohe mugikorreko erreaktorea, 610 m3-ko bolumen erabilgarrikoa eta 6 m-ko ur-geruzakoa, % 16,5-eko betegarri mugikorrarekin.

    Airea ekoizteko eta banatzeko sistema.

    Nutrienteak eta, aldian-aldian, apar-kontrakoa dosifikatzeko ekipamendua.

    Bigarren mailako dekantazioa sedimentazio lamelarreko ekipamendu batean, agente koagulatzaileak, malutatzaileak eta mikro-harea gehituta, sedimentazio-abiadura areagotzearren. Harea hidrozikloi batean bereizten da, prozesuan berrerabiltzeko.

    Lohiak ponpatzea lehen mailako dekantazio-ontzira, huste-iragazkian batera deshidratatzeko.

    Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isuriak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

    Baimendutako isurketak egiteko, kontrol-puntu bat izango da, arazketa-instalazioen ostean kokatua, eta, bertan, Uraren Euskal Agentziak, egoki iritzitakoan, ikuskatu eta laginak hartu ahal izango ditu. Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 252., 333. eta 334. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, ahalbidetu egin beharko da, inolako atzerapenik gabe, Administrazioko langileak kontrol-puntu horretara sartzea, baita jabetza pribatuetatik pasatzea ere, baldin eta pertsonen bizileku ez badira.

    Industria-uren kontroleko puntu horrek isuriak neurtzeko gailua izango du, ezaugarrien arabera aplikatu beharrekoa, ARM/1312/2009 Aginduaren 7. artikuluan jasotakoaren arabera. Bestalde, euren funtzionamenduak aipatutako Aginduaren 7. eta 8. artikuluetan zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.

    Kontrol-puntuaren eta jabari publiko hidraulikorako isurketa-puntuaren artean ez da kanporaketa sare bat baino gehiago egon behar, araztutako efluentearen aldaketarik gabe. Gauzak horrela, efluentearen ezaugarriak aldaketarik jasan gabe mantenduko dira bi puntuen artean.

    Kasu honetan, industria-efluentea kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

    Emari-neurgailu, pH-neurgailua, turbidimetroa eta neurketaren bisore lokala eta neurketen memoria duen termometroa.

    Egunero lagin konposatuak hartzeko gailu automatikoa.

    2.5. Isurien kontrol-kanona.

    Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) zeina Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 95. artikuluak aldatu baitzuen aplikatuz, hau da isurketen kontrolaren kanonaren zenbatekoa:

    (IKK): Isurketen kontrol-kanona= V x Pu.

    Pu = Pb x Cm.

    Cm = C2 x C3 x C4.

    Non:

    V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3 urtean).

    Pu = Isurketa kontrolatzeko prezio unitarioa.

    Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko, isuriaren izaeraren arabera.

    Cm = Isurketaren maiorazio edo minorazioko koefizientea.

    C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

    C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.

    C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren IV. eranskineko oharrean (*****) jasotzen diren definizioen arabera, horren aplikazioan aintzat hartuta Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoan, 2013ko ekainaren 7koan, ezarritako helburuak.

    NO2000004 - Prozesua-Paper-fabrika-Eldua:

    (Ikus .PDF)

    Cm = 1,09 x 0,5 x 1,25 = 0,681250.

    Pu = 0,04207 x 0,681250 = 0,028660 euro/m3.

    Isurien kontrol-kanona = 950.000 x 0,028660= 27.227,00 euro/urte.

    NO2000005 - Komunak1 Paper-fabrika-Eldua.

    (Ikus .PDF)

    Cm = 1,00 x 0,5 x 1,250 = 0,625.

    Pu = 0,01683 x 0,625 = 0,001052 euro/m3.

    Isurien kontrol-kanona = 0,010519 x 5.666 = 59,60 euro/urte.

    NO2000007 Komunak2 Paper-fabrika-Eldua.

    (Ikus .PDF)

    Cm = 1,00 x 0,5 x 1,250 = 0,625.

    Pu = 0,01683 x 0,625 = 0,001052 euro/m3.

    Isurien kontrol-kanona = 0,010519 x 5.676 = 59,61 euro/urte.

    NO2000011 - Komunak3 Paper-fabrika-Eldua.

    (Ikus .PDF)

    Cm = 1,00 x 0,5 x 1,250 = 0,625.

