Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2016ko azaroaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen dueña.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 60
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/11/28
- Argitaratze-data: 2017/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2016ko uztailaren 20an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 23ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu honen bidez, 2016. urtean kultura-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da.
Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 28a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)