Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira 2016ko deialdiko Nazioartekotzeko Bekak B Modalitatean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 137
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/11/30
  • Argitaratze-data: 2017/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduak (2016ko otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) Nazioartekotze Beken programa arautu zuen.

Industriako sailburuordearen 2016ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean aurkeztu zen Nazioartekotzeko Bekak emateko 2016ko ekitaldirako deialdia.

Hautaketa-prozesua amaituta, ekainaren 3an, 1. faseko bekadunak izendatzeko ebazpena eman zen prestakuntza teoriko espezializatua egiteko, Nazioartekotze Beken programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren 13.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Lehenengoa. Ebazpen honen II. eranskinean adierazten diren hautagaiak B modalitateko bekadun izendatzea, enpresa laguntzaileetan prestakuntza praktikoko 3. fasea egiteko, eranskinean bakoitzarentzat adierazten den hasierako diru-kopuru gordin eta destinoarekin.

Bigarrena. Onuradunek Nazioartekotze Bekak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduak ezarritakoa bete beharko dute.

Hirugarrena. Ebazpen honek 2016ko abenduaren 1etik aurrera izango du eragina.

Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)