Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez onesten baita ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko ekaineko deialdiaren azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3676
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/06/28
  • Argitaratze-data: 2018/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2018ko bigarren deialdia egin zuen Nekazaritzaren eta Abeltzaintza zuzendariaren 2017ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bosgarren puntuak xedatutakoa betez (2017ko abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau

Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda horretan bildu da Bizkaiko lurraldeko azterketak epaitu dituen epaimahaiak egindako proposamena.

Bigarrena. Agindua ematea zerrenda hori argitara dadin Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.eus).

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.