Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 17koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Donostiako Agitiko kalan itsas amuarraina hazi eta gizentzeko proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1724
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/17
  • Argitaratze-data: 2017/04/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, espediente hau izapidetzen ari da: itsas amuarraina (Salmo trutta fario) hazteko itsas-hazkuntzako instalazio bat jartzea Donostiako Agiti kalan.

Horrenbestez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 86. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

Lehenengoa. Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, 30 egun naturalez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea: Culmanor-ren proiektua, birzirkulazio-sistemen bitartez itsas amuarraina (Salmo trutta fario) hazi eta gizentzea helburu duena. Tokia: Donostiako Agitiko kala.

Bigarrena. Jarduera hori ezartzeak eragiten diela uste dutenek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta, horretarako, espedientea eskuragarri izango dute Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 3. solairua).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 17a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.