Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 29koa, HABEren zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei, 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4482
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/08/29
  • Argitaratze-data: 2018/09/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. artikuluan ezarria dauka HABEk diru-laguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen muga barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduen euskalduntzegintzan jardunez, HABEk jarritako helburuak lor daitezen, HABEren zuzendariak ikasturte akademiko bakoitzaren hasieran diru-laguntzen deialdia egingo duelarik.

Ildo horretatik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2018-2020 epealdiko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bitartez, Hizkuntza Politika alorrean 7. helburu orokor bezala helduen euskalduntzea bultzatzea aurreikusten du, «47130 euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako diru-laguntzak» kodea duen ekintza-atalean.

Bidezkoa da, beraz, 2018-2019 ikasturterako diru-laguntzen deialdia egitea eta finantzaketa-moduluak ezartzea, honen bidez euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei dagozkienak finkatuz.

Horregatik, aipatu xedapenek eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidaten eskumenez, eta indarrean dauden Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutakoak, eta Diru-laguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, aurrerantzean DLO) eta Lege hori garatzen duen Erregelamenduak, uztailaren 21eko 887/2003 Errege Dekretuak, ezartzen dutenaren arabera,

  1. Ebazpen honen helburua da euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018-2019 ikasturteko (2018ko urria eta 2019ko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzen baldintzak arautzea.

  2. Horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira: 20.752.000 euro, beraz. Era honetan banatzen da kopuru hori:

    17.910.000 euro, 6.1 artikuluan zehaztu euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jarduera babesteko.

    1) 365.000 euro, 6.2 artikuluan zehaztu autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

    2) 955.000 euro, 6.3 artikuluan zehaztu euskaltegien bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

    1) 662.000 euro, 6.4.1 artikuluan zehaztu herri langilez osatutako taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

    2) 160.000 euro, 6.4.2 artikuluan zehaztu herri langilez osatutako taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

    1. 700.000 euro, 6.5 artikuluan zehaztu barnetegietako jarduera babesteko.

  3. Azpi-atal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego. Horrelakoetan c.1) azpi-atalak lehentasuna izango du a) eta d) azpi-atalekiko, eta hauek b.1) eta b.2) azpi-atalekiko; soberakinak azpi-atal batetik bestera pasatzetik at geratzen da c.2) azpi-atala.

    Hala ere, diru-kopuru horiek eskari guztien beharrei erantzuteko behar bestekoa ez balitz, hainbanatu egingo da diru-laguntza onuradunen artean, azpi-atal bakoitzeko emaitzak errespetatuz, a) eta d) azpi-atalak salbu, hauek batera eta maila berean hainbanatuko baitira eta faltako litzatekeen zuzkidura ekonomikoaren lehenengo 100.000 euroko kopurua 6. artikuluaren 1.1 atalean, euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jardueraren ratioaren gehigarria aplikatzeko, aurreikusten den gehiengo diru-kopuruari aplikatuko zaio. Hau guztia, nahiz eta a) edo d) azpi-ataletan bere baitako beharrei aurre egiteko behar beste baliabide izan.

  4. Ebazpen honetan jasotako irizpideen arabera onargarria den diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, artikulu honen 2. atalean ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta HABEren aurrekontuetan beste diru-laguntzetarako aurrekontu-sailen izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskarien gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketaren berri HABEren zuzendariaren Ebazpenaren bidez eman beharko da, EHAAn argitaratuko dena.

  1. Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

  2. Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:

  1. Baldintza orokorrak.

    1. HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea edo, dagokionean, Ebazpen honetako 3.4.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera eguneratzea.

    2. Zerga guztiak ordainduta edukitzea eta egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela. Hala ere, eskaria egiten duenak baimena emango ez balu, berak aurkeztu beharko ditu baldintza horiei dagozkien egiaztagiriak.

    3. Eskariarekin batera, Ebazpen honen 3. artikuluan eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.

    4. Finantzaketa publikoa (Europako edo Estatuko Erakundeetatik, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edo Udaletatik edo Administrazio Publikoaren baitako beste Erakunde Autonomoetatik edo zuzenbide pribatuaren menpeko erakunde publikoetatik datorrena), gehienez, diruz lagundutako jardunaren aurrekontu osoaren % 70 izango da.

    5. Diru-laguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

    6. Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzarik lortu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezin izango dute diru-laguntzarik lortu sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

    7. Betiere, onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea diru-laguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea.

    8. Diru-laguntza hauen onuradunek ikasle, irakasle nahiz beste langileen datu pertsonalen eta ikas- irakas-prozesuen garapenetik eta kudeaketatik eratorritakoen datuen tratamendua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak xedatutakoa betez eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera burutuko dute. Diru-laguntza hauen onuradunek aipatutako datuak interesdunaren baimenarekin berariazko fitxategietan jasoko direla eta, datu horien gainean dituzten helburuez gain, HABEri emango dizkiotela jakinaraziko diote interesdun bakoitzari, erakunde honek, azaroaren 25eko 29/1983 Legeak atxikitzen dizkion eginkizunak bete ditzan, datu horien tratamenduarekin ondoko helburuak eta erabilerak izango dituelarik:

      Ikas- eta irakas-prozesuen kudeaketa.

      HABEk euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen finantzaziorako bideratzen dituen diru-laguntzen kudeaketa.

      HEOCaren gaitasun-mailen egiaztapena.

      HABEk euskaltegietako eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleentzat bideratzen dituen diru-laguntzen kudeaketa.

      Aipatutako datu-prozesamenduaren helburuetako bat ikas- irakas-prozesuen kudeaketa izanik, mugagabeko tratamendu-epea izango dutela jakinaraziko da eta ikasleek, irakasleek eta beste langileek onarpena eman beharko diete euskaltegiei edo autoikaskuntzarako zentroei eta HABEri, nork bere oldez egina, era zehatzaz, aldez aurretik jakinaren gainean egonda eta zalantzarik gabea. Onarpena berariazko adierazpen edo baiezko egintza argi baten bitartez emango da. Onarpenarekin batera, ikasleek, irakasleek eta beste langileek, aipatutako datu pertsonalak eta ikas-prozesuaren garapenetik eta kudeaketatik eratorritakoak foru aldundiei, udalei eta beste herri administrazioei lagatzeko baimena emango diote HABEri, erakunde honek dagozkion helburuak bete ditzan.

  2. Baldintza akademikoak.

    1. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea.

    2. Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskura ditzaten, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak ezartzen dituen prozedurak eta aipatu Agindu honen 4.4 eta 5.2 artikuluetan oinarrituta ikasturtearen hasieran HABEren zuzendariak emango dituen jarraibideak unez une aplikatzea.

    3. Material didaktikoari dagokionez, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa betetzea.

    4. Irakaskuntzan erabiliko dituzten lokalek bete beharko dituzte aipatu 179/2003 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako baldintzak.

    5. Helduentzako euskalduntze-ikastaroak ematen dituzten irakasleek 179/2003 Dekretuak, 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute; eta maila horretako ikasleek C1 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute.

    6. Ikasleei matrikula-saria kobratu beharko diete. Ikasleek kopuru horren herena, gutxienez, ikastaroa hasi baino lehen edo beranduenik hasi eta lehenengo hamar eskola-egunetan ordainduta eduki beharko dute. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde batek ordaintzen dien ikasleak.

    7. Euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek jasota eta egunean edukiko dituzte matrikulen banku-agiriak, ikasleek matrikulak garaiz ordaindu dituztela frogatzeko. Ordainketak beti banku bidez egin beharko ditu ikasleak, ordainketa nori dagokion ere nabarmen azalduz. Horrela, matrikulen bidezko sarrera guztien mugimenduak ikusi ahal izango dira era errazean, eta ikasleek, eurei zuzendutako diru-laguntza deialdian, ez dute gai honi buruzko agiririk aurkeztu beharko eskaria egitean.

    8. Helduen euskalduntzean egiten duten jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri.

    9. Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte.

    10. Aurrez aurreko eta jardun biko ikastereduetan, euskaltegiek ikastaro bakoitzaren hasieran gutxieneko ikasle-kopuru hauek bete beharko dituzte diru-laguntzetan onartuak izateko, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.

    11. HABEren zuzendariak ikasturtearen hasieran ebazpenez emango dituen jarraibideak bete beharko dituzte, jakinaraziko diren euskarriak erabiliz eta bertan adieraziko diren epeetan. Halaber, diruz lagungarria den jardueraren berri emateko, euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek HABEra luzatuko dituzten agirien bitartez, hauen berri eman beharko dute:

      Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

      Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

      Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.

      Ikasle guztiak, eta hauetako bakoitzaren oinarrizko datuak eta ezaugarriak. Halaber, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri. Barnetegien kasuan, ikaslea zein pentsio-motatan dagoen ere adieraziko da.

      Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).

      Ikasleei, irakasleei edo beste langileei dagokienean, jasotzen diren datu pertsonalen tratamendua bat etorriko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak xedatutakoarekin eta, zehazki, Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritako araudiarekin.

  1. Interesatuta dauden euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, izaera juridikokoak izanik, diru-laguntza eskariak eta ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/20182019/pribat/y22-izapide/eu helbidean eskuragarri egongo den formularioaren bitartez. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko da.

  2. Diru-laguntza aitortu ondoren, gainerako eginkizunak eta izapideak helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  3. Honako hauek dira eskariak, dagokion dokumentazioarekin batera, aurkezteko epeak:

    Ikasturte osoko eskaria: Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2018ko azaroaren 7ra arte.

    Ikasturte erdiko eskaria: 2019ko otsailaren 8tik 2019ko martxoaren 7ra arte.

  4. Aurkeztu beharreko dokumentuak.

  1. Ikasturte osoko eskaria.

    Ikasturte osoko eskariei dagokienez, hauek dira eskariekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:

    1. Jardueraren aurreikuspena: 2018-2019 ikasturterako talde-orduen, autoikaskuntzako matrikulen eta barnetegi-egunen aurreikuspena, Ebazpen honen 6. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera osatutakoa. Beraz, bere ekimenezko jardueran zein herri langilez osatutakoan urrian hasitako ikastaldeen orduen, autoikaskuntzako matrikulen zein barnetegi-egunen eta aurreko ikasturtean azarotik aurrera hiru atal horietan onartutakoen batuketekin bat etorri beharko dute eskariko talde-orduen, autoikaskuntzako matrikulen edo barnetegi-egunen kopuruek.

    2. Matrikula-baremoak: ikastaro modulu bakoitzean ikasleek ordaindu beharreko matrikula-sariaren orduko kostua. Barnetegi iraunkorrek, matrikula-sariaren orduko kostuaz gain, egun osoko (ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria) eta egun erdiko (bazkaria) pentsioen kostuak ere zehaztuko dituzte. Ikasturtean zehar euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak matrikula-kostuak aldatuko balitu, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan eskuragarri izango duen «Matrikula-baremoak azarotik aurrera» izeneko formularioa erabiliz eguneratuko ditu.

    3. 2018-2019 ikasturterako Plana.

    4. Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak HABEren euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan datu guztiak eguneratuak ez balitu, eskariarekin bat falta diren datuak ekarri beharko ditu.

    5. Erantzukizunpeko adierazpenak. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

      1) Egunean izatea indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

      2) Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak ez izatea zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez egotea laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta, ezta sexua dela-eta eragindako bereizkeriengatik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

      3) Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik jaso ditzakeen laguntzei buruzko bateragarritasun-adierazpenak.

      4) Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak diru-laguntzen itzulketagatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari diren prozeduretan parte ez izatea, eta horrelakoren batean parte hartu izan badute, prozedura horiek amaituta egotea, eta horrela egokitu denetan, ondoriozko obligazioak ordainduta egotea.

      5) Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak datu pertsonalak eta ikas- nahiz irakas-prozesuaren garapenetik eta kudeaketatik eratorritakoak jasotzeko eta HABEri emateko ikasleen, irakasleen eta beste langileen baimena jasota izatea.

  2. Ikasturte erdiko eskaria.

    Zenbait erakundetako herri langilez osatutako ikastalderik duen euskaltegiak, ikasturtean zehar beste eskari bat egin ahal izango du, ikasturte osoko eskaria egin ondoren hasi diren taldeei dagokien diru-laguntza eskatu ahal izateko.

    Ikasturte erdiko eskaria bide elektronikoa erabiliz aurkeztu beharko da, artikulu honen 1 atalean zehaztutako https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/20182019/pribat/y22-izapide/eu helbidean eskuragarri egongo den formularioaren bitartez.

    Eskariarekin batera «Ikasturte erdikoa» izeneko agiria aurkeztu beharko da.

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan, eta adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela, dagokion Ebazpenaren bitartez Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 68. artikuluan jasotako baldintzetan.

HABEren zuzendaritza nagusiari dagokio, Kudeaketa Zerbitzuko Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

  1. Euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jarduera.

    Euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jarduerari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa ordu-kopuru onargarriaren arabera kalkulatuko da, ordu horiei artikulu honetan zehaztutako moduluak aplikatuz.

    Euskaltegi bakoitzari diru-laguntzatarako onartuko zaizkion aurrez aurreko talde-orduak 2017-2018 ikasturtean euskaltegi bakoitzak eman eta ikasturtearen bukaeran diru-laguntzaren kitapenean HABEk onartutzat aitortu zizkion talde-orduak izango dira, ikasturte honetarako aurreikusitakoekiko % 7koa baino alde handiagorik ez badago. Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, euskaltegiari onartuko zaion aurreikuspenaren gehiengoa urrian hasitako ikastaldeen orduen eta aurreko ikasturtean azarotik aurrera onartutako ikastaldeen orduen batuketa izango da. Hala ere, Ebazpen honen 1. artikuluko zuzkidura ekonomikoa nahikoa izan ez eta artikulu berean aurreikusitako hainbanaketa egin beharra balego, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera ondoren zehazten diren gutxieneko batez besteko ikasle-kopuru hauek ikasturtearen hasieran, urriaren azken lan-egunean, betetzen ez dituzten euskaltegiei doitu egingo zaie ordu onargarrien kopurua hainbanaketa egin aurretik, euskaltegian lortutako batez bestekoak euskaltegiari aplikatu behar zaion batez bestekoa betetzen duen proportzio berean:

    (Ikus .PDF)

    • 7ko alde hori gainditzen bada, nahiz gora nahiz behera, ordu onargarriak egokitu egingo dira, onartzen den alde horretatik (% 7tik) gorako proportzioa aplikatuz egokitu ere.

      2017-2018 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegien kasuan, euskaltegiak 2018-2019 ikasturterako aurreikusitako ordu-kopurua onartuko da, betiere aurreikuspen horrek ez badu urrian hasitako taldeen orduek eta horiei erantsitako % 20ko gehikuntzak osatzen duten ordu-kopurua gainditzen.

      1. Euskaltegien aurrez aurreko ikastaldeen diru-laguntzak bi zati izango ditu: oinarrizko modulua eta ratioarengatiko gehigarria.

        1. Oinarrizko modulua: euskaltegiaren eskarian onartzen diren talde-ordu bakoitzeko oinarrizko modulua 41,84 eurokoa izango da. Modulu hau aplikatuko zaie jardun biko talde onargarrietako tutoretza-saioei ere.

        2. HABEren diru-laguntzapeko taldeetan, euskaltegiaren beraren ekimenezkoetan, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren tamainaren arabera artikulu honetan zehaztu gutxienekoak aintzat hartu eta dagokion batez bestekotik gorakoa bada, talde-orduak aldearen puntu bakoitzeko 1,92 euroko gehigarria izango du eta kontzeptu honetarako guztira 400.000 euroko kopurua izango da. Ratio hau urriaren azken lanegunean neurtuko da.

      2. Uda-barnetegien kasuan, egun osoko pentsioagatik (ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria), eguneko eta ikasleko 20,17 euroko laguntza izango dute.

  2. Autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera.

    Autoikaskuntzarako zentroen beren ekimenezko jarduerari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa matrikula onargarriaren arabera kalkulatuko da, matrikula horiei artikulu honetan zehaztutako moduluak aplikatuz.

    1. Eskariko matrikulak, hau da, urrian hasitako ikasleak eta dagokion proiekzioa -ikasturte erdikoak gehi udakoak- aurreko ikasturtean ikasleek burututako matrikula onargarrien proportzio berean doituko dira, betiere aipatu proportzioak gutxienez % 40ren bermea eta gehienez % 80ren muga izango dituelarik. Matrikula onargarriak Ebazpen honen I. Eranskinaren 3. puntuan ezarritako irizpideen arabera zehaztuko dira. Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, autoikaskuntzarako zentroari onartuko zaion aurreikuspenaren gehiengoa urrian hasitako autoikaskuntzako matrikulen eta aurreko ikasturtean azarotik aurrera onartutako autoikaskuntzako matrikulen batuketa izango da.

    2. Doitutako kopuru hori oinarri bezala kontuan hartuta, laguntzarako matrikulak 2017-2018 ikasturtean bakoitzak eman eta HABEk onartutako berak izango dira, % 7koa baino alde handiagorik ez badago.

    3. % 7ko alde hori gainditzen bada, nahiz gora nahiz behera, doitutako matrikula onargarriak egokitu egingo dira, onartzen den alde horretatik (% 7tik) gorako nahiz beherako proportzioa aplikatuz egokitu ere.

    4. 2017-2018 ikasturtean diruz lagundu gabeko autoikaskuntzarako zentroen kasuan, autoikaskuntzarako zentroak 2018-2019 ikasturterako aurreikusitako matrikulak onartuko dira, betiere aurreikuspen horrek ez badu urrian hasitako matrikulek eta horiei erantsitako % 20ko gehikuntzak osatzen duten matrikula-kopurua gainditzen.

      Autoikaskuntza bidez ikasten duten ikasleen jarduera, Ebazpen honen I. eranskinaren 3.1.1.a) puntuan zehaztutako 190 eskola-orduko modulu estandarra osatu duen ikasleko 894,03 eurotan babestuko da. Aipatu Ebazpen honen I. eranskinaren 3.1.1 eta 3.1.2 puntuetan zehazten diren beste moduluak proportzionalki egokitu egingo dira, ikastaro-modulu onargarria izanik ere, jarduera osoa burutzen ez duen ikasleko.

  3. Euskaltegien bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera.

    Euskaltegien beren ekimenezko autoikaskuntzako jarduerari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa matrikula onargarriaren arabera kalkulatuko da, matrikula horiei artikulu honetan zehaztutako moduluak aplikatuz.

    1. Eskariko matrikulak, hau da, urrian hasitako ikasleak eta dagokion proiekzioa -ikasturte erdikoak gehi udakoak- aurreko ikasturtean ikasleek burututako matrikula onargarrien proportzio berean doituko dira, betiere aipatu proportzioak gehienez ere % 80ren muga izango duelarik. Matrikula onargarriak Ebazpen honen I. eranskinaren 3. puntuan ezarritako irizpideen arabera zehaztuko dira. Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, euskaltegiari onartuko zaion aurreikuspenaren gehiengoa urrian hasitako autoikaskuntzako matrikulen eta aurreko ikasturtean azarotik aurrera onartutako autoikaskuntzako matrikulen batuketa izango da.

    2. Doitutako kopuru hori oinarri bezala kontuan hartuta, laguntzarako autoikaskuntza-matrikulak 2017-2018 ikasturtean bakoitzak eman eta HABEk onartutako berak izango dira, % 7koa baino alde handiagorik ez badago.

    3. % 7ko alde hori gainditzen bada, nahiz gora nahiz behera, doitutako autoikaskuntza-matrikula onargarriak egokitu egingo dira, onartzen den alde horretatik (% 7tik) gorako nahiz beherako proportzioa aplikatuz egokitu ere.

    4. 2017-2018 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegien kasuan, euskaltegiak 2018-2019 ikasturterako aurreikusitako autoikaskuntza-matrikulak onartuko dira, betiere aurreikuspen horrek ez badu urrian hasitako matrikulek eta horiei erantsitako % 20ko gehikuntzak osatzen duten matrikula-kopurua gainditzen.

      Autoikaskuntza bidez ikasten duten ikasleen jarduera, Ebazpen honen I. Eranskinaren 3.1.1.a) puntuan zehaztutako 190 eskola-orduko modulu estandarra osatu duen ikasleko 894,03 eurotan babestuko da. Aipatu Ebazpen honen I. Eranskinaren 3.1.1 eta 3.1.2 puntuetan zehazten diren beste moduluak proportzionalki egokitu egingo dira, ikastaro-modulu onargarria izanik ere, jarduera osoa burutzen ez duen ikasleko.

  4. Herri langilez osatutako ikastaldeen jarduera.

  1. Zenbait erakundetako herri langilez osatu eta ikasturte osoko eskarira bildutako taldeetako modulua, euskaltegiaren egoitzaren batean emandako talde-orduko 38,42 eurokoa izango da. Erakundearen beraren lokaletan, salbuespenez, emandako talde-orduko modulua 32,65 eurokoa izango da.

  2. Aurreko modulu berak erabiliko dira ikasturte erdiko eskarira biltzen diren zenbait erakundetako herri langilez osatutako taldeetako talde-orduetarako.

  1. Barnetegi iraunkorretako ikastaroen kasuan, eskolarako modulu horrez gain, eguneko 6,50 euroko modulua aplikatuko da pentsio erdia bada (bazkaria) eta eguneko 20,74 euro pentsio osoa denean (ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria). Pentsio osoko ikasleen kasuan, ikastaroak dirauen bitartean eta euskaltegiak bideratuta, familia euskaldun batean bizi diren ikasleen kasuan, ikasle eta eguneko 5,78 euroko gehigarria jasoko du euskaltegiak. Halaber, urte osoan zehar barnetegia zabalik izateak dakartzan gastu orokorretarako, pentsioetarako modulu horiez gain, aurreko ikasturteko diru-laguntzaren kitapenean lerro honetan onartutako % 5 gehituko da.

