Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 8koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez publiko egiten baita 2017ko ekitaldirako nazioartekotzeko bekak emateko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 757
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/02/08
  • Argitaratze-data: 2017/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren bidez arautzen da Nazioartekotzeko Beken BEINT Programa.

Agindu horren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2017ko ekitaldirako bekadunak hautatzeko deialdia egin behar da, horretarako beharrezko diren arauak emanez.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritako ahalmena dela bide,

Lehenengoa. Xedea.

Ebazpen honen xedea da, Nazioartekotzeko Beken BEINT Programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduan ezarritakoa betez, 2017ko ekitaldirako beken deialdia egitea.

Bigarrena. Deitutako bekak.

Gehienez ere, nazioartekotzeko 100 beka emango dira 2017an.

100 onuradunek 1. faseko prestakuntza teorikoa egingo dute, eta, fase hori ezarritako betekizunak betez amaitzen duten hautagaien artetik, gehienez 100 pertsona hautatu ahal izango dira A eta B modalitateekin jarraitzeko. Modalitate horiek honela banatuta egongo dira: gehienez 80 beka A modalitatean eta gehienez 20 beka B modalitatean.

  1. faserako, gehienez 15 ordezko hautatuko dira, ikastaroaren lehenengo bi asteetan egon daitezkeen gorabeherak edo uko-egiteak estaltzeko, Nazioartekotze Zuzendaritzak egokitzat jotzen badu.

    Hirugarrena. Baliabide ekonomikoak.

    Deialdiko bekak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko ekitaldirako aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden aurrekontu-kredituen arabera, kopuru hauek bideratuko dira:

  1. Lehenengo faserako, gehienez ere, 135.000 euro bideratuko dira 2017ko ekitaldirako.

  2. A eta B modalitateetarako (biak batera), hiru milioi hirurehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta hamasei euro bideratuko dira (3.347.716 euro); kopuru hori honela banatuko da:

    2017ko ekitaldia: 1.422.716 euro.

    2018ko ekitaldia: 1.250.000 euro.

    2019ko ekitaldia: 675.000 euro.

    Laugarrena. Eskabideak aurkezteko betekizunak, tokia eta epea.

  1. Eskatzaileek, Nazioartekotzeko Beken Programa arautzen duen aginduan jasotako bekak lortu ahal izateko, agindu horren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete behar dituzte.

  2. Programa horretan parte hartuko duten hautagaiek eskabideak betetzean eta aurkeztean, Nazioartekotzeko Beken Programa arautzen duen aginduaren 7. artikuluan xedatutakoa beteko da, bai eta eskatutako dokumentu osagarriak aurkeztean ere. Eskabideak bitarteko telematikoen bidez aurkeztuko dituzte; horrelakoetan, www.euskadi.net/industria webgunea baliatuko dute eskabide-eredua lortzeko eta Administrazioan aurkezteko.

    8.4. artikuluan eskatutako dokumentuek, 3. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen dutenek, deialdiaren epea amaitu baino lehenagoko data izan beharko dute.

  1. Eskabideak aurkezteko epea deialdiaren ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 9:00etatik aurrera; amaitu, berriz, 2017ko martxoaren 15ean amaituko da, 12:00etan.

    Bosgarrena. Hautaketa-prozesuko merezimendu- eta gaitasun-haztapena.

    (Ikus .PDF)

    Seigarrena. Bigarren hizkuntzak frantsesa eta alemana.

    Nazioartekotzeko Beken Programa arautzen duen aginduaren 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bigarren hizkuntza gisa alemanaren eta frantsesaren ezagutzak behar bezala egiaztatzen badira, hizkuntza-betekizun hori nahitaezkoa den tokiren bat izan beharko da destinoa. Hautaketa-prozesuan egingo den bigarren hizkuntzaren proban lortutako emaitzak egiaztatuko du ezagutza hori. Gauza bera gerta daiteke bestelako bigarren hizkuntza batekin, destinoren batean nahitaezko betekizuna bada.

    Zazpigarrena. Elkarrizketaren balioespena.

    Elkarrizketa balioesteko, gaitasunak zehazteko test psikoteknikoen (P5.1 eta P5.2) emaitza kontuan hartzeaz gain, zehaztuko da, baita ere, hautagaiak bekadun-profilerako egokiak diren edo ez, honako hauetan oinarrituta: ideien egituraketa eta jarioa, harremana abiatzeko gaitasuna, integratzeko gaitasuna, heldutasun pertsonala, nazioarteko merkataritzarako bokazioa eta elkarrizketan oro har izandako jarrera (P6).

    Zortzigarrena. Hautagai-zerrendetan berdinketa hausteko irizpidea.

    Hautaketa-prozesuaren fase ezberdinetako rankingarekin zerrendak eratzeko orduan, hautagai batek baino gehiagok nota berdina badute, berdinketa hausteko irizpidea hau izango da: ingeles-azterketan lortutako batez besteko notarik handiena.

    Bederatzigarrena. Faseen iraupena.

    1. fasea. Prestakuntza teoriko espezializatua UPV/EHUn: 3-4 hilabete.

    2. fasea. Prestakuntza praktikoa nazioartekotzeari laguntza publikoa emateko erakundeetan eta eskualde- edo sektore-garapenerako beste erakunde batzuetan. 10 eta 12 hilabete artekoa.

    3. fasea. Praktika profesionala enpresan: 8 eta 10 hilabete artekoa.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 8a.

    Industriako sailburuordea,

    JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

    (Ikus .PDF)