    Pu = 0,01683 x 0,625 = 0,001052 euro/m3.

    Isurien kontrol-kanona = 0,010519 x 5.676 = 59,61 euro/urte.

    Urteko IKKren zenbatekoa = 27.227,00 + 59,60 + 59,61 + 59,61= 27.405,82 euro/urte.

    Isurketen Kontrolaren Kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (Uren Legearen testu bateginaren 113.7 artikulua).

    Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, Isurketen Kontrolaren Kanonaren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isuria baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

    Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehen ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez BOEn argitaratutakoak. Tasa horretan, kitatu den isurketa-kanonaren (IK) zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

    Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko IKren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

    Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 249. artikuluak xedatutako prozeduraren arabera, ebazpen honen bidez jakinarazten zaio titularrari isurketa baimentzeko baldintzak zein diren, Isurketa Kontrolaren Kanonaren (IKK) behin betiko likidazioa barne, eta jakinarazten zaio, orobat, likidazioa ez dela urtero esanbidez adieraziko; aitzitik, aurreko urteari dagokion tasa bidaliko da eta han zehaztuko da zenbat, noiz, non eta nola ordaindu behar den.

    3. Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

    Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

    Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

    Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

    Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

    Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

    Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d zenbakia) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

    Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

    Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

    Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Berastegiko Udalean.

    Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, 180/2015 Errege Dekretua (zeinaren bidez, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen baita) eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

    Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

    Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta matxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

    Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.

    3.1. Hondakin arriskutsuak.

    Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

    (Ikus .PDF)

  1. Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balioztapena kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

  2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

  3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

  4. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu.

  5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da, hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinak beste kudeatzaile batengana bidali aurretik. Beharrezkoa bada, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzekotan. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

  6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Ahlstrom-Munksjö Paper SAk onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

  7. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

  8. Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

  9. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak 110/2015 Errege Dekretuak, otsailaren 20koak, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoak, xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta Toki Erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki Erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

  10. Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

  11. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

  12. Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

  1. Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.

  2. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea baita, Ahlstrom-Munksjö Paper SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoak, 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Ahlstrom-Munksjö Paper SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

  1. Baldin eta Ahlstrom-Munksjö Paper SA 11/1997 Legeak, apirilaren 24koak, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoaren lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada, Ahlstrom-Munksjö Paper SA bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

  2. Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak kudeatzaileak EAEkoak direnean eta l) eta m) apartatuetan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabiliz.

  3. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak 108/1991 Errege Dekretuan, 3. artikuluan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

    3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

    Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

    (Ikus .PDF)

  1. Pinturak, tintak izeneko hondakinaren kasuan, hondakin horrek ispilu-sarrera du gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela erabakiz gero, ebazpen honetako B.3.1. apartatuan zehazturikoa aplikatu beharko da.

  2. Bigarren ataleko B.3 azpiapartatuan bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, Hiriko eta etxeetako zaborra izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

  3. Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez bigarren apartatuko B.3 azpiapartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizatu egin beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Justifikazio tekniko hori baliagarria izan dadin, delako hondakina hartzeko baimena duten hiru kudeatzailek balorizatzeari uko egiten diotela frogatu beharko da.

  4. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio hornitzaileari, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati emango zaizkio.

  5. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

  6. Oro har, hustu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Ahlstrom-Munksjö Paper SAk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

  7. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da, 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoak, ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

  8. Balorizatzeko edo ezabatzeko asmoz, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

  9. Baldin eta Ahlstrom-Munksjö Paper SA 11/1997 Legeak, apirilaren 24koak, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoaren lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada, Ahlstrom-Munksjö Paper SA bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

  10. Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta ingurumena zaintzeko programa, urte egokikoa, bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

  11. Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, f) eta g) apartatuetan aipatutako dokumentuak kudeatzaileak EAEkoak direnean eta h) eta j) apartatuetan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

    4. Ontziak merkaturatzea.

    Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta bilgarriak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, Ontzien Gaineko Urteko Adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

    Era berean, Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak derrigorrez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edo merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian arautakoari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

    Baldin eta Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak, urte natural baten zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

    250 tona, beira bada bakarrik.

    50 tona, altzairua bada bakarrik.

    30 tona, aluminioa bada bakarrik.

    21 tona, plastikoa bada bakarrik.

    16 tona, zura bada bakarrik.

