Arautegia

Inprimatu

87/2018 EBAZPENA, irailaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, izenpetzeko hitzarmen-eredua argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 4490
  • Xedapen-zk.: 87
  • Xedapen-data: 2018/09/06
  • Argitaratze-data: 2018/09/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2018ko apirilaren 24n egindako bilkuran, Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2018an Gazte-auzolandegietako programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua, eta, beharrezko zabalkundea emateko xedez, hau

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ................aren ......an.

BILDURIK:

Batetik, Beatriz Artolazabal Albeniz, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua.

Bestetik,...................................jaun/andrea, .........................................Udaleko alkatea.

PARTE HARTU DUTE:

Lehenak, Euskal Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari gisa, Gobernu Batzordeak 2018ko apirilaren 24an hartutako Erabakiaz ematen zaizkion ahalmenak erabiliz.

Bigarrenak, ..............................ko Udalaren izenean eta haren ordezkari gisa, .................ko ..................aren ..........an Udal Bileran hartutako erabakiak ematen dizkion ahalmenak erabiliz.

AZALDU DUTE:

Gobernuari buruzko Legeak (7/1981, ekainaren 30ekoa), Lehendakariari ematen diola sailak sortzeko eta ezabatzeko ahalmena, bai eta sailen izenak finkatzeko eta haien eskumenak banatzeko ahalmena ere. Ahalmen horiez baliatuz, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 8. artikuluaren arabera Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak dauka Gazteriaren arloko eskumena.

Euskal Administrazio Orokorreko Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak 2018ko udan Auzolandegiak programa aurrera eramateko asmoa duela 18 eta 26 urte bitarteko gazteentzat eta, auzolandegi bakoitzean, gehienez 20 plaza izango direla.

Zuzendaritza honek, aipatutako egitaraua burutu ahal izateko, komenigarria deritzola tokian tokiko udalekin lankidetza hitzarmenak izenpetzeari, programaren jarduerak aurrera ateratzeko bitarteko eta giza-baliabideei dagokionez bi administrazioetako bakoitzak hartzen duen ardura zehazteko.

Era berean, .............................ko Udalak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean esleituta dituen eskumenak erabiliz, auzolandegietara bideratuko diren jarduera zehatzei dagokienez, alegia, ingurumena berreskuratzeari, ondarea berreskuratzeari, adinekoen gizarte-dinamizazioari eta abarri dagokienez dituen eskumenak erabiliz, egoki deritzo programa hau aurrera ateratzeko bere lankidetza emateari. Aipatutako eskumenak honako artikuluetan jasota daude, hurrenez hurren:, 17.36 (Gazteria-politikak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea); 17.8 (Ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria modu osagarrian antolatzea, sustatzea, kudeatzea eta defendatzea, hiriguneetan kutsadura akustikoa, argiaren kutsadura eta airearen kutsaduraren aurkako babesa barne hartuta); 17.13 (Gizarte-zerbitzuak antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea); 17.21 (Udal-ondare historikoa babestea, kudeatzea eta kontserbatzea, eta babes-plan bereziak eta katalogoak egitea eta onartzea).

Eta, azaldutakoa ikusirik, bi alderdiek Elkarlan Hitzarmena sinatzea erabaki dutela, ondorengo hauek izanik errespetatu beharreko,

OINARRI-ARAUAK:

Auzolandegi horretara, ondoan aipatzen den parte hartzaile kopurua bertaratuko da jarritako denboratarte horretan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, ondoren adierazten diren zerbitzuak hartuko ditu bere gain aipaturiko auzolandegian:

Jardueraren antolaketa orokorra.

Auzolandegiko jardueren sustapena, parte hartzaileen inskripzioa eta tramitazioa.

Jardueraren ardura izango duen langileria.

Janaria edo horren kostuak.

Parte-hartzaile, instalazio eta bitartekoen aseguruak (istripu eta erantzukizun zibila asegurua).

Instalazioak atontzeko materialak (literak, mahaiak, sukaldeko tresneria eta abar).

Auzolandegian lan egin ahal izateko materialak, baita lan egiteko tokia (lur-saila, edo berreskuratu beharreko ondarea...) eta instalazioak gazte parte-hartzaileen premietara egokitzeko behar diren baliabideak ere.

Auzolandegian egin beharreko lana martxan jarri eta zuzentzeko behar diren pertsonak, betiere antolatzaileen jarraibideak errespetatuz arituko direnak.

Parte-hartzaileei ostatu emateko instalazioak edo lur-sailak, beti ere higiene-, osasun- eta segurtasun-baldintzak betetzen dituztenak, eta auzolandegian egingo diren jarduerei egokitutakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egin beharreko jarduera soziokultural edo aisialdikoen jardunaldi bat, gutxienez, ziurtatzen duten elementu material eta pertsonalak.

Garraioa lo egiteko lekutik lan egiteko tokiraino, urrun badago bata bestetik.

Behar diren segurtasun-neurriak, parte-hartzaileek beren osasuna arriskuan jarri gabe lan egin dezaten.

Ostatu hartzeko erabiliko diren instalazioak garbitzeko beharrezkoak diren materialak.

Auzolandegia hasi aurretik, Udalak udalerriak eta inguruek eskaintzen dituzten kultur baliabideak eta aukerak erakutsiko dizkio auzolandegiaren zuzendaritzaz eta animazioaz arduratuko den taldeari.

Udaleko kirol-instalazioetara sartzeko trabarik ez jartzea auzolandegiko parte-hartzaileei.

Auzolandegiko parte-hartzaileei hasierako harrera eta bukaerako agurra egitea.

Auzolandegia bukatutakoan, bertan egindako lanen memoria aurkeztuko du, argazki eta guzti.

Udalak Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren lankidetzarekin antolatutako auzolandegiaren berri zabaltzeko komunikazio-ekitaldirik egiteko asmorik izanez gero, Gazteria Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio deialdia egin aurretik eta, beti ere, ekitaldia bera gauzatu aurretik.

Udalak indarrean dagoen datu pertsonalen babesari eta tratamenduari buruzko legeria bete beharko du.

Bestelako eskaintzak: orain arte esandakoaz gainera, Udalak bere iritziz egoki izan litezkeen beste laguntza batzuk ere eman ahal izango ditu, beti ere, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzako antolatzaile eta arduradunen baimenaz.

Laugarrena. Hitzarmen honen indarraldia jarduera amaitu eta hiru hilera amaituko da.

Bosgarrena. Indarraldiaz gain, honako hauek izango dira Hitzarmena iraungitzeko arrazoiak:

Bi aldeek hitzarmena iraungitzea adostea.

Aldeetako edozeinek bere betebeharrak ez betetzea.

Indarrean dagoen legerian ezarritako arrazoi orokorrengatik.

Seigarrena. Indarraldia ez bestelako arrazoi bat dela-eta hitzarmena iraungitzen bada, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak jarduera bertan behera uztea komeni den erabakiko du, hala badagokio.

Zazpigarrena. Koordinazioa errazteko eta hitzarmen honen funtzionamendua artikulatzeko, jarraipen-batzorde bat sortuko da, paritarioa, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak eta udalerriko alkateak osatuko dute, bai eta dagozkien erakundeetako teknikariek ere, eta horiek arduratuko dira azal litezkeen interpretazio- eