Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatu eta argitara ematen baitira «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1829
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/27
  • Argitaratze-data: 2017/04/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Agindua aztertu da, «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Kontuan izanda, 2016ko abenduaren 23ko Aginduaren 9. artikuluaren arabera, diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio-batzorde batek egin behar duela eta batzorde horretako kideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzen ebazpen-proposamena egingo duen balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitara ematea. Hau izango da:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

Amaia Ibáñez Zalba andrea.

Amagoia Garaizabal Armesto andrea.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Egibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 27a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.