Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 19koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, jendaurrean jartzen duena honako establezimendu honen Kanpoko Larrialdi Plana: DBA Bilbao Port S.L. (Zierbenako Udalerria).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 2308
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/04/19
  • Argitaratze-data: 2018/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jendaurrean jarri behar da gai arriskutsuak dituzten establezimenduen Kanpoko Larrialdi Plana, baldin eta gai arriskutsu horien kopurua 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. eta 2. zatiko 3. zutabean zehaztutakoa edo handiagoa bada, betiere Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartu zituen irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren 13, 15 eta 16. artikuluan ezarritakoa eta Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zein diren zehaztu zuen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 3. artikuluko f) eta k) letretan ezarritakoa aplikatzeko.

Industrialariak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bidez bidali dituen agiriei erantzunez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin lankidetzan, instalazio honen Kanpoko Larrialdi Plana egin du: DBA Bilbao Port S.L. (Zierbenako Udalerria). Bada, jendaurrean jarri behar da plana, 20 egun baliodunez.

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa betetzeko, hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea Zierbenako udalerriko DBA Bilbao Port S.L. establezimenduaren Kanpoko Larrialdi Planaren proiektua, 20 egun baliodunez, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Kanpoko Larrialdi Plana eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan (La Torre eraikina, Forondako atea 41, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena. Alegazioak aipatutako epe horren barruan bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (La Torre eraikina, Forondako atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz). Sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean zehaztutako moduetako edozein erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 19a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

PEDRO ANITUA ALDEKOA.