Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira, musika-jarduera profesionaletarako, diru-laguntzak emateko balorazio-batzordearen batzarkideak, eta batzordearen osaera argitaratzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3477
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/06/25
  • Argitaratze-data: 2018/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baita musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea.

Kontuan izan da agindu horren 9. artikuluak jasotzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio-batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango direla.

Horiek horrela,

Lehenengoa. Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da, edo horrek izendatutako pertsona.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza politika Saileko teknikaria).

Batzarkideak:

  1. Musika-partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre. Ordezkoa: Aintzane Camara Izagirre.

  2. Musika-proiektu unitarioak: Pedro María Leinena Mendizabal; Mikel Mate Ormazabal, Mari Jose Oria Eraso; Leire Palacios Eguiguren. Ordezkoa: Myriam García Etxaniz.

  3. Musika-ekimen enpresarialak: Jon Bagües Erriondo; Aintzane Camara Izagirre; Patricio Goyalde Palacios. Ordezkoa: Ixiar Uria Aramburu.

  4. Musika-programazioa: Myriam García Etxaniz; Arkaitz Villar Baños. Ordezkoa: M.ª Jose Oria.

    Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.

    Kulturako sailburuordea,

    JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.