Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 25ekoa, HABEko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2016-2017 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2374
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/04/25
  • Argitaratze-data: 2017/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2016ko urriaren 3ko EHAAn argitara eman zen HABEko zuzendariaren 2016ko irailaren 8ko Ebazpena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2016-2017 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena.

Aipatu ebazpenaren 7.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. HABEko zuzendariaren 2016ko irailaren 8ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta haien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2017ko apirilaren 25a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.