Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 15ekoa, HABEko zuzendaria, 2017. urterako deialdi irekia egiten duena Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako euskararen B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 3277
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/15
  • Argitaratze-data: 2017/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak araututakoaren babesean, HABEk bi motatako deialdiak bidera ditzake, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikulaturik diren ikasleei zuzendutako deialdiak, batetik; eta deialdi bereziak, bestetik, gizarte-behar edo arlo jakinei erantzuna eman ahal izateko bideratuak eta interesaturik dauden herritar guztiei zuzenduak. Egungo egoeran, HABEren zuzendaritzak gizarte-behar jakina irizten dio ezein herritar helduk euskara-agiria eskuratzeko aukera irekia izateari.

Bestalde, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren baitan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bidez, HEOCaren egitura eta deskribapena onartu zituen: helduen euskalduntzearen ikasprozesua sei mailatan eratua (A1, Hasierako erabiltzailea; A2, Oinarrizko erabiltzailea; B1, Erabiltzaile independentea; B2, Erabiltzaile aurreratua; C1, Erabiltzaile gaitua eta C2, Erabiltzaile aditua); elkarreragin soziodiskurtsiboan ardaztua; hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua; ekintza komunikatibotan definitua, eta euskararen ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitua. Ikuspegi horiei jarraikiz, agindu horrek jasotzen ditu mailaz maila zehaztutako helburuak, edukiak (testuinguru soziolinguistikoa, gaiak, testu-generoak, funtzioak, adierazpide testualak, adierazpide linguistikoak, estrategiak...), ildo metodologikoak eta ebaluazio-irizpideak.

Horrenbestez,

Lehenengoa. HEOCean zedarritutako B1, B2, C1, eta C2 mailak egiaztatzeko 2017ko deialdi irekia egitea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

Bigarrena. Deialdi hori burutzeko, HABEren zuzendari nagusiak 2017ko otsailaren 8ko eta maiatzaren 24ko Ebazpenez izendatutakoak izango dira maila bakoitzean arituko diren epaimahaiak, lurralde-arduradunak, tutoreak eta aztertzaileak.

Hirugarrena. Ebazpen honen euskal eta erdal idazkien arteko edozein interpretazio-auziren aurrean, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, euskal idazkiari dagokion irakurketari lehentasuna ematea.

Laugarrena. Interesdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.

Donostia, 2017ko ekainaren 15a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

  1. oinarria. Xedea.

    Oinarri hauen xedea da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak 2016ko azaroaren 23ko Aginduak xedatutakoaren arabera, deialdi irekian matrikulatutakoek HEOCean zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 mailei dagokien gaitasun komunikatiboa egiaztatu ahal izan dezaten, 2017. urteko deialdi irekiaren zehaztapenak egitea.

  2. oinarria. Deialdirako oinarrizko esparrua.

    Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma eta Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratua izango dira azterketariaren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarri eta barruti, hurrenez hurren.

    Horrela, HEOCean ezarritako B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako gaitasun-probak HEOCean zedarritutako ebaluazio-irizpideetara eta II. eranskineko edukietara bilduko dira.

  3. oinarria. Deialdian matrikulatzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko, honako bi baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Gutxienez 17 urte izatea edo 2017an betetzea.

    2. Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

  2. Bateraezina izango da deialdi honetan eta zuzendaritza nagusi honen 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenez egindako bigarren deialdian parte hartzea. Beraz, euskaltegietako eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek bigarren deialdian mailaren bat egiaztatzeko baldintzak betetzen dituztenean, aukeratu egin beharko dute deialdi batean zein bestean matrikulatu, gaitasun-maila jakin bat egiaztatzeko.

  1. oinarria. Matrikula egiteko izen-ematea, ordaina eta ordainketa.

  1. B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea 2017ko irailaren 15etik 26ra bitartekoa izango da, biak barne.

  2. Deialdi honetan B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko gaitasun-proba egiteko izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, matrikula-inprimakia betez, horretarako ezarritako epearen barruan.

  3. Matrikularen ordainari dagokionez, deialdi honen matrikula-epealdia irekitzen denean indarrean dauden prezio publikoak aplikatuko dira, HABEk eskaini eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko onartutako araudiaren arabera. Zenbatekoak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez emango ditu ezagutzera HABEk. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagotara aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu.

  4. Matrikularen ordainketa ere epe horretan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

  5. Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak automatikoki egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

  6. Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, bi kasu hauetan itzuliko da: a) oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada; b) okerreko maila baterako burutu baldin bada matrikula, baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin baldin bada.

  7. Matrikula egitearekin batera, oinarri hauetara bildutako irizpide eta jokabide guztiak bere egiten dituela onartu eta aditzera ematen du izena emana duen azterketariak.

  1. oinarria. Deialdia burutzeaz.

  1. Matrikula-epea itxi eta hamar egun baliodunen epean emango du argitara HABEk www.habe.euskadi.eus atarian deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak.

  2. HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko.

  3. Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

  4. Azterketa-lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da www.habe.euskadi.eus atarian finkatutako prozedurei jarraikiz, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz, eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan.

  1. oinarria. Onartuen zerrenda.

    Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak gaitasun-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda onetsiko du eta www.habe.euskadi.eus atarian emango du argitara. Azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberaren matrikula zertan den.

  2. oinarria. Berariazko egoerak.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behar jakinak izan eta egiaztatze-probetan parte hartu nahi duen azterketariaren kasuan, berdintasun-neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horren aukerak bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

    Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldirako matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio eskaera eta duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera.

    Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari, betiere 2006ko ekainaren 9ko Orden/PRE/1822/2006 Aginduari edota gaitasun-probok izan egunean indarrean egon daitekeen arautegiari jarraikiz.

  3. oinarria. Gaitasun-proben ezaugarriak, antolamendu-modua, ebaluazio-irizpideak eta atalez ataleko kalifikazioa.

  1. Gaitasun-maila bakoitza ebaluatzeko prestatutako probek azterketariaren euskarazko gaitasun komunikatiboaren zenbatekoa eta nolakoa neurtuko dute: azterketariak euskaraz entzundakoa ulertzeko eta irakurritakoa bereganatzeko duen gaitasuna, batetik, eta euskaraz aditzera eman nahi dituen testuak ahoz zein idatziz egiteko duena, bestetik.

  2. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak lau trebetasunak neurtzeko probak prestatuko ditu, II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz, eta Zerbitzuak berak aplikatuko ditu proba horiek, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan antolatuta, egutegian zehaztutako datetan.

  3. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, II. eranskineko puntuazio-sistemari jarraikiz. Azterketariak maila gainditzeko azaldu beharreko hizkuntza-gaitasuna, HEOCaren «Ebaluazio-irizpideak eta eskalak» atalean, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun zehazten diren ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalako bigarren deskriptoreak adierazitakoa da. Maila bat gainditzeko, ikasleak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez.

    Nolanahi ere, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin. Edozelan ere, maila horietan ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

  4. Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, bestalde, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakurtresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoek) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik izan gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.

  5. Idazmen-probetan, irakurgarria izango da idazketa eta ulergarria kaligrafia. Mintzamenekoetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.

  1. oinarria. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesua.

  1. Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.

    Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean dituen arauak beteko dituzte, eta, betiere, euskara-eredu landu eta jantzian emanak etorriko dira.

    Ahozkotasuna neurtzeko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta jariotasuna erakuts dezake, betiere, egitekoaren testuinguruari hala badagokio. Honelakoetan, aztertzaileek azterketarion gaitasun- eta jariotasun-maila hori aintzat hartu eta balioetsiko dute azken emaitza jartzean.

  2. Izengabetasuna.

    Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko. Irakasleak ezin izango du berak izandako ikasleen gaitasun-probarik zuzendu. Horrelakorik gertatuz gero, aztertzaileak berak laga beharko du zeregin hori azterketaldiaren antolaketa-garaian.

  3. Irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa.

    Gaitasun-probaren atal hauen zuzenketa izendatutako aztertzaileen artean egingo da, II. eranskinera bildutako irizpideen arabera, eta emaitzak akta batera bilduko dituzte kalifikazio-proposamen gisa.

    Irakurmen-proba eta idazmen-proba batera zuzenduko dituzte aztertzaileek eta entzumen-proba mintzamen-probarekin batera.

    Azterketok, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak zaindu eta gordeko ditu.

  4. Idazmen-probaren zuzenketa.

    1. Idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dute, eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

    2. Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iritsi ez, baina mailari dagozkion beste baldintza guztiak bete, eta eskatutako hitz-kopuruaren % 90a gutxienez idatzi duen azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Eskatutako hitz-kopuruaren % 90era iritsi ez den azterketariaren idazlan-probari 5 puntu jarriko zaizkio.

    3. Aztertzaileak idazmen-proba zuzendu ondoren, jarraibide hauei lotuko zaizkie:

      Bi aztertzaileen kalifikazioak proba gainditzeko behar diren gutxienekoak baino handiagoak direnean, Epaimahaiari bi aztertzaileek adosturiko emaitza proposatuko zaio, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango da irizpen arrazoitua.

      Bi aztertzaileen kalifikazioak proba gainditzeko behar diren gutxienekoetara iristen ez direnean, Epaimahaiari bi aztertzaileek adosturiko emaitza proposatuko zaio, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango da irizpen arrazoitua.

      Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz edo tutorea ohartzen bada kalifikazio-proposamena ez dela egokitzen mailako irizpideetara, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutorearen eskutik. Horrelakoetan, tutoreak ofizioz ebaluatuko ditu probak, aztertzaileei emango die horren berri, eta irizpen arrazoitu propioa proposatuko dio Epaimahaiari.

    4. Idazmen-proba berariazko aplikazio informatikoen bidez banatuko zaie aztertzaile zein tutoreei euskarri digitalean.

  5. Mintzamen-probaren zuzenketa.

    1. Mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta zuzenduko dute, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango dute irizpen arrazoitua. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

    2. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz, bigarren zuzenketa bideratuko da tutorearen eskutik. Tutoreak irizpen propioa eman eta gero, jarritako emaitzen proposamena Epaimahaiaren eskura jarriko du.

    3. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.

      1. oinarria. Gaitasun-proben emaitzak onartzea.

        Epaimahaiek gaitasun-proben zuzenketan aztertzaile eta tutoreek egindako balorazioak aztertuko dituzte, eta probei dagozkien emaitzak onartu eta Azterketa Batzordeari igorriko dizkiote.

        Jarraian, Azterketa Batzordeak emaitza guztiak HABEren zuzendari nagusiari aurkeztuko dizkio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 10.2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

      2. oinarria. Gaitasun-proben emaitzak argitaratzea.

        HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun, egutegian zehaztutako datetan.

      3. oinarria. Ziurtagiriak.

        Gaitasun-probak gaindituz mailaren bat egiaztatu duen azterketariak dagokion ziurtagiria eskuratzeko eskaria www.habe.euskadi.eus atariaren bitartez egin behar du. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak eskabidean eman helbidera igorriko dio ziurtagiria edo duplikatua, finantza-erakundeen bidez edo Internet erabiliz, dagokion tasa ordaindua duela frogatu ondoren.

        Maila bakoitzeko agiria eskuratzeagatik, eskari-egunean indarrean dagoen tasa ordaindu beharko da, mailaren egiaztapena aurreko urteetan egin bada ere. Agirien eta duplikatuen tasen unean uneko zenbatekoak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez jakinaraziko ditu HABEk.

      4. oinarria. Erreklamazioak eta gora jotzeak.

        Egiaztatze-prozesu honetako interesdunak uste badu, deialdian matrikulatzeko eskubidea izan eta ez dela onartua izan, erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendariaren aurrean. Era berean, azterketa egin eta emaitzak argitaratutakoan irizten badu prozeduran edo puntuazioen zenbatzean errakuntzarik gertatu dela, erreklamazioa jar dezake dagokion Epaimahaiaren aurrean; betiere, HABEren webgunean azaltzen den inprimakia behar bezala bete eta jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkezten baditu:

        Erreklamatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.

        Nortasun-agiriaren zenbakia.

        Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.

        Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.

        Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.

        Erreklamaziogilearen izenpea.

        Erreklamazioak hiru egun baliodunen epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia ala proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita; erreklamazioak, probak egin aurretik eta emaitza orokorrak onartu baino lehen ebatziko dira, hurrenez hurren.

        Interesdunek, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo, horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera. Errekurtsoak ebazteko, HABEren zuzendari nagusiak lurralde-arduradunari, mailaz mailako epaimahaiburuari edota azterketa-batzordeburuari eska liezaieke errekurtsoaren mamiari buruzko txostena; txosten hori, gehienez, hamar eguneko epean emango dute. Halaber, deialdi honetan parte hartzen ez duen kanpoko adituren baten irizpena ere eska lezake.

        Erreklamazioak zein gora jotzeko errekurtsoak HABEra bidaliko dira, administrazio-prozedura erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako baliabideak erabiliz.

        Edozein modutan, erreklamazioek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi honetan jasotako ohiko prozedurak eta egutegia.

      5. oinarria. Informazioa eta tramitazioa online.

        HABEk baliabideak eskainiko ditu administrazio-prozedura erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ematen dituen aukerak gauzatu ahal izateko.

      6. oinarria. Espedienteak ikusteaz.

        Idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta azterketariak egindako irakurmen- eta idazmen-probak ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

      7. oinarria. Datu pertsonalen babesa.

        Egiaztatze-deialdi honen kudeaketan horretarako sorturiko fitxategian tratatuko dira datu pertsonalak. HABEren Zuzendaritza Nagusia bera izango da fitxategiaren administrazio-organo arduraduna eta sartu, zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea Zuzendaritza horren aurrean gauzatu ahal izango da. Fitxategi horretan jasotako datuak ondoren zehazten diren egitekoetarako erabiliko dira:

        Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren kudeaketarako.

        HABEren Euskararen ezagutza egiaztatzeko agirien erregistroan gordetzeko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 19. artikuluak dioenari jarraikiz.

        Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura emandako ziurtagiriak helarazteko, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenen datuak. Erregistro horren ardura Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariarena denez, datu horietara jo, datuak aldatu, aurka egin eta ezabatzeko Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendaritzara jo beharko da.

        HEOCaren araberako maila edo baliokideren bat egiaztatu duten ikasleei zuzendutako diru-laguntzen proposamena egiteko, horretarako deialdia onartzen bada.

        Egiaztatze-prozesuan parte hartzeko bete beharreko eskabide-orriak datu pertsonalen babesaren gaineko argibideei buruzko klausula jasoko du.

        Egiaztatze-deialdian parte hartuko duten administrazio-langileek eta berariaz izendaturiko kideek deialdiaren kudeaketan ezagutzen dituzten datu pertsonalen gaineko sekretua zaindu beharra izango dute.

        Prozesuko argitaratze-faseek publizitate-printzipioari eusteko gutxieneko datu pertsonalak izango dituzte, eta datuok erreklamatzeko epeak igaro arte bakarrik jasoko dira. Informazio horrek datuok izaera pertsonala dutela ohartarazten duen klausula bat izango du; alegia, datu pertsonalok datuak babesteko arloan egungo legedia betetzen dutela eta euren helburu bakarra prozedura honen faseari publikotasuna eman eta, hala behar denean, parte-hartzaileei jakinaraztea dela adieraziz. Horretaz gain, informazio-paragrafo bat izango du; bertan adieraziko da informazioa ez dela jendearen eskurako iturri eta ezingo direla ez osorik ez partez kopiatu, ezta informazioa errekuperatzeko inongo sistemaren bidez transmititu edota erregistratu ere, ukituek eurek baimena eman ezean.

        Egiaztatze-prozesua amaitu ondoren, lau trebetasunak neurtzeko egin probak prestakuntza eta ikerketarako erabili ahal izango dira, betiere datu pertsonalak bereizi ondoren, indarrean dagoen legediak agintzen duen moduan.

      8. oinarria. Jarduerak isilpean gorde beharra.

        Aztertzaile, tutore, maila bakoitzeko epaimahaikide, Lurralde Batzordeetako kide, zein Azterketa Batzordeko kideen betebeharra da isilpean gordetzea, egiaztatzegintzari lotutako ezein eragileri buruz, beren egitekoen jardunean jakindako gertaera, ezagututako dokumentu, kalifikazio-proposamen, izandako eztabaida eta emandako egoerak.

  1. Ebaluazio-irizpideak.

    B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko azterketetan oinarri hartuko dira B1, B2, C1 eta C2 mailetako ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren «Ebaluazioa» atalean jasotakoaren arabera.

  2. Ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak.

    B1 Maila: Erabiltzaile Independentea.

    Entzumena:

    Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko testu grabatua entzungo du, eta, ulertu duela frogatzeko, zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

    Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (elkarrizketa sinpleak, ipuinak, gertaerak, errezetak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albiste laburrak, eguraldi-iragarpenak, kontaketak, iragarkiak...) eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

    Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 25 minutu ingurukoa.

    Mintzamena:

    Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa motz bat izango du, eta hainbat gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen laburra, pertsonen, gauzen zein tokien deskribapenak, kexa edo erreklamazioa...) eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako argazki bat oinarri hartuta.

