Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 23koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal Boxeo Federazioaren estatutu berriak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 6150
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/23
  • Argitaratze-data: 2017/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Boxeo Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1990eko martxoaren 28an, 166 zenbakiarekin. Federazioaren estatutu berriak aurkeztu dira orain.

Euskal Boxeo Federazioak 2017ko uztailaren 26an egindako ezohiko batzar orokorrean bere estatutu berriak onartzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutu berriak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

Lehenengoa. Euskal Boxeo Federazioaren estatutu berriak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea.

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea eta, beraz, haren aurka pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 23a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

Boxeoaren eta hari lotutako Diziplinen Euskal Federazioak autonomia eremuko bere modalitateei dagozkion Euskadiko kirol federatuaren ordezkaritza du, eta estatuko nahiz nazioarteko ordezkaritza dagozkio.

  1. Estatuan eta nazioartean dagokion kirol modalitatea ordezkatzea, eta, hala dagokionean, federazioa beste erakunde batzuetara atxikitzeko araubidea zehaztea.

  2. Bere barne dauden lurralde federazioen jarduera koordinatzea.

  3. Autonomia erkidegoan kirol modalitatearen lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea.

  4. Parte hartzeko eta lehiatzeko arau propioak ezartzea; betiere bere eremuaz gaindiko lurraldeko federazioek ezarritako arauen aplikazioari dagokionean kalterik eragin gabe, hala dagokionean.

  5. Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan bere estamentu guztien partaidetza antolatzea.

  6. Dagokion kirol modalitatearen eta elkartutako diziplina ez-olinpiarren federazio lizentziak ematea.

  7. Bere jarduera garatzean sortutako kirol gatazkak ezagutu eta konpontzea; organo judizial eta arbitraje-organoen eskumenari kalterik egin gabe.

  8. Bere arauak betearazteaz arduratzea, eta horiei jarraikiz duen diziplina ahalmena erabiltzea.

  9. Administrazioarekin elkarlanean aritzea kirolean debekatuta dauden substantzia, talde farmakologiko edo arauz kanpoko metodoen erabilera prebenitzen, kontrolatzen eta zigortzen, horretarako zehazten den araudiari jarraikiz.

  10. Horretarako ezartzen den araudiari jarraikiz, dagokion kirol modalitateko teknikariak eta epaileak prestatzea.

  11. Bere baliabide ekonomikoen helburua zehaztu eta esleitzea; bere jarduerarako beste erakunde batzuek transferitzen dizkion baliabideak kudeatzea, eta bere baliabide guztien erabilera zuzena kontrolatzea.

  12. Lurralde federazio, eta atxikita dituen klub eta kirol elkarteentzako diru-laguntzak esleitu eta kontrolatzea.

  1. Euskal Herriko administrazioekin kirol-sustapeneko bere helburuetan elkarlanean aritzea, eta, bereziki, 14/1998 Legeak federazioei zuzenean ezartzen dizkien lankidetza eta aholkularitzako egitekoetan.

  2. Bere estatutuak eta kirol araudiak lantzea.

  3. Dagokion kirol modalitatean eta lurralde eremuan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, eta ahal den neurrian, bermatzea.

  4. Eta, oro har, dagokion kirol modalitatearen jarduera sustatzeko eta hobetzeko komeni den guztia ezartzea.

  1. Federazio lizentzia bakarra izango da Euskal Herrian, eta, horren bidez, titularra bai euskal federazioari eta bai dagokion lurralde federazioari atxikita egongo da.

  2. Aldi berean bi federazioetako kide izatea dagokion baimena lortzearen bidez gauzatzen da.

  3. Federazio honek emandako lizentziak autonomia erkidegoaz gaindiko eremuko lehiaketetan parte hartzeko gaituko du bere titularra, indarrean dagoen araudiak ezarritako kasu eta baldintzetan.

  1. Federazio horrek, lizentziak emateko duen eskumenaren babesean, honakoak ezarriko ditu araudiari jarraikiz: lizentzien agiri, kirol eta ekonomia erregimena, bere eskubide eta betebeharrak, iraupena, indarrean sartzeko data, kategoriak, kuotak, prozedura, formatua eta gainerako antzeko kontuak. Egiteko horrek barne hartuko du halaber nahitaezko arrisku-estaldurak bermatzen dituzten aseguru kolektiboak kontratatzea.

  2. Euskal federazioak borondatezko kuota gehigarria jaso ahal izango du federatuengandik, zerbitzu eta jarduera jakin batzuk finantzatzeko.

  3. Federazioak lizentzia bakoitzaren zenbateko garbia lurralde federazioen artean banatuko du Batzar Nagusiak onartutako terminoen arabera, eta urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 24.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Zenbateko garbi hori era honetan lortuko da: zenbateko gordinari aseguruei eta lurralde eremuaz gaindiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko kuotei dagozkien zenbatekoak kenduz.

  1. Lizentziak komunikazioaren teknologiak era egokian aprobetxatzeko moduko baldintza teknikoak dituen euskarri batean, eta Eusko Jaurlaritzak euskarri horiei dagokionean onartutako ezaugarri teknikoekin bat etorriaz igorriko dira.

  2. Lizentziaren agirian ondorengo kontzeptuak jasoko dira:

    1. Nahitaezko aseguruen kuota.

    2. Euskal Federaziora bideratutako kuota.

    3. Dagokion lurralde federaziora bideratutako kuota.

    4. Federazioaren eremuaz gaindiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko kuota, hala dagokionean.

  3. Lizentziaren agirian, halaber, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 25.4 artikuluan ezarritako edukiak jasoko dira.

  1. Batzar Nagusia deitutako gobernu organoa.

  2. Zuzendaritza Batzordea deitutako kide anitzeko administrazio organoa.

  3. Ordezkaritza organoa zeinen titularra federazioko lehendakaria izango baita.

  1. Lehendakaria hautatzea.

  2. Federazioko kontuak eta aurrekontuak onartzea.

  3. Estatutuak onartzea edo aldatzea.

  4. Zentsura-mozioa onartzea.

  5. Lehiaketa ofizialen egutegia onartzea.

  6. Federazioaren jarduera-plana onartzea.

  7. Federazioaren arautegiak onartzea edo aldatzea.

  8. Ondasun higiezinak izatea, besterentzea eta zergapetzea; maileguak adostea, eta zorraren edo ondare zati alikuotaren tituluak jaulkitzea, estatutu hauetan xedatutakoari jarraikiz.

  9. Federazioaren desegitea erabakitzea.

  10. Bere garrantzia dela eta Batzar Nagusiaren oniritzia eskatzen duten beste erabaki guztiak hartzea.

  1. Edozein kasutan, hauteskundeak kirol modalitatearen joko olinpikoak egiten diren urteetan egingo dira beti, eta lurralde federaziotako batzar nagusiak berritu eta gero.

  2. Salbuespen gisa, eta Eusko Jaurlaritzak berariazko baimena eman eta gero, hauteskunde-prozesuaren hasiera atzeratu edo aurreratu daiteke, aurreikusitako hasiera-egunean ezinezkoa gertatzen bada.

  1. Batzarreko kide guztien % 70 klub eta kirol elkarteen estamentuan, estatutuen 50. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Batzarreko kide guztien % 10 kirolarien estamentuan, estatutuen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Batzarreko kide guztien % 10 teknikari eta epaileen estamentuan, estatutuen 53. eta 54. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  4. Batzarreko kide guztien % 10 boxeoaren beste kolektibo batzuetako estamentuan, estatutuen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    1. Aurreko erregela aplikatu eta gero estamentu bakoitzean geratzen den ehuneko osoa honela banatuko da: estamentu bakoitzeko, Euskal Federazioan erroldatutako pertsona guztiei dagokionean, atxikita dituen kide kopuruarekin proportzionala den ordezkari kopuru jakin bat esleituko zaio lurralde federazio bakoitzari.

    2. Batzar Nagusiko kideei dagokien zifra zehatza, hauteskunde bakoitzaren aurretik, Hauteskunde Batzordeak hautatuko du, dagoen hauteskunde errolda kontuan hartuta eta, hala dagokionean, hauteskunde araudiak ezartzen dituen irizpideei jarraikiz.

    3. Batzarreko kideen gehieneko kopurua hogeikoa izango da.

  1. Kirolarien estamentuko ordezkariak hauteskundeak egingo diren denboraldian nahiz aurrekoan lizentzia indarrean duten hemezortzi urtetik gorako kirolarien artean hautatuko dira. Lehen azaldutako baldintzak betetzen dituzten hamasei urtetik gorako kirolariek aukeratuko dituzte ordezkariak.

  2. Teknikarien estamentuko eta epaileen estamentuko ordezkariak, lizentziaren kategoria edozein dela ere, hauteskundeak egingo diren denboraldian nahiz aurreko denboraldian lizentzia indarrean dutenen artean hautatuko dira.

  3. Beste kolektiboetako ordezkariak, kolektibo horien ordezkarien artean eta ordezkariek hautatuko dituzte; horretarako dagokion lurralde-federazioan inskribatuta egon beharko dira eta hauteskundeak egingo diren denboraldian nahiz aurreko denboraldian lizentzia indarrean izan beharko dute.

  4. Aukeratuak izan diren denboraldian Batzar Nagusiko kideen artean plaza librerik geratzen bada, Batzar Nagusirako azken hauteskundeetan estamentu bakoitzari dagokion ordezkoen zerrendan agertzen den lehenengo pertsonak beteko du, Hauteskunde Arautegiak hartarako xedatutako prozedurari jarraikiz.

  1. Ekitaldi bakoitzean, gutxienez, ohiko bilera bat egingo du Batzar Nagusiak, urteko lehen seihilekoan. Xedea hauxe izango da:

    Kontuen egoera onartzea.

    Aurrekontuaren egoera onartzea.

    Lehiaketetako egutegi ofiziala onartzea.

    Lehendakaritzak eta Batzorde Zuzendaritzak burututako gestioa aztertu eta onartzea.

  2. Bere eskumeneko gainerako gaiak, hurrengo paragrafoan aurreikusitakoak izan ezik, halaber ohiko bileran tratatuko dira.

  3. Batzar Nagusiak ezohiko bilera ospatuko du ondorengo gaiak tratatzeko:

    1. Hauteskundeak burutzea.

    2. Zentsura-mozioa.

    3. Estatutuak onartzea edota aldatzea.

    4. Federazioa desegitea.

    5. Araudien onarpena edo aldaketa.

  1. Horretarako eskumena duten organo edo taldeek eskaera egin eta lehendakariak dagokion eskaera burutzen denetik gehienez ere 15 egun naturaleko denbora-epean egin beharko du Batzarrerako deia. Lehendakariak ez badu deialdia egiten epe horretan, Zuzendaritza Batzordeak edo, hala dagokionean, Batzarreko kideek egin ahalko dute deialdia.

  1. Batzar Nagusiko kide ez diren Zuzendaritza Batzordeko kideak Batzar Nagusira joan ahalko dira, eta ahotsa izango dute baina ez botoa. Haien agerraldia ez da kontuan hartuko quorum-a lortzeko.

  1. Lehendakaria, Federazioko lehendakaria ere izango dena.

  2. Lehendakariordea, lehendakarien egitekoak hartuko dituena hura ez badago edo kargua uzten badu.

  3. Batzordekide bat.

    Hiru kide soilik badira, Zuzendaritza Batzordeko kidetako batek diruzainaren egitekoak bete beharko ditu eta beste batek idazkariarenak.

    1. Zuzendaritza Batzordearen kargu guztiak ohorezkoak dira, idazkariaren eta diruzainaren karguak izan ezik; horiei ordaindu egingo zaie beren lana, Batzar Nagusiak onartutako baldintzetan eta une oro indarrean dauden kontratazio-arauak kontuan hartuta.

  1. Deialdiarekin batera gai zerrenda aurkeztu beharko da, eta hor eztabaidatu behar diren gaiak, nahiz horien inguruko dokumentazioa adierazi beharko dira.

  2. Gai zerrenda hori, gutxienez, bilera egin baino bi egun lehenago jakinarazi beharko zaie Batzarreko kideei, idatziz, behar bezala justifikatutako premia dagoenean salbu.

  3. Hala ere, deialdia egon ez arren, baliozkotzat hartuko da kide guztiak joaten badira, eta aho batez hala erabakitzen badute.

  4. Betiere bere kideek espresuki hala onartzen dutenean Zuzendaritza Batzorderako deialdia egokitzat emango da bere hitzarmenak posta elektroniko, fax ala beste edonolako baliabide teknikoren bidez burutzen badira zeinek Batzordeko kideen adierazpenak jasotzea zilegi egingo baitu. Kasu honetan, aktarekin batera, esku-hartzetako egiaztagiriak eta botoak kontserbatu beharko dira.

Federazioko lehendakariak edo, hura ez balego, lehendakariordeak bideratuko ditu Zuzendaritza Batzordeko saioak, eta horren jarduera zuzendu eta koordinatuko du. Bi horietako inor ez badago, adinez nagusien den pertsonak bideratuko ditu saio horiek.

  1. Ezohiko deialdian, bere kideen % 25ak eskatuta egiten denean, Zuzendaritza Batzordea behar bezala eratuta geratuko da lehenengo deialdian bere kideen erdia gehi bat biltzen direnean eta bigarrenean gutxienez bere kideen % 25a biltzen bada. Bertaratuko balira, Federazioko lehendakariak edo, hura ez balego, lehendakariordeak bideratuko ditu Zuzendaritza Batzordeko saioak, eta horren jarduera zuzendu eta koordinatuko du. Bi horietako inor ez badago, adinez nagusien den pertsonak bideratuko ditu saio horiek.

  1. Lehendakariari edo modu bateratuan lehendakariari eta Zuzendaritza Batzordeari egindako zentsura mozioa onartzeagatik.

  2. Bere kideen % 50aren gaitasungabetze edo ezgaitze administratibo edo juridikoagatik.

  3. Lehendakariak dimititu izanagatik.

  4. Bere kideen erdia baino gehiagoren dimisio nahiz heriotzagatik, edo lehendakariak dimisioa eman dutenak edo hil direnak ordeztu ez dituelako.

    1. Zuzendaritza Batzordeko kideek kargua utziko dute honako arrazoiengatik:

      1. Dimititzeagatik.

      2. Heriotzagatik.

      3. Lehendakariak erabakitako kargu-uzteagatik.

      4. Modu judizialean adierazitako ezgaitzeagatik.

      5. Kirol denboraldian zehar segidako ala aldizkako Batzordearen hiru saio edo gehiagotara ez bertaratzeagatik, ezinbesteko arrazoi justifikatuagatik izan ezik.

    2. Lehendakariak eskumena izango du, kargu-uzte, borondatezko dimisio, heriotza hala nola Zuzendaritza Batzordeko kide bat ala gehiagoren heriotza nahiz ezgaitzeagatik, hutsuneak betetzeko beste pertsona batzuk izendatzeko.

  1. Zentsura-mozioa onartzen denean Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek kargua utzi beharko dute, Federazioko lehendakariak barne, lurralde-federaziotako lehendakariek izan ezik, zein Zuzendaritza Batzordean eskubide osoko kide bezala sartuko baitira.

  1. Batzar Nagusiaren eta Zuzendaritza Batzordearen bileren aktak egitea.

  2. Federazioaren liburuak eta gainerako dokumentuak zaintzea, kontabilitatekoak salbu.

  3. Aipatu liburuen edukien inguruko ziurtagiriak egitea.

  1. Federazioaren kontuak eta ekonomi arloko eragiketak zuzentzea.

  2. Federazioaren kontabilitate-liburuak zaintzea eta horietaz arduratzea.

  3. Beharrezkoak diren kontabilitate-dokumentu guztiak prestatzea, bereziki, urteko aurrekontuaren zirriborroa eta ekitaldi bakoitzaren balantzea, gero Batzar Nagusiak aztertu eta onar ditzan.

  1. Lehendakariaren kargua uzteko arrazoiak ondorengoak dira:

    1. Dimititzeagatik.

    2. Zentsura-mozioa onartzeagatik.

    3. Lehendakariaren gaitasungabetze edo ezgaitze administratibo edo juridikoagatik.

    4. Heriotzagatik.

  2. Lehendakariak kargua uzten badu hautaketa berria egin beharko da. Kasu horretan, jardunean jarraituko du eta Hauteskunde Batzorderako deia egingo du, gehienez, hilabete bateko denbora-epean. Epe horretan deialdirik egiten ez bada, Batzar Nagusiko kide guztien % 20 ordezkatzen duen edozein kide-taldek Hauteskunde Batzorderako deialdia burutu ahal izango du.

  1. Kide guztiek berariaz onartzen badute, federazioko kide anitzeko organoek presazko erabakiak posta elektroniko, fax, bideokonferentzia eta antzeko baliabide teknikoen bidez hartu ahal izango dituzte. Kasu horietan, dagokion aktarekin batera fax, posta elektroniko eta dagozkion euskarrien ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

  1. Adin nagusikoa izatea.

  2. Administrazio-egoitza federazioaren jarduera-eremuan izatea. Ezohiko egoeretan Batzar Nagusiak baldintza hori barkatu ahal izango du.

  3. Karguak edo egitekoak betetzeko gaitasuna kentzen duen diziplinazko zigor irmorik bete behar ez izatea.

  4. Epai judizial irmoaren bidez kargu publikoak betetzeko gaitasuna baliogabetzen duen zigorrik ez izatea.

  5. Erabaki judizial irmoaren bidez ezgai deklaratu ez izana.

  1. Boxeoaren eta hari lotutako Diziplinen Euskal Federazioak batzorde tekniko bat izango du, eta batzorde horrek federazioaren kirol zuzendaritza teknikoa bere gain hartuko du.

  1. Eusko Jaurlaritzatik federazioetako zuzendarientzako etengabeko prestakuntza eta doako aholkularitza teknikoa jasotzeko eskubidea, beren egitekoak era egokian bete ahal izateko.

  2. Jardueretan egindako gastuen ordaina jasotzekoa, federazioak berak aurretik ezarritako mugen barruan.

  3. Federazioaren bitartez, borondatezko jardueratik ondoriozta daitezkeen istripu arriskuetarako eta erantzukizun zibilerako asegurua izatea.

  4. Bere jarduera baldintza egokietan burutzekoa, duintasunari, segurtasunari eta higieneari dagokionean, bere egitekoen izaera eta ezaugarrien arabera.

  5. Zuzendariak direla egiaztatzen duen ziurtagiriren bat izatea.

  6. Kirolaren esparruan egindako ekarpen sozialarengatik errespetua eta esker ona jasotzea.

  7. Federazioko zuzendaritza organoetan parte hartzeko informazio eta dokumentazio guztia eskura izatea.

  8. Esleitzen zaizkion egitekoak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren baliabide materialak etengabe jasotzea.

  9. Federazioaren arauetan aurreikusitako bestelakoak.

  1. Bere betebeharrak garatzean jasotako eta ezagututako informazioaren konfidentzialtasuna gordetzea, hala badagokio. Konfidentzialtasuna gordetzeko betebeharrak kargua uzten duenean ere iraungo du.

  2. Egitekoak betetzean behar bezalako arduraz jokatzea, hots, une oro federazioaren estatutuetako helburuen arabera jokatzea.

  3. Dagozkien kirol federazioek beren eskura jartzen dituzten baliabide materialak errespetatzea eta zaintzea.

  4. Federazioarekin hartutako konpromisoak betetzea.

  5. Egitekoak behar bezala betetzeko antolatzen diren prestakuntza-jardueretan parte hartzea.

  6. Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan debekatuta dagoen edozein ordain ekonomikori uko egitea.

  7. Egitekoak betetzen jarraitzea bere ondorengoek kargua hartu arte, ezinbestean utzi behar ez badu salbu.

  8. Eskumeneko organoek hartutako erabakiak eta ebazpenak ontzat hartzea.

  9. Kargua uzten duten zuzendarien ordezkoei beharrezkoa den dokumentazio eta informazio guztia ematea.

  10. Euren interes pertsonalarekin zerikusia duten gaiei buruzko deliberamenduetan parte ez hartzea. Interes pertsonala egongo da gaiak zuzendariaren ezkontideari edota antzeko afektibitate harremana duten pertsonei, edo haren ondorengoei edo aurrekoei, eragiten badie, edota zuzendaritzako kargua edo neurri bateko partaidetza duen sozietateari eragiten badio.

  11. Kide deneko organoek antolatutako bileretara joatea, eta horien deliberamenduetan parte- hartze aktiboa izatea, bere irizpideak erabaki egokiak hartzen lagun dezan.

  12. Emandako egiaztagiria behar bezala erabiltzea.

  1. Hala badagokio, federazioak onartzen duen Kode Etikoa betetzea.

  2. Federazio honen estatutu edo arautegietan aurreikusitako bestelakoak.

  1. Kirol federazioaren lehendakari kargua bateraezina da federazio horretan dagoen klub edo kirol elkarte bateko lehendakari karguarekin. Lehendakaritza betetzen duen pertsona titularra, hain zuzen, klub edo kirol elkarte bateko ordezkari gisa batzarrean egotegatik aukeratzen badute, federazioko edo klubeko kargua aukeratu beharko du, eta klubean duen karguari uko egiten diola ulertuko da, bietako bat espresuki aukeratzen ez badu.

  2. Kirol federazioaren lehendakaritza bateraezina izango da Foru Administrazioaren edota Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren barne dagoen federazio-eremuarekin zuzenean lotutako kargu ala enplegu publikoak betetzearekin.

  3. Kirol federazioaren zuzendaritza kargua bateraezina da erakunde bereko kontseilari edo aholkulari profesional izatearekin. Era berean, kirol federazioaren zuzendaritza kargua bateraezina da bertarako lan harremana, harreman zibila ala merkataritzakoa dela medio zerbitzu profesionalak eskaintzearekin.

  1. Kargua utzi edo dimititu eta gero kalte-ordainak jasotzea.

  2. Hirugarren pertsonengandik edo erakundeengandik komisioak edo antzeko mozkinak jasotzea, kirol erakundeak ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeagatik.

  3. Kirol edo ekonomi helburuak lortzeagatik pizgarriak jasotzea.

  4. Bere enpresen bitartez edo hirugarren pertsonen nahiz erakundeen izenean kirol federazioarekin berarekin kontratuak egitea. Autokontratatzeko debeku horrek eragina du ezkontideengan, antzeko afektibitate harremanen bidez lotutako pertsonengan eta ondorengo nahiz aurreko enpresengan.

  5. Kirol federazioaren ondarea erabiltzea edo ondare-abantaila bat lortzeko bertan duen postuaz baliatzea.

  1. Federazio organoetan ordezkaritza izatea eta horietako kide izatea, estatutu hauen eta aplikagarria den arautegiaren arabera ezarritako eran eta proportzioan.

  2. Federazioak antolatutako jarduera guztietan parte hartzea, federazioak horren inguruan ematen dituen arauei jarraikiz.

  3. Kirol hau hobeto garatu dadin eskatzen duten beste informazio jasotzea, eta federazioko gaien inguruan bere irizpide nahiz iritziak modu askean adieraztea.

  4. Federazioaren arauak bete daitezela eskatzeko federazioaren eskumeneko organoetara jotzea.

  5. Egoki iruditzen zaizkien kontsultak eta erreklamazioak egitea, federazioaren arauei jarraikiz.

  6. Lizentzia egiaztatzen duen dokumentua eskuragarri izatea.

  1. Ezartzen diren kuotak ordaintzea.

  2. Federazioko organoek hartutako erabaki guztiak betetzea, hartarako eskumena duen organoak baliogabetzen edo kentzen ez dituen bitartean.

  3. Federazioaren helburuak era aktiboan lortzen parte hartzea.

  4. Hala dagokionean, dituzten karguei atxikitako betebeharrak leialki betetzea.

  5. Euskal selekzioek kirol-lehiaketetan parte hartzeko edo horiek prestatzeko egiten dituzten deialdietara joatea.

  1. Boxeoa eta hari lotutako diziplinak sustatzen dituzten elkarte edo kolektiboak, zuzenbidearen arabera eratu eta, hala badagokio, legez horretarako ezarritako erregistroetan inskribatu direnak, edo, federazioak sustatzaile gisa lizentzia eman dien pertsona-multzoak.

  2. Euskal Herriko kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen III Tituluan ezarritakoaren arabera eratutako klubak eta kirol-taldeak; elkartutako beste edozein diziplina ez olinpiarreko federazio-lizentzia duten kirolariak, teknikariak eta epaile titularrak.

  1. Federazioak ezin izango du diziplina-boterea burutu beste lurralde eremu batzuetako eta kirol jarduera bereko federaziotako kideei dagokionez, bere kirol jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan garatzen badute ere.

  1. Diziplina-epailea lehendakaritza-agintaldiaren hasieran izendatuko dute eta lau urtez izango ditu kargua eta eginkizunak. Diziplina-epaileak bere eginkizunak betetzeko behar adinako ezagutza espezifikoak izan beharko ditu.

  2. Zuzendaritza Batzordeko kideek ezin izango dituzte diziplina-epailearen eginkizunak bete.

  1. Ezingo dute inola ere Hauteskunde Batzordean egon hautagai bezala aurkeztuko direnak; egoera horretan egongo balitz izendatutako Hauteskunde Batzordearen kidea, kargua utzi beharko du eta bere tokia ordezkoak beteko du.

  1. Hautesleen errolda eta hauteskunde egutegia onartzea.

  2. Aurkeztutako hautagaiak izendatu eta argitaratzea.

  3. Hauteskunde-mahaia izendatzea.

  4. Hautetsiak izendatzea.

  5. Aurkezten diren aurkaratzeak, erreklamazioak, eta eskaerak ebaztea, baita hauteskunde-mahaiaren erabakien aurka jartzen diren errekurtsoak ere.

  6. Hauteskundeak burutzeari eta emaitzei zuzenean eragiten dion edozein auzi.

    1. Hauteskunde Batzordeak hartzen dituen erabakien aurka egin ahal izango da Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean.

  1. Bozketak behar bezala egitea bermatzea.

  2. Boto-emaileak nortzuk diren, eta hautesleak direla egiaztatzea.

  3. Emandako botoak baliozkoak diren ebaztea.

  4. Bozketa bukatu eta gero botoak zenbatzea.

  5. Bozketarekin zerikusia duen beste edonolako gairen inguruan erabakitzea.

    1. Hauteskunde Mahaiak hartutako erabakien aurka Hauteskunde Batzordearen aurrean egin ahal izango da.

  1. Federazioaren ondarea hainbat ondasunek osatuko dute, zeinen titularitatea baitagokio.

  2. Federazioak honako baliabideak ditu:

    1. Federatuen kuotak.

    2. Erakunde publikoek ematen dizkioten diru-laguntzak.

    3. Dohaintzak, jarauntsiak, legatuak eta sariak.

    4. Antolatzen dituen kirol jardueretan eta lehiaketetan ateratako mozkinak.

    5. Industria eta merkataritza-jardueretan, jarduera profesionaletan edo egindako zerbitzuetan ateratako mozkinak.

    6. Bere ondarearen emaitzak, eta ondarea besterentzetik edo zergapetzetik lortutakoa, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 138. artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

    7. Lortzen dituen mailegu eta kredituak.

    8. Bere jarduera garatzerakoan lor ditzakeen bestelakoak.

  1. Zuzendaritza Batzordea arduratuko da aurrekontuaren proiektua egiteaz, eta Batzar Nagusiari dagokio onartzea.

  2. Federazioak gehienez onartu ditzakeen betebeharrak eta dagokion ekitaldian likidatzea aurreikusten diren eskubideak aurrekontuan adieraziko dira. Boxeoaren eta hari lotutako Diziplinen Euskal Federazioaren aurrekontuan, halaber, kirol modalitate horretan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearekin zerikusia duten betebeharrak adierazi beharko dira.

  3. Aurrekontu bakarra egongo da, eta federazioaren gastu eta diru-sarrera guztiak barne hartuko ditu, organo osagarrienak edo horien tresna erakundeenak barne. Kudeaketa edo antolamenduko beharrek hala eskatzen dutenean, Boxeoaren eta hari lotutako Diziplinen Euskal Federazioak kontabilitateko azpierakundeak sortu ahal izango ditu, zein sistema zentralean behar bezala integratuta egongo baitira.

  4. Aurrekontua orekatua izango da, eta ez da inola ere defizita duen aurrekonturik onartuko, Eusko Jaurlaritzaren aldez aurretiko baimena eskuratu gabe.

  5. Behin Batzar Nagusiaren onespena lortutakoan, aurreko ekitaldiko aurrekontua eta likidazioa Eusko Jaurlaritzari helaraziko zaio.

  6. Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak aurrekontu osoaren % 20 gainditzen ez duen aurrekontu-aldaketak egitea erabaki dezake.

  7. Federazioaren aurrekontu osoaren % 20 baino gehiago egiten duten programen arteko kredituen transferentziak eskumeneko kirol administrazioaren baimena eskatuko du.

  1. Zuzendaritza Batzordeak egiten dituen urteko kontuak lehendakariak, eta hala dagokionean, diruzainak izenpetu beharko dituzte.

  2. Federazioaren urteko kontuen egitura bat etorriko da Kontabilitateko Plan Orokorra kirol federazioei egokitzeko arauekin.

  1. Federazioko estamentuen liburua, zein estamentu bakoitzari dagokion ataletan banatuta baitago. Liburu horretan eguneratutako atalen zerrenda eta federazioan sartu diren eta handik atera diren data agertuko dira.

  2. Federazioaren akten liburua. Bertan, Batzar Nagusiak, Zuzendaritza Batzordeak eta Federazioaren gainerako organoek hartzen dituzten erabakiak jasoko dira.

  3. Kontabilitate liburuak.

  4. Hala badagokio, zor tituluen edo ondare parte alikuotaren Erregistro Liburua.

    Liburu hauek Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroak ezarritakoari jarraituz bideratu beharko dira.

  1. Ezohiko Batzar Nagusira bertaratutakoen bi herenek hala erabakitzen badute, eta artikulu honen bigarren atalean aurreikusitako arrazoiren bat egoten bada.

  2. Epaileak erabakitzen badu.

    1. Boxeoaren eta hari lotutako Diziplinen Euskal Federazioa honako arrazoiengatik desegin beharko da:

      1. Federazioaren onarpen ofiziala baliogabetzen bada.

      2. Administrazio-egiteko publikoak behar bezala betetzea guztiz ezinezkoa bada.

      3. Federazioko organoak gelditzen badira eta, horren ondorioz, bere funtzionamendua ezinezkoa bilakatzen bada.

      4. Eskuordetutako egiteko publikoak betetzen ez baditu.

      5. Beste kirol federazio batekin bat egiten badu.

      6. Beste kirol federazio batean sartzen bada.

      7. Indarrean dagoen legedian aurreikusitako beste edozein arrazoirengatik.

  1. Pertsona federatuek eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak lehendakariari Batzar Nagusira deitzea eskatu ahal izango diote, beren ustez aurreko artikuluan aipatutako arrazoiren bat egoten bada.

  2. Batzar Nagusirako deirik egiten ez bada, edo adostasunik lortzen ez bada, edo erabakia desegitearen aurkakoa bada, edozein federatuk edo eskumena duen kirol administrazioak berak federazioaren desegite judiziala eskatu ahal izango du.

