Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 15ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinen bidez Donostiako udalerrian turismo ugariko eremuak izendatu baitira, merkataritzako ordutegien ondorioetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5627
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/15
  • Argitaratze-data: 2016/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: EAEko udalak; Lana eta enplegua; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Merkataritza-ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legeak 5. artikuluko ("Ordutegi araudi berezia duten establezimenduak") 1. zenbakian xedatzen duenez, Espainiako lurralde osoan askatasun osoa izango dute zabalik egongo diren orduak eta egunak erabakitzeko, gehienbat, gozotegi eta okindegiek, plater prestatu, prentsa, erregai eta karburanteen saltokiek, loradendek eta komenientziakoak deiturikoek, baita mugetan, geltokietan, lurreko, itsasoko eta aireko garraiobideetan eta turismo ugariko eremuetan daudenek ere.

Artikulu horren beraren 4. zenbakiak, berriz, honako hau zehazten du; aurreko paragrafoan ezarrita dagoena betetzeko, autonomia erkidegoek, dagozkien udalek proposatuta, euren lurralde-eremuan turismo ugariko guneak zeintzuk diren zehaztuko dute. Turismo ugariko eremutzat hartuko dira honako inguruabar hauetakoren bat duten eremuak (izan udalerri osoa, izan haren zati bat):

  1. Nahikoa kontzentrazio izatea, kuantitatiboki edo kualitatiboki, ostatu eta establezimendu turistikoei dagokienez edo bigarren etxebizitzen kopuruari dagokionez (ohiko etxebizitzen kopuruarekiko).

  2. Izadiaren ondare deklaratua izatea edo ondare historiko artistikoan sartuta dagoen eta interes kulturala duen ondasun higiezin bat edukitzea.

  3. Muga ondoko zonetako eragin-eremuak mugatzea edo eratzea.

  4. Nazio edo nazioarteko mailako kirol- edo kultura-ekitaldi handiak egitea.

  5. Itsas-bidaia turistikoekin lan egiten duten eta bisitari-kopuru nabarmena daukaten portu-eremuetatik gertu egotea.

  6. Batik bat erosketa-turismoagatik erakargarri diren eremuak izatea.

  7. Turismo ugariko eremu izatea justifikatzen duten inguruabar bereziak daudenean.

    Eta 5. zenbakian honako hau ezartzen da:

    Nolanahi ere, 100.000 biztanletik gorako udalerrietan, baldin eta aurreko urtean 600.000 ostatu-gau baino gehiago erregistratu badituzte, edo aurreko urtean 400.000 bidaiari baino gehiago izan dituzten itsas-bidaia turistikoekin lan egiten duten portuak badituzte, eremu bat, behintzat, turismo handiko eremutzat joko da, aurreko paragrafoan aurreikusitako irizpideak aplikatuz. Datu estatistiko horiek lortzeko, Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Estatuko Portuen Erakundearen argitalpenak erabiliko dira.

    Bigarrena. Abenduaren 9an, Donostiako Udalak proposamena aurkeztu du Zurriolako Pasealeku eta Etorbideko eta Alde Zaharreko Bretxa merkataritza-gunea bazter utzita eremuak turismo ugariko eremutzat jotzeko, Merkataritza-ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5. artikuluko 4. eta 5. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Hirugarrena. Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 13. artikuluaren bidez esleitutako eskumenak betez,

Lehenengoa. Donostia udalerriko honako eremu hauek turismo ugariko eremutzat jotzea: Zurriolako Pasealekua eta Etorbidea eta Alde Zaharra, Bretxa merkataritza-gunea bazter utzita.

Bigarrena. Adierazpen hau indarrean egongo da 2017an.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdia egiteko ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 15a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ISABEL MUELA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik