Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2018ko abuztuaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez finkatzen baitira artzain-txakurren 2018ko lehiaketa ofizialak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 4788
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/08/13
- Argitaratze-data: 2018/10/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herrizaingoa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Artzain-txakurren inguruan lehiaketak eta bestelako gertakizunak antolatzen dituzten elkarteen erregistroa sortu, eta lehiaketa nahiz gertakizun ofizialak aintzatesten dituen Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1999ko abuztuaren 16ko Aginduaren 2. artikuluak xedatutakoarekin bat (1999ko abuztuaren 30eko EHAA, 165. zk.), eta aginduan eskatutakoa beteta, honako hau
Lehenengoa. Ardi-txakurren 2018ko lehiaketa ofizialak finkatzea, ebazpen honi atxikitako eranskinean azaltzen den moduan.
Bigarrena. Bertako arrazen aleak, euskal artzain-txakurrak eta gure artaldeekin betidanik lan egin izan duten beste motetako txakurrak aurkeztu ahal izango dira lehiaketetara.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 13a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.
(Ikus .PDF)