  3. Federazioaren Zuzendaritza Batzordea behartuta dago desegite judiziala eskatzera, federazioaren erabakia desegitearen aurkakoa bada, edo desegitea lortu ezin bada.

  1. Likidatzaileak izendatzen nahiz kargutik kentzen direnean Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan jaso beharko da.

  1. Administrazio organoarekin batera bere egitekotan hastean federazioak duen hasierako balantzea onestea.

  2. Federazioko liburuez eta gutunez arduratzea eta horiek zaintzea. Era berean, ondarearen segurtasuna bermatzea.

  3. Federazioa likidatzeko egiteke dauden eragiketak, nahiz egin beharreko berriak burutzea.

  4. Federazioaren ondasunak eta eskubideak besterentzea. Ondasun higiezinak nahitaez enkante publikoan salduko dira. Zuzeneko salmenta Eusko Jaurlaritzak baimentzen duen kasuetan bakarrik egin ahal izango da.

  5. Transakzioak eta arbitrajeak adostea, federazioaren interesentzat komenigarria bada.

  6. Hartzekodunei ordaintzea.

  7. Federazioaren ordezkari izatea.

  1. Likidazioa egitea.

  2. Batzar Nagusiak emandako botereak baliogabetzea.

  3. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak botereak baliogabetzea edo gaitasunik gabe uztea.

  4. Epaileak erabakitzen badu.

  1. Lehiaketa ofizialak antolatzeko eta garatzeko erregimena.

  2. Diziplinazko erregimena.

  3. Hauteskunde erregimena.

  4. Gatazkak judizioz kanpo ebazteko erregimena.

  5. Lizentzia erregimena.

  1. Lurralde eremu handiagoko kirol federaziotako gainerako arauak euskal federazio eta bere kideei dagokionean ez dira zuzenean aplikagarriak izango. Federazioaren beraren arautegira federazioak eta administrazioak onartzen dituztenean nahiz Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan izen-ematea burutzen denean soilik erantsiko dira.

  2. Autonomiaz gaindiko kirol-federazioen arauak ez zaizkie aplikatuko Boxeoaren eta hari lotutako Diziplinen Euskal Federazioari. Hala eta guztiz ere, arauak ere aplikatu ahal izango dira, baldin eta bere araudiaren erreferentzia adierazkorra badago, federatuak eta federatuak arauak behar bezala itzuli eta nahikoa hedatu badira.

100. artikulua. Federazioaren eta bere federatu edo kideen artean, nahiz kideen artean gerta daitezkeen desadostasunak edo gai eztabaidagarriak Zuzenbide Arbitrajearen bidez ebatzi beharko dira, indarreko legedian, estatutu hauetan eta garapeneko arautegian ezarritako baldintzei jarraikiz.

101. artikulua. Arbitraje bidez, edo, oro har, gatazkak judizioz kanpoko ebazpenen bidez konpon daitezkeen desadostasunak edo gai eztabaidagarriak Kirola Arbitratzeko Euskal Epaimahaian aurkeztuko dira.

102. artikulua. Administrazioak Federazioari eskuordetutako egiteko publikoak betetzearekin zerikusia duten gaiak, eta legeriak espresuki kanpo utzitako arbitrajekoak nahiz lege arlokoak ez beste guztiak bide horren bidez ebatziko dira.

103. artikulua. Federazioko federatu edo kide orok, estatutu hauek onartzen diren egunetik edo lizentzia lortzen duen egunetik hilabete batera espresuki uko egiten ez badio, estatutu hauetan eta garapeneko arautegian aurreikusitako arbitraje-sistemaren eta gatazkak judizioz kanpo ebazteko sistemaren mende egongo da.

Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako lizentzien zehaztapen teknikoak onartu arte federazioak lizentziak egoki deritzon formatuarekin ematen jarraitu ahal izango du.

Bigarrena. Estatutu hauetako 27. eta 37. artikuluetan xedatutako agintaldien mugek ez dute eraginik izango estatutu hauek indarrean sartzean zeuden karguetan, eta ondorioz, kargu horiek gaur egungo agintaldiak bukatu ahal izango dituzte. Kargu horiei hurrengo hauteskunde-prozesuei dagokionean aipatu mugak soilik aplikatuko zaizkie.

Indargabetuta geratzen dira Federazioko estatutuak zein hauek izenpetuak nahiz argitaratuak izan diren dataraino indarrean egon baitira.

Estatutuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko dira indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko uztailak 26an.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik