Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko urriaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, 2017. urtean antzerki-produkziorako emandako laguntzen berri ematen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 5198
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/10/17
  • Argitaratze-data: 2017/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2017ko martxoaren 27an argitaratu zen EHAAn 2017ko martxoaren 9ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, antzerki-produkziorako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 11.4 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko martxoaren 9ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 17a.

Kulturako sailburuordea,

JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.