    14 tona, kartoia edo material konposatuak badira bakarrik.

    350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu.

    Prebentziorako enpresa-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

    5. Lurzorua babesteko baldintzak.

    9/2005 Errege Dekretuak, urtarrilaren 14koak, eta 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoak ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren gomendioekin bat etorriz, Ahlstrom-Munksjö Paper SAk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

    Halaber, 9/2005 Errege Dekretuan, urtarrilaren 14koan, 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan, eta abenduaren 16koan, xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak egikaritzeko, 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du sustatzaileak. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria, esteka honetan eskura daitekeena:

    http://www.euskadi.eus/informazioa/lurzoru-kutsatuen-eta-lurpeko-uren-gaineko-arauzko-eskakizunak-aplikatzea-ingurumen-baimen-integratua-behar-duten-instalazioetan/web01-a2ingkut/eu/

    Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

    Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

      1. 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 25. artikuluaren 1.c apartatuan ebazten denarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

      2. Hondeaketa horretan hondeatutako materialek 500 m³ gainditzen badituzte, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du; planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.

      3. Hondeatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketaren jakinarazpenean informazio hau eman beharko da: non dagoen kokatuta, zenbat hondeatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

      4. Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.

      5. Oro har, ondorengo irizpide hauek beteko dira:

        Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

        Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera (dekretu horren bidez, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen da, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dira).

        4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH-etarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

        Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren pareko den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

    2. Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketaren bat egingo dela instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

      Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie Berastegiko udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

      6. Zaratari buruzko baldintzak.

      1. Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

        1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

        2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

        3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

        (Ikus .PDF)

        1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

          Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

          Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

      2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

      3. Ingurumena zaintzeko programa.

        Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

        1. Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

        1.1- Kanpoko kontrolak.

      1. Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

        (Ikus .PDF)

        Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2012ko uztailaren 11koa, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dituena, garatzeko.

      2. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek bete egin beharko dituzte Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintzak, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

      3. Halaber, a) apartatuan azaldutako igorpen-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batezbesteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, igorpen bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, dagokion urtekoan, justifikatu beharko da.

        1.2. Lortutako emaitzen erregistroa.

        Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

        Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

        2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

      1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

        (Ikus .PDF)

        Gainera, Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakia betetzeko (orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei TEO buruzko ondorioak ezartzen dira), analisi hauek egin beharko dira:

        (Ikus .PDF)

        (1) Metodo analitiko bizkorrak ere erabil daitezke. Proba bizkorren emaitzak maiz egiaztatu behar dira (esaterako, hilean behin), EN arauen arabera edo, EN araurik ez badago, ISO arauen arabera, izan estatukoak izan nazioartekoak; datuen kalitate zientifiko baliokidea bermatu beharko da.

      2. Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, Erakunde Laguntzaile batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 255. artikulua) eta aurreko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

      3. Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie:

        Uraren Euskal Agentziari, laginak hartzen dituztenetik hilabeteko epearen barruan.

        Ingurumen Sailburuordetzari, ebazpen honetako bigarren apartatuko C.6 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

        Gainera, sustatzaileak parametro orokorren eguneroko autokontrol-orriak bidaliko ditu hilero (kalkulu-orriaren formatuan).

        Informazio analitiko oro posta elektronikoz bidaliko da helbide honetara: dkt-gipuzkoa@uragentzia.eus

        Parametroen analisia Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo ASTM Water and Environmental Technology txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Gaur egun erabiltzen diren metodoak ez bezalako analisi-metodoak ezarri ahal izango dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

      1. Titularrak urtero aurkeztu beharko du lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak barne hartutako substantzia arriskutsuak dituzten isurketak daudela aitortzen duen agiria. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

      2. Gutxienez urte oso bati dagozkion kontrolen emaitzen arabera, eta administrazioak berak egin ditzakeenak ere kontuan hartuta, maiztasuna berrikusi ahal izango da isuriaren erakunde titularrak berak berariaz eta modu arrazoituan eskatuta.

      3. Isurketak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren apartatuko B.2.3 azpiapartatuan ezarritako mugak.

      4. Egoki deritzonean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurketen emariek eta parametroek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Era berean, arazketa-instalazioak ustiatzeko titulazio egokia duen arduradun bat izendatzeko eskatu ahal izango dio titularrari.