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira. Azterketariak 10 minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko, eta 10 minutu inguru proba egiteko.

      Irakurmena:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta, betiere, testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lagunen gutunak, errezetak, ipuin eta kontaketa errazak, gai ezagunetako azalpen-testuak...), eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 35 minutu ingurukoa.

      Idazmena:

      Azterketariak, gutxienez, 140 hitzeko testu bat edo 100 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (mezu laburrak, pertsonen, tokien eta gauzen deskribapen laburrak, gutun pertsonalak, kontaketa laburrak, eskari-gutunak, aholkuak eta gomendioak, curriculum vitaea...), eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu, eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iritsi ez, baina eskatutako hitz-kopuruaren % 90 gutxienez idatzi duen azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Beraz, eskatutako hitz-kopuruaren % 90era iritsi ez den azterketariaren idazlan-probari 5 puntu jarriko zaizkio.

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna, eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira. Probaren iraupena 60 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta, ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

      Kalifikazio-mugak, konpentsazioa, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B1 mailako proben kalifikazio-mugak honako hauek izango dira, trebetasunez trebetasun:

      (Ikus .PDF)

    2. Konpentsazioa:

      B1 mailako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

    3. Ponderazioa:

      Idazmenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia, % 25; kohesioa, % 15; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 30.

      Mintzamenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    4. Emaitzak:

      Irakurmena: Gai/Ez gai.

      Idazmena: Gai/Ez gai.

      Entzumena: Gai/Ez gai.

      Mintzamena: Gai/Ez gai.

      Guztira: Gai/Ez gai.

      B2 Maila: Erabiltzaile Aurreratua.

      Entzumena:

      Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta, ulertu duela frogatzeko, zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Jakin ere jakin beharko du hizlariaren jarrera bereizten eta testuari dagozkion ondorioak ateratzen. Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (gertaerak, kronikak, azalpen didaktikoak, prozesuen deskribapenak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albisteak, elkarrizketak, dokumentalak, kantak, bertsoak...) eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 25 minutu ingurukoa.

      Mintzamena:

      Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa motz bat izango du, eta hainbat gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak, osasuna...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako argazki bat oinarri hartuta.

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira. Azterketariak 10 minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko, eta 10 minutu inguru proba egiteko.

      Irakurmena:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta, betiere, emandako testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (toki publikoetako instrukzio edo argibideak, hitzaldi baten laburpena, katalogoak, prospektuak eta agiri ofizialak, administrazioko idazkiak, bilera-aktak, egunkariko erreportajeak, lan-egitasmoak...), eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 45 minutu ingurukoa.

      Idazmena:

      Azterketariak, gutxienez, 200 hitzeko testu bat edo 150 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (administrazioko idazkiak, jakinarazpen-gutunak, erreportaje edo albiste baten laburpena, argudio-testu laburrak, biografiak...), eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu, eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iritsi ez, baina eskatutako hitz-kopuruaren % 90 gutxienez idatzi duen azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Beraz, eskatutako hitz-kopuruaren % 90era iritsi ez den azterketariaren idazlan-probari 5 puntu jarriko zaizkio.

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna, eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira. Probaren iraupena 75 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta, ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

      Kalifikazio-mugak, konpentsazioa, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B2 mailako proben kalifikazio-mugak honako hauek izango dira, trebetasunez trebetasun:

      (Ikus .PDF)

    2. Konpentsazioa:

      B2 mailako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

    3. Ponderazioa:

      Idazmenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    4. Emaitzak:

      Irakurmena: Gai/Ez gai.

      Idazmena: Gai/Ez gai.

      Entzumena: Gai/Ez gai.

      Mintzamena: Gai/Ez gai.

      Guztira: Gai/Ez gai.

      C1 Maila: Erabiltzaile Gaitua.

      Entzumena:

      Azterketariak lagunarteko, lan-esparruko edota komunikabideetako gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta, ulertu duela frogatzeko, zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua eta xehetasunak bereizi eta nabarmendu... Era berean, informazioa eta iritzia bereizi edo ondorioak ere atera beharko ditu. Egiteko horiek jarduera-mota hauek erabiliz egingo dira: aukera anitzekoak, egia/gezurra erakoak, erantzun laburrekoak, esaldiak osatzekoak, taulak osatzekoak edo loturak egitekoak. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lan-prozedurak, iragarkiak, kantak eta bertsoak, erreportajeak, hedabideetako iruzkinak, eztabaidak, esketxak, antzezlanak...), eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 25 minutu ingurukoa.

