Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, dantzako profesionalen prestakuntzarako laguntzak emateko balorazio batzordeko batzarkideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 2138
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/04/16
  • Argitaratze-data: 2018/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 17ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko, dantzako profesionalen prestakuntzarako modalitatean, diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena,.

Kontuan izan da 2018ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duena, hau da, aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio batzorde bat osatuko dela eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko batzarkideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, honako kide hauek izango ditu batzordeak:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzarkideak:

Mari Carmen Agüero Montoya anderea.

Igor de Quadra Belaustegigoitia jauna.

Elena Alzaga Bilbatua anderea.

Idazkaria, titularra eta ordezkoa: Mikel Etxeberria Agirresarobe eta Imanol Arana Ariz jaunak, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikariak.

Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.