Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko urriaren 20koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Vitoria-Gasteizen Cromados Rexgon SL enpresak metalen tratamendu- eta estaldura-jarduerarako aurkeztutako proiektu teknikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 5457
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/10/20
  • Argitaratze-data: 2017/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginak atmosferaren, uraren eta zoruaren kutsadura ekiditea du xede, edo hori ezinezkoa bada, murriztea eta kontrolatzea. Horretarako, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuko sistema bat ezartzen du, ingurumen osoa babes dezan.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginak ezarritakoari jarraikiz, instalazioen ustiaketak eta funtsezko aldaketek ingurumen-baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen bateratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek haren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, eta hori gauzatuko da, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten hainbat administrazio publikoren koordinazioa bermatu eta herritarren administrazio-beharrak arintzen dituen prozedura baten bidez.

Ingurumen-organo honetan ingurumen-baimen bateratua aldatzeko izapidea hasi da, Gasteizen Cromados Rexgon SL enpresak metalen tratamendu- eta estaldura-jarduerarako ingurumen-baimen bateratua egiteko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egiteko aurkeztutako proiektuarena; izan ere, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean jasota dago.

Cromados Rexgon SL enpresak ingurumen-organoari proiektua aurkeztu dio ingurumen-baimen bateratua lortzeko.

Ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurrean jarri behar da 30 eguneko epean gutxienez.

Honako hauek geratu dira ikusita: Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; eta oro har nahiz bereziki ezartzekoa den gainerako araudia. Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Gasteizen Cromados Rexgon SL enpresak sustatutako metalen tratamendu- eta estaldura-jardueraren ingurumen-baimen bateratua emateko proiektu teknikoa jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Bigarrena. Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Gasteizko Udalari bidaliko zaio, jendaurrean jartzeko epean erakutsi dezan.

Era berean, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean izango dira (https://euskadi.eus), herritarren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 20a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik