Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 21koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 600
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/21
  • Argitaratze-data: 2018/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren bitartez, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautu ziren. Dekretu hori gerora aldatu egin zen beken iraupenari dagokionez, martxoaren 18ko 36/2014 Dekretuaren bidez.

Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2017ko azaroaren 6ko Ebazpena eman zuen kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko lau bekaren deialdia egiteko.

Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 6. artikuluan adierazitako hautaketa-batzordeak, deialdia egiten duen ebazpenean izendatu ziren kideek osatuta, esleipen-proposamena egin du, dekretu horren 9. eta 10. artikuluei jarraikiz.

Hori guztia ikusita, hauxe

Lehenengoa. I. eranskinean zehaztutako pertsonek aurkeztutako eskabideak ez onartzea beka horiek emateko hautaketa-prozesuan parte hartzeko, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena. II. eranskinean jasotako pertsonei esleitzea kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak.

Hirugarrena. III. eranskinean zehaztutako pertsonei beka ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena. IV. eranskinean jasotako pertsonak ordezko izendatzea.

Bosgarrena. Bekadun guztiek 2018ko urtarrilaren 15ean ekingo diote bekaldiari.

Seigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 21a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

GORKA ALVAREZ ARAMBURU.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.