Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, 2017. urtean kultura- eta gizarte-arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak jakinarazten dituena (Bitartez deialdia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2375
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/04/26
  • Argitaratze-data: 2017/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2016ko abenduaren 30eko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Agindua argitaratu zen, kultura- eta gizarte-arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 12.2 artikuluaren arabera, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 26a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.