      Mintzamena:

      Probak bi atal izango ditu:

    1. Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (egoera psikologikoen, izaeren eta sentipenen deskribapenak, iruzkinak, jendaurreko adierazpenak, laburpenak, aholkuak, argibideak eta jarraibideak, balioespen eta kexuak, eztabaidak, galdeketak...) eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Egiteko hau prestatzeko testu-aipamenak, elementu grafikoak edo irudiak eman dakizkioke azterketariari.

      Azterketariak 20 minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta 5 minutuz hitz egitea eskatuko zaio aztertzaileen aurrean. Azterketaria gaia garatzeko eskemaz balia daiteke, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    2. Bat-bateko elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin argazki edo beste elementu grafikoez baliatuz. Bat-bateko elkarrizketak 10 minutu inguru iraungo ditu (azterketari bakoitzak 5 minutu).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmena:

      Azterketariak, emandako testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren esanahi orokorra, ideia nagusiak nahiz bigarren mailakoak edo xehetasunak, edota espresuki testuan adierazten ez diren ideiak, hala nola komunikazio-xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia antzematea eskatuko zaio, besteak beste. Egiteko horiek jarduera-mota hauek erabiliz egingo dira: aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak, egia/gezurra erakoak, testu-zatiei dagozkien ideiak aukeratu, lotura egokiak egin, testua ordenatu, laburtu, ideiak edota paragrafoak lotu. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (azalpen-artikuluak, alegiak eta kondairak, editorialak, lan-egitasmoak, lan-hitzarmenak, iritzi-artikuluak...), eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Bestalde, zenbait testu baliatuko dira azterketariaren sintaxiaren eta lexikoaren erabilera neurtzeko. Horretarako, honako jarduera hauei erantzutea eskatuko da: azpimarratutako hitzen sinonimoak jarri emandako testuan, aukera anitzekoen bidez lexikoa aukeratu, hitz eratorri eta elkartuak erabiliz testuak berridatzi, aukera anitzen bidez egitura sintaktikoak osatu, proposatutako esaldien baliokideak eman edota egitura koherenteak sortu testua osatzeko.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 60 minutu ingurukoa.

      Idazmena:

      Azterketariak, gutxienez, 300 hitzeko testu bat edo 180 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen-artikuluak, bilera-aktak, erabilera-gidak, iritzi-artikuluak, kontaketak eta ipuinak, lan-proposamenak, erreportaje edo albiste baten laburpena...), eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu, eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iritsi ez, baina eskatutako hitz-kopuruaren % 90 gutxienez idatzi duen azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Beraz, eskatutako hitz-kopuruaren % 90era iritsi ez den azterketariaren idazlan-probari 5 puntu jarriko zaizkio.

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna, eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira. Probaren iraupena 90 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta, ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

      Kalifikazio-mugak, konpentsazioa eta emaitzak:

    1. C1 mailako proben kalifikazio-mugak honako hauek izango dira, trebetasunez trebetasun:

      (Ikus .PDF)

    2. Konpentsazioa:

      C1 mailako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

    3. Emaitzak:

      Irakurmena: Gai/Ez gai.

      Idazmena: Gai/Ez gai.

      Entzumena: Gai/Ez gai.

      Mintzamena: Gai/Ez gai.

      Guztira: Gai/Ez gai.

      C2 Maila: Erabiltzaile Aditua.

      Entzumena:

      Entzumenaren ulermen-proban, azterketariak ulertu duela erakutsi behar du. Horretarako, gai orokorreko bi testu bina aldiz entzungo ditu, euskara batuan nahiz euskalkietan, eta, ulertu duela frogatzeko, testu horiei buruzko 15 galderari erantzun beharko die.

      Entzungaia maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (hedabideetako iruzkina, ahozko iritzia, azalpena, mahai-ingurua, hitzaldia, komunikazioa, lan-egitasmoa...), eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Eman beharreko erantzuna berariaz sortu behar da, eta ez dago jatorrizko testua besterik gabe errepikatzerik.

      Entzumen-probak 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Probaren iraupena: 45 minutu.

      Mintzamena:

      Azterketariak, aztertzaileen aurrean, ordu-erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (hitzaldia, komunikazioa, ahozko iruzkina...) eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Proba honetan, bi zeregin bete behar ditu azterketariak: a) batetik, diskurtsoa antolatzeko informazioa bereganatu eta b) bestetik, ekintza komunikatiboa gauzatu. Azterketariak honako informazio hau jasoko du: gai bati buruzko irudi bat edo bi (izan grafiko, eskema, umorezko bineta, etab.) eta bi edo hiru testu (izan ahozko testuak, izan idatziak), zeintzuetan gai berari buruzko zenbait alderdi eta iritzi eskainiko diren.

      Bete beharreko ekintza komunikatiboari dagokion testua sortzean, lagungarri gisa baliatuko du azterketariak mintzaldia prestatzeko informazioa, eta aurkezpenak izan behar duen formaltasun-mailara egokituko du diskurtsoa. Azterketariak jakin beharrekoa da zer-nolako ezaugarriak dituen eskaturiko generoak.

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean eta elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

      Probaren iraupena: azterketariak 35 minutu izango ditu egitekoa prestatzeko, eta 10 minutu inguru proba egiteko.

      Irakurmena:

      Azterketariak irakurriaren ulermena egiaztatzeko hiru proba gauzatuko ditu:

    1. Testua ulertu eta galderei erantzun. Horretarako, kultura-maila goreneko bi edo hiru testu irakurriko ditu, eta, ulertu duela frogatzeko, testu horiei buruzko 15 galderari erantzun beharko die. Proba honetan berariaz sortu behar da eman beharreko erantzuna, eta ez dago jatorrizko testua besterik gabe errepikatzerik. Proba honen iraupena: 60 minutu.

    2. Testua ulertu eta osatu. 30 hutsune daude irakurri beharreko testuan, eta, hutsune horiek osatzeko, erantzun zuzen eta egokiak aukeratu behar dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Proba honen iraupena: 15 minutu.

    3. Testua ulertu eta okerrak atzeman. Testuan, 30 oker atzeman behar dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Proba honen iraupena: 15 minutu.

      Irakurgaiak maila honetako ekintza komunikatiboen adierazle izango dira (iritzi-artikulua, txostena, lan-egitasmoa, testu juridikoa, saiakera, editoriala, azalpen-artikulua...), eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Irakurmen-probak 20 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Irakurmen-probaren iraupena 90 minutukoa izango da.

      Idazmena:

      Azterketariak, gutxienez, 400 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen- edo iritzi-artikulua, komunikazioa, txostena, lan-proposamena, erreportajea, editoriala, hitzaurrea...), eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xedea edo asmo komunikatiboa).

      Proba honetan, bi zeregin egin bete behar ditu azterketariak: lehenik, eman zaion egitekoaren edukiak irakurri eta bereganatu, jarraian, idatzizko ekintza komunikatiboa gauzatzeko.

      Azterketariak honako informazio hau jasoko du: gai bati buruzko irudi bat edo bi (izan grafiko, eskema, umorezko bineta, etab.) eta bi edo hiru testu (izan ahozko testuak, izan idatziak), zeinetan gai berari buruzko zenbait alderdi eta iritzi eskainiko diren. Testuren bat entzun behar den kasuetan, entzungaia bi aldiz entzungo dute azterketariek.

      Bete beharreko ekintza komunikatiboari dagokion testua sortzean, lagungarri gisa baliatuko da proba idatzia prestatzeko informazioa, eta, ondorioz, azterketariak ez du hitzez hitz errepikatzerik izango eskuratutako informazioan irakurritako enuntziaturik. Azterketariak jakin beharrekoa da zer-nolako ezaugarriak dituen eskaturiko generoak.

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu, eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iritsi ez, baina eskatutako hitz-kopuruaren % 90 gutxienez idatzi duen azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Beraz, eskatutako hitz-kopuruaren % 90era iritsi ez den azterketariaren idazlan-probari 5 puntu jarriko zaizkio.

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna, eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea. Probaren iraupena 2 ordu eta 40 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta, ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

      Kalifikazio-mugak eta emaitzak:

    1. C2 mailako proben kalifikazio-mugak honako hauek izango dira, trebetasunez trebetasun:

      (Ikus .PDF)

    2. Emaitzak:

      Irakurmena: Gai/Ez gai.

      Idazmena: Gai/Ez gai.

      Entzumena: Gai/Ez gai.

      Mintzamena: Gai/Ez gai.

      Guztira: Gai/Ez gai.