Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 14koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Granja San Martin instalazioaren proiektu teknikoa. Instalazioa Zanbranan kokatua dago eta, bertan, txerriak gizentzen dituzte.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5834
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/14
  • Argitaratze-data: 2017/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateratua. Horren xedea atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura ekiditea da edo, hori ezinezkoa denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuko sistema bat ezartzen du, ingurumenak maila garaiko babesa jaso dezan.

Aipatutako testu bateratuak ezarritakoari jarraikiz, haren 1. eranskinean jasota dauden jardueretakoren bat ustiatzen duten instalazioek ingurumen-baimen bateratua behar dute. Baimen horren helburua da araupeko instalazioek haren xedea bete dezatela bermatzeko baldintzak jartzea, baimena ematean parte hartu behar duten hainbat herri-administrazioren arteko koordinazioa bermatuko duen prozedura baten bitartez, betiere herritarrek egin beharreko izapideak eta administrazio-beharrak arintzeko.

2017ko ekainaren 23an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 243/2016 prozedura arruntean emandako epai babeslearen lekukotza bidali zion Ingurumen Sailburuordetzari. Epai horren bidez, Ricardo Angulo Samaniego jaunari eta María Dolores García Martínez andreari ingurumen-baimen bateratuaren prozedurak aurrera egin dezan eskubidea aitortzen zaie, Zanbranan sustatzen duten txerriak gizentzeko Granja San Martín instalazioarentzat, betiere goian aipatutako testu bateginari jarraituz.

Ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurrean jarri behar da 30 eguneko epean gutxienez.

Honako hauek Ikusi dira: 3/1998 Legea, 27ko otsailekoa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko Orokorra; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratua onartzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta, oro har nahiz bereziki ezartzekoa den gainerako araudia. Hori guztia dela eta, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea Ricardo Angulo Samaniego jaunak eta María Dolores García Martínez andreak Zanbranan (Araba) sustatzen duten txerriak gizentzeko Granja San Martín instalazioari ingurumen-baimen bateratua emateko proiektu teknikoa. Epea 30 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita. Tarte horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Bigarrena. Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektu teknikoa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Zanbranako Udalari bidaliko zaio, jendaurrean jartzeko epean erakutsi dezan eta pertsonalki jakinarazteko lekuko inguruko auzotarrei.

Era berean, proiektu teknikoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (https://euskadi.eus) izango da, herritarrek errazago eskura dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 14a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.