Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 9koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Debako portuko amarralekuak erabiltzeko emakidak 7. zerrendako laketontziei emateko prozedura deialdi publikoaren bidez hastea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5646
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/09
  • Argitaratze-data: 2017/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Kirol Portuak SAk profesionalak ez diren laketontzietarako amarratzeko instalazioak ditu Debako portuan, eta amarralekuak erabiltzeko titulu gaitzailea eman beharra dago aurrez, haiek okupatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako halako tituluak emateko prozedura ezarrita dago 2017ko urriaren 19ko Aginduan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarenean, zeinaren bitartez laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen baitira. Izan ere, haren 5. artikuluak esaten du Administrazioak amarraleku-eskaerak aurkezteko epea irekiko duela Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpen baten bidez egindako deialdiaren iragarkia eginez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita.

Hori horrela, apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) 7.h) eta 23 6.e) eta 23.c) artikuluek, bai eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren (haren bitartez, laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dira) 5. artikuluak emandako ahalmenak betez, zuzendaritza honek honako hau

Lehenengoa. Debako portuko amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura hastea, deialdi publikoaren bidez, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Azpiegitura eta Garraioko sailburuordeari, edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrea sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 9a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

Lehenengoa. Deialdiaren xedea.

Debako portuan 7. zerrendako laketontzietarako amarralekuak erabiltzeko emakidak ematea da deialdiaren xedea.

Bigarrena. Eskainitako amarralekuak.

  1. Eskainitako amarralekuen kopurua hirurogeita zortzi (68) da.

  2. Amarraleku kopurua kategoria bakoitzean honako hau izango da:

    1. Finger luzera 4 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 4 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 15.

    2. Finger luzera 4 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 4,40 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 13.

    3. Finger luzera 4 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 4,60 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 10.

    4. Finger luzera 4 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 4,90 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 9.

    5. Finger luzera 4 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 5,00 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 7.

    6. Finger luzera 6 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 5,20 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 2.

    7. Finger luzera 6 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 5,40 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 7.

    8. Finger luzera 6 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 5,60 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 3.

    9. Finger luzera 6 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 3,00 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 1.

    10. Finger luzera 6 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 3,60 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 1.

  3. Amarralekuak kokatuta daude ebazpen honen II. eranskin gisa gehitutako planoan adierazitako tokian.

    Hirugarrena. Eskaerak.

  1. Ebazpen honen III. eranskin gisa gehitutako eredu normalizatuan aurkeztu behar da eskaera. Eredu hori doan emango dute Euskadiko Kirol Portuak SAren hemendik aurrera, EKPren Mutrikuko instalazioetan (Kai kalea z/g, 20830 Mutriku).

  2. Halaber, www.euskadi.eus webgunean ere eskura daiteke, atal honetan sartuta: Eusko Jaurlaritza Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila Garraioak Portuak kirol-portuetan amarralekuak: «amarratzeko eskaera».

    Laugarrena. Dokumentazioa.

    Eskaerekin batera, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko aginduaren 9. artikuluak eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar da.

    Bosgarrena. Eskaerak aurkezteko lekua.

    Eskaerak zuzenean aurkeztu ahal izango dira EKPren Mutrikuko instalazioetan (Kai kalea z/g, 20830 Mutriku) astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 17:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legeak) 16.4 artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

    Seigarrena. Eskaerak aurkezteko epea.

    Eskaera-orriak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 27an hasiko da, eta 2017ko abenduaren 19an amaituko da (astelehenetik larunbatera).

    Zazpigarrena. Prozedura.

    Amarralekuak esleitzeko prozedura lehia askea izango da, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak kontuan harturik (haren bitartez, laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dira).

    Zortzigarrena. Amarralekua erabiltzeko emakida.

    Amarralekua erabiltzeko emakidak hamabost urtez iraungo du, ematen den egunetik aurrera zenbatuta.

    Amarralekuak erabiltzeko emakiden araubide juridikoa aipatutako aginduaren III. kapituluan ezarritakoa izango da.

    Bederatzigarrena. Publikotasuna.

  1. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluarekin bat etorriz, EKPren Mutrikuko instalazioen iragarki-taulan (Kai kalea z/g, 20830 Mutriku) jakinaraziko da eskabideak eta aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko beharra, bai eta, hala badagokio, deialdi hau garatzeko hainbat alderdirekin lotutako informazioa ere.

  2. Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.