  1. Ikasturte osorako diru-laguntzei buruzko Ebazpena.

  1. HABEren zuzendariaren Ebazpenaren bitartez erabakiko dira onuradun bakoitzari, ikasturte osorako eskariaren eta Ebazpen honen 6. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, onartzen zaizkion talde-orduak, autoikaskuntzarako matrikulak, barnetegi egunak eta, ondorioz, bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 12. artikuluak dioenaren arabera.

  2. Ebazpena 2018ko abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko da. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  1. Ikasturte erdirako diru-laguntzei buruzko Ebazpena.

  1. HABEren zuzendariaren Ebazpenaren bitartez erabakiko dira onuradun bakoitzari, ikasturte erdirako eskariaren eta Ebazpen honen 6. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, onartzen zaizkion talde-orduak eta dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 12. artikuluak dioenaren arabera.

  2. Ebazpena jakinaraziko da, eskariak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabetera gehienez. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  3. Izapide elektronikoa izanik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30.2 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, artikulu honen 1. eta 2. ataletan aipatutako bi ebazpen horien jakinarazpena egindakotzat joko da euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hark jakinarazpeneko egintza jaso izana elektronikoki sinatu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

    Interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

  4. Interesdun bakoitzari egin dakiokeen Ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

  1. Ebazpen honen kontura ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketa gertatzen ez bada.

  2. Gainfinantzaketa gertatuko balitz, edota finantzaketa publikoetan aurreikusitako mugak gaindituko balira, murriztu egingo da diru-laguntza, dagokion neurrira doitu arte.

  3. Gainfinantzaketa hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua, proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

HABEren Ikuskatzailetza ataleko langile baimenduek noiznahi ikuska ditzakete euskaltegiak eta autoikaskuntzarako zentroak berauek emandako datuak egiaztatzeko, eta bertako arduradunari eska diezazkiokete eskolak emateko erabiltzen dituen lokalei buruzko berriak, eta bai ikasle, ikastalde, irakasle, beste langile eta erabiltzen duten material didaktikoari buruzkoak ere.

HABEren Ikuskatzailetzak aldian-aldian egiten dituen ikusketetan jasotako informazioa euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak HABEri ematen dion informazioarekin bat ez badator, edo Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, HABEren zuzendariari helaraziko dio horren berri, besterik ezean, diru-laguntzetan dagozkion ondorioak har ditzan.

Ikusketan bertan jasotako informazioa, edo ikuskatzaileak gehienez ere 15 eguneko epean euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak emateko eskatutakoa, ikusketa-aktan jaso beharko du ikuskatzaileak, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren arduradunak eta ikuskatzaileak sinatuta.

Ikusketa baten ondorioz ez-betetze bat ohartuko balitz, HABEren zuzendariak behin betiko erabakia hartu baino lehen, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren arduradunari ikuskatutako egoera jakinarazi beharko dio, honek 15 eguneko epean dagozkion alegazioak egin ahal izateko.

  1. Diru-laguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

    1. Ikasturte osoko diru-laguntzen Ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 29,80 ordainduko da.

    2. 2019ko martxotik aurrera, 2018ko urritik aurrerako gastuen bitartez lehen ordainketan jasotako diru-laguntza osoa egoki zuritu ondoren, ikasturte osoko Ebazpenean ezarritako zenbatekoaren % 57,20 ordainduko da.

    3. Ikasturte erdiko Ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 60 ordainduko da.

    4. Ikasturte osoko Ebazpenean eta ikasturte erdikoan erabakitako gainerako diru-laguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, ordainduko da.

  2. Euskal autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

  1. HABEren diru-laguntza behar bezala zuritua dagoela ulertuko da, DLOren 30. eta 31. artikuluen arabera, jarraian adierazten diren kontzeptuengatik bidalitako zuri-agiri guztien batuketa, gutxienez, emandako diru-laguntza adinakoa bada.

    HABEren diru-laguntzen zuriketarako honako gastu hauek onartuko dira eta bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dira. Dena den, HABEk beharrezkotzat joko balu, laginketa tekniken bidez, badu eskatzerik gastu hauen agirien originalak edo kopia konpultsatuak:

    1. Langileen soldatak eta Gizarte Segurantzako gastuak. Gastu hauen zuriketari dagokionez, euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoan jasota dauden langileak soilik hartuko dira kontuan. Langileen gastuak, euren ordainketarako banku bidezko zerrendak (edo nominak), eta Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkion ordainketen agiriak aurkeztuz zurituko dira. Banka elektronikoaren bidez eginiko eragiketen agiriek dagozkien aztarna elektronikoen kodeak eduki behar dituzte eta bankuaren ordainagiriek, zigilua edo baliozkotze mekanikoa. Langileen gastuen bitartez Ebazpen honetako 6.1, 6.2 eta 6.3 artikuluetan zehaztutako jarduerak babesteko emandako diru-laguntzaren % 75 gutxienez zuritu beharko da.

    2. Lokalen alokairuak: soilik euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan jasotako lokalen alokairuak hartuko dira kontuan. Legezko gutxienekoak (BEZ, Ogasunerako atxikipena...) betetzen dituzten agiriak soilik onartuko dira. Alokatzailea erakunde publikoa denean, bankuaren bidez luzaturiko erreziboak onartuko dira.

    3. Mantenu-gastuak: barnetegiko pentsiotarako diru-laguntza onartua duten euskaltegiek, eta horretarako esleitutako kopurua, gehienez.

    4. Garbiketa-gastuak: azpikontratatuta daudenean.

    5. Gastu didaktikoak: klaseak ematearekin zuzenki lotuta dauden gastu arruntak (material didaktikoa, liburuak, dokumentazioa, etab.).

    6. Irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburuarekin sortutako beste edozein gastu. Horretarako onuradun bakoitzak deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzaren % 3 gutxienez jarraian zerrendatzen diren hobekuntza-prozesuetan erabili izana ziurtatu beharko du: irakasleen formazioan (barruko zein kanpoko formazio-jarduerak), Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT), materialgintzan eta kudeaketaren hobekuntzan. Dena den, euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentroren batek ikusten badu, behin-behineko egoera medio, hobetzeko jardueretako agiriekin ez duela portzentaje hori zuritzerik izango, memoria arrazoitua helaraziko dio HABEren zuzendariari 2019ko urriaren 11ko epe-mugarekin.

  2. Bestalde, Ebazpen honen 2. artikuluko 2.1.d) puntuan zehaztutako baldintza betetzeari begira, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak helduen euskalduntze-alorreko zereginetan ikasturtean izan dituen sarrera eta gastu guztien balantzea azaldu beharko dio HABEri izapide elektronikoan dagoen formularioari jarraikiz.

  3. Halaber, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak 2018-2019 ikasturteko Memoria aurkeztu beharko du.

  4. Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

    1. 2019ko otsailaren 15a, ikasturteko lehen ordainketan jasotako diru-laguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak aurkezteko.

    2. 2019ko urriaren 11, gainerako diru-laguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak eta artikulu honetako 2. eta 3. puntuetan eskatutakoa aurkezteko.

  5. Zuriketaren edozein fasetan egindako ez-betetzeak diru-laguntzarako eskubidea galtzea eta jasotako zenbatekoa itzultzea ekarriko du, ez-betetzeak dituen gainontzeko lege-ondorioez gain.

Ikasturtea bukatu ondoren, diru-laguntzaren kitapena honela egingo da:

  1. Ikasturteko behin betiko datu errealak (emandako eskolak eta barnetegi-egunak) eta gastuen egiaztagiriak jaso ondoren, diru-laguntzaren kopurua erabakitzeko baliatu den edozein baldintzak behera egin duela ikusten bada, diru-laguntzak emateko erabakia aldatu egingo da, HABEren zuzendariaren kitapen-ebazpenaren bitartez laguntza-kopuruak doituz. Aipatutako doikuntza era honetan egingo da:

  1. Emandako talde- eta ikasle-orduak eta barnetegi-egunak esleitutakoak baino gutxiago izan badira, horiek hartuko dira aintzat (bere ekimenezko jarduerari dagokionez, Ebazpen honen 6.1, 6.2 eta 6.3 artikuluetan finkatu irizpideak aplikatuta).

  2. Diru-laguntzaren Ebazpenean esleitutako talde-ratioak behera egin badu ikasturtean zeharreko batez bestekoan, azken hau hartuko da aintzat, taldeak berregitearen ondorioz jaitsi bada ratioa.

  3. Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro bakoitzari esleitutako diru-kopurua Ebazpen honen 11. artikuluan zehaztutako kontzeptuen bitartez, eta artikulu horretan ezarritako proportzio-mugak errespetatuz, zuritzen ez bada edota 2.2.1.d) artikuluan zehaztutako % 70eko muga gainditzen bada, doitu egingo da, era berean, esleitutako diru-laguntza.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu egiten bada, eta edozein kasutan, horrekin batera beste administrazio batzuen edo erakunde publiko edo pribatuen diru-laguntzak eskuratu baldin badira, edo, bestela, helburu bera aurrera eramateko bestelako diru-sarrera edo baliabideak lortu badira, laguntza ematea ekarri duen erabakia aldatu egin ahal izango da, betiere deialdi honek onuradun izateko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Ebazpen honetan araututako diru-laguntzen onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan eta DLOren 14. artikuluan araututako betebeharreko hauek izango dituzte:

  1. Jarduera aurrera eramatea edo diru-laguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

  2. Diru-laguntza eman duen erakundearen aurrean justifikatzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera aurrera eramango dela.

  3. Ebazpen honek eta bere I. eranskinak araututakoak eta ezarritakoak, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen dituenak; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bidez ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren arabera aritzea diruz lagundutako jardueretan, baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak ezartzen dituen HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak eta aipatu Agindu honen 4.4 eta 5.2 artikuluetan oinarrituta ikasturtearen hasieran HABEren zuzendariak emango dituen jarraibideak ere.

  4. Azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenaren arabera, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiak deialdi honen bitartez esleitutako diru-laguntzak kontrolatzeko dituzten bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaketen informazio oro ematea. Halaber, xedapen horretan ezarritakoaren arabera eta DLOren arabera, beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk, helburu bererako emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea HABEri. Era berean, laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

  5. Onuradunek publizitate egokia eman beharko diote aitortutako diru-laguntzaren izaera publikoari, DLOren 18.4 artikuluan araututakoari jarraikiz.

Edozein kasutan, deialdi honetako onuraduna lotuta dago azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotako oinarrizko xedapenetan zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez-betetzeen erregimenarekin.

Ez-betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere legezko interesekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

Indarrik gabe gelditzen dira HABEren zuzendariaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenean, HABEk deialdiz eskainitako diru-laguntzak eskuratzeko euskaltegi publiko zein pribatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak ezartzen dituenean, euskaltegi pribatuei zein autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako xedapenak.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea dela eta, baldintza honen pean gelditzen dira 1.2.c.2) artikuluan aurreikusten diren ikasturte erdiko ikastaroei legozkiekeen diru-laguntzak: 2019ko ekitaldian kreditu egokia, kopuruz zein izaeraz, izan behar da.

AZKEN XEDAPENETAko LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAko BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko abuztuaren 29a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren arabera, honako hauek dira, HABEren diru-laguntzen deialdian partaide izateko, euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro guztiek 2018-2019 ikasturtean euskara-ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko irizpideak:

  1. Ikasturtea:

    Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen ikasturtea, 2018ko urriaren 1ean hasi eta 2019ko irailaren 30ean amaituko da. Betiere, helduen euskalduntzearen antolaketaren baitan, irizpide hauen ardatzetan:

    Irailean zehar hasi eta urritik aurrera luzatzen diren ikastaroak, hurrengo ikasturtekotzat hartuko dira eta, diru-laguntzetan onartuak izateko, ikastaro hauetako talde guztiek diru-laguntzen deialdi honen 2. artikuluko 2.2.j) puntuan taldeak antolatzeko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua izan beharko dute, ikastaroaren hasiera egunean bertan, lehenengo eskola-eguna barne.

    Iraila baino lehen hasi eta urritik aurrera luzatzen diren ikastaroak, bi ikasturtetan zatituko dira, irailaren 30era bitartekoa batean eta urriaren 1etik aurrerakoa beste ikasturtera bilduz.

    Matrikulazioaren jarraipenari dagokionez, HABEren zuzendariak ikasturtearen hasierako ebazpenaren bitartez jakinaraziko ditu urrian hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko azken eguna, baita azarotik aurrera hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko epeak ere.

  2. Aurrez aurreko ikastereduan:

    Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean maila bakoitzerako ezarritako erreferentziazko irakastorduen kopuruak kontuan hartuta, euskaltegiek antolatuko dituzten ikastaroek ondoren zehazten diren gutxienekoak bete beharko dituzte:

  1. Urritik ekainera bitarteko ikastaroak:

    1. Barnetegi iraunkorretako barnetegi ikastaroak: egunean 6 irakastordu eta gutxienez 80 irakastordu osatzen dituzten ikastaroak.

    2. Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako kanpo ikastaroak: A1 mailan gutxienez 125 irakastordu jarraian eta A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetan gutxienez 165 irakastordu jarraian osatzen dituzten ikastaroak.

  2. Udako ikastaroak, ekainetik irailera bitartekoak:

    1. Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako kanpo ikastaroak: gutxienez 80 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe.

    2. Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako barnetegi ikastaroak: 2, 3 edo 4 astekoak eta egunean, gehienez, 8 irakastordu.

    3. Baldintza hauetatik kanpo ondoko udako ikastaro bereziak antolatu ahal izango dira udan ekainetik irailera bitartean B2, C1 eta C2 mailetan, zenbait kolektibo edo helburu zehatzetarako direnean eta aldez aurretik HABEren zuzendariaren onarpena behar ez dutenak:

      1) Udako aurrez aurreko ikastaro trinkoak: gutxienez 30 irakastordu, era jarraituan eta zatikatu gabe. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

      2) Udako barnetegi ikastaroak: aste beteko udako barnetegiak eta egunean gutxienez 8 irakastordu. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

      1) eta c.2) azpiatal hauetako udako ikastaro bereziek, HABEren diru-laguntzapean onartuak izateko, maila burutzeko eta trebetasun zehatzak lantzeko helburua izan behar dute eta ikasleek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

      Ikasturtean zehar euskaltegiren batean ikasitako ikasleak izan.

      Euskara-mailen agiriak eskuratzeko ikasturteko lehen azterketa-deialdian aurkezteko aukerarik izan ez duten edo egiaztatze-probak gainditu ez dituzten ikasleak izan.

  3. Maila burutzeko ikastaroak:

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduak ezartzen duen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburu zuzena duten ikastaroak:

    1. A1 maila burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua A1A0 salbuespenik gabe.

    2. A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 120 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, burutu nahi den mailaren aurreko azpimaila.

      Aurreko puntuetan zehaztutako aurrez aurreko ikastaro-moduluetako orduen kontaketa emandako irakastorduena izango da, hauen arteko atsedenaldiak kanpoan utzita.

      1. Tutorizatutako autoikaskuntza ikastereduan:

        HABErentzat onargarria izan dadin, tutorizatutako autoikaskuntza bidezko ikaskuntzak honako baldintzak bete behar ditu:

      1. Ikastaro-moduluei dagokienez:

        1. Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek antolatu ditzaketenak:

        1. 190 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 9 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

        2. 100 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 4 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

        3. 70 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, ekainetik irailera bitarteko udako autoikaskuntza-ikastaroetan, bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

          2. Ikastaro-modulu horiez gain, autoikaskuntzarako zentroek honakoak ere antolatu ahal izango dituzte HABEren diru-laguntzen barruan:

        1. Ikasturtearen barruan: 190 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 12 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

        2. Bi ikasturteetan luzatzen diren ikastaroak:

          1) Enpresetako ikasleentzat, 100 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, urtarriletik irailera bitartean, bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

          2) Enpresetako ikasleentzat, 30 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, urritik abendura bitartean, bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

          Tutorizatutako autoikaskuntza eskaintzen duten euskaltegiek ere 3.1.2 azpiatal honetako ikastaro moduluak antolatu ahal izango dituzte, euskararen sustapena eta erabileraren normalizazioa helburu izanik, LanHitz edo enpresen plangintza batean sortuak eta txertatuak badaude, eta diru-laguntzen barruan onartuak izateko, ikastaroak hasi baino lehen eskaera arrazoitua aurkeztu beharko diote HABEren zuzendariari. Eskaerarekin batera dagokion erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du honelako ikastarorik diruz lagundua izan nahi duen euskaltegiak.

      2. Bestelako baldintzak:

        Ikasleak bakarlanean emandako ordutzat astean 10 ordu arteko jarduna onartuko da diru-laguntzetarako. Beraz, ikastaroaren gehienezko orduak eman eta hartutako mintza-saio eta tutoretzakoak gehi ikasleak bakarlanean emandako orduen batura izango da.

        Gainera, ikasle bakoitzaren jardueragatik diruz lagunduko diren 6 ordutatik batek, gutxienez, hartutako mintza ordukoa izan beharko du. Salbuespen gisara, A1 eta A2 mailetara bitarteko jardueran diruz lagunduko diren 10 ordutatik batek, gutxienez, izan beharko du mintzakoa.

        Tutoretza-saioetan, bakarlanean emandako 10 orduko, gehienez ere, 30 minutu lagunduko dira diruz.

        Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen kasuan, diru-laguntzetarako ikasle-orduak kontabilizatzerakoan, bakarkako jardun, mintza- eta tutoretza-saioei dagokienez, eman eta gauzatu ez den ordua ez zaio ikasleari emandakotzat jarriko datutegian.

        Euskaltegi publikoen kasuan, berriz, irakasle batek une berean hasieratik amaierara auto-ikaskuntzako 42 ikasleren tutoretza (astean ordubeteko mintza-saioak eta dagozkion tutoretza-saioak) oinarritzat hartuko da, horren arabera neurtuz bakoitzaren dedikazioa. Era berean, ikasle-orduak kontabilizatzerakoan, bakarkako jardun, mintza- eta tutoretza-saioei dagokienez, eman eta gauzatu ez den ordua ez zaio ikasleari emandakotzat jarriko datutegian.

        IKTen bidezko ikaskuntza-prozesuak bere osotasuna gorde dezan, trebetasunen arteko oreka gorde beharko da, 179/2003 Dekretuak bere 6. artikuluan esaten denari jarraituz, non gutxieneko bezala eskatzen baita «erabilitako sistemak aurrerapen egokia eta orekatua bermatzea trebetasun guztietan eta bakoitzean, mintzamena barne».

  4. Jardun biko ikastereduan:

    HABEren diru-laguntzen barruan onartuak izan daitezen, ikastaro hauek, gutxienez, hiru hilabeteko iraupena izan behar dute aurrez aurreko jardunean, bakarkako jardun tutorizatuan eta tutoretza-saioetan banatuta:

    1. Aurrez aurreko jardunean, gutxienez, 40 eta gehienez 120 irakastordu.

    2. Bakarkako jardun tutorizatuan, gutxienez, aurrez aurreko jardunaren irakastorduen kopurua. Atal hau ez da diruz lagunduko.

    3. Tutoretza-saioetan, aurrez aurreko jardunean emandako 10 orduko, gehienez ere, 30 minutu lagunduko dira diruz.

  5. Helburu zehatzetarako ikastaro bereziak:

  1. Aisa, Dendaketan eta Ostalaritza ikastaroak: 60 irakastordu. Euskaltegiak ikastaro berezi hauek hasi baino lehen bideratu beharko du eskaria, eta bukaeran ebaluazio-fitxa osatua helaraziko du HABEra. Euskaltegi pribatu homologatuen kasuan, onartutako taldearen eskola-ordua, oinarrizko moduluaren bitartez babestuko da, euskaltegiaren ratioan eraginik izan gabe.

  2. Herri-administrazioek, erakunde pribatuek eta gizarte-eragileek, euskararen sustapena eta erabileraren normalizazioa helburu izanik, ESEP, LanHitz edo gutxienez udal-mailako zein erakunde pribatuen nahiz gizarte-eragileen plangintza batean sortuak eta txertatuak dauzkaten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu.

    Kasu bakoitzean, eskariarekin batera dagokion erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak. Eskarian ikastaro bereziaren bitartez lau hizkuntza-trebetasunetan lortu nahi diren helburuak zehaztuko dira. Honelako ikastaroen eskariek hamar eguneko epean ezezko erantzuna jasotzen ez badute, onartuak izan direla ulertuko da.

  3. Barnetegi iraunkorretan trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko barnetegi ikastaro bereziak: egunean 6 edo 7 irakastordu, eta gutxienez, 30 irakastordu.

  4. Euskaltegietan aurrez aurreko jardunean trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko ikastaro bereziak: egunean 5 irakastordu, eta gutxienez, 30 irakastordu.

  1. Malgutasuna:

    Aurreko artikuluetan aurreikusitako ikastaroez gain, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako irizpideen arabera helduen euskalduntzearen esparruan beste ikastarorik emateko asmorik badu, eskabide arrazoitua aurkez lezake HABEren zuzendariaren aurrean ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago. Zuzendaritza honek helduen euskalduntzearen sustapenari begira eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako lehentasunak kontuan hartuz ebatziko du eskariaren gainean. Erabakia ezezkoa balitz, HABEren finantzaketatik at gelditzen dela ulertuko da.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)