        3. Plantaren inguruneak ingurune urtarrean duen eraginaren kontrola.

        Urtean behin neurtuko da adierazle biologiko hori. Horrenbestez, agorraldia iristean komunitate bentonikoen osaera, ugaritasuna eta dibertsitatea zehaztuko dira, IBMWP eta IASPT adierazle biotikoen bitartez.

        Isurketak ingurune hartzailean izan duen eraginaren inguruko ondorioen txostena egingo da, isurketaren uretan gora eta uretan behera, aipatu adierazleen datu konparatiboetan oinarrituta.

        4. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

        Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

        (Ikus .PDF)

        5. Zarataren kontrola.

      1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

      2. Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

      3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

        6. Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

        Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

        https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/eu_def/electronic_partial.shtml

        Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da hari dagokion jakinarazpena, eta ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, kontrolak urtean behin baino maiztasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

        Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

        7. Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.

        Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

        Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

      4. Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

        1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

        Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

        Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren apartatuko B.3 azpiapartatuan (Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak) ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

        2. Jarduera uztea.

        Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (21.1 epigrafea, Paper-orea, papera eta kartoia fabrikatzea), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Ahlstrom-Munksjö Paper SAk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

        Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Ahlstrom-Munksjö Paper SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren apartatuko B.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

        3. Jarduera aldi baterako etetea.

        Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, 815/2013 Errege Dekretuaren, urriaren 18koan, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duenean, 13. artikuluan arautu bezala, Ahlstrom-Munksjö Paper SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

        Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

        4. Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

        Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

      1. Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

        Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko biltodi-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

        Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

        Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

        Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak ezartzeko prest egoteko.

        Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

        Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

        Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

        Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

        Hondakin-ura ezingo da by pass bidez isuri arazketa-instalazioetan.

        Programatutako mantentze-lanetan nahitaez by pass bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. By-pass horretan aurreikusi gabeko isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).

      2. Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak jasota uzteko.

      3. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

      4. Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

      5. Hautsezko produktuak biltegiratzeko zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

      6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako kondiziotan ezen ez baitira izango ingurunean sakabanatzeko moduan.

      7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

      8. Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko ontziak; kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipamendu egokiak.

      9. Kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat izango dute; eta saiatu behar dira efikaziari eragin diezaioketen isuriak tratamendu-instalaziora joan ez daitezen.

      10. Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

        Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

        Gorabehera mota.

        Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

        Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

        Sortutako ondorioak.

        Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik balego.

        Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Berastegiko Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

        Gorabehera mota.

        Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

        Gorabeheraren iraupena.

        Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

        Mugak gaindituz gero, igorpenei buruzko datuak.

        Eragindako kalteen balioespena.

        Hartutako neurri zuzentzaileak.

        Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

        Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

        Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) Larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

      11. Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabehera edo arazoei aurre egiteko, jardueraren titularrak lehenbailehen jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioan aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, etengabeko prozesu bati dagozkionak, aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak barne hartuta.

      12. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta legeria horrek agintzen dituen betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

      1. Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta Ingurumena Zaintzeko Programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta Ingurumena Zaintzeko Programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

      2. Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Ahlstrom-Munksjö Paper SAk aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako igorpenei eta isurketei, eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

        Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakunde-bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean dago eskueran); hau da, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

        Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

        Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horretaz gainera, une oro bermatu beharko da Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzen dela.

      3. Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:

        http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

        eta Erakunde honen onespena ere beharko da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

        16/2002 Legeak, uztailaren 1ekoak, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoak garatzen duen 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.1 artikuluan ezartzen ditu aldaketa bat funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

        Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

        Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.

        Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz

Hirugarrena. Alderdi hauei sei hilabeteko gehienezko epean erantzuteko eskatzea Ahlstrom-Munksjö Paper SAri:

Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Lurzorua babesteari dagokionez, lurzoruen dokumentu bakar bat aurkeztu beharko da, ikerketa-lanak eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina. Dokumentu horretan, hauek jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol eta jarraipeneko dokumentuak. Horiek guztiak eskatzen dira «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» izeneko zirkularrean, zeina bigarren apartatuan aipatzen baita: B.5. Lurzorua babesteko baldintzak. Dokumentuari «058» kodea esleituko zaio, eta 6 hilabeteko epean entregatu beharko dute baimena jasotzen denetik hasita.

Laugarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Bosgarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Ahlstrom-Munksjö Paper SA enpresari, Berastegiko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Seigarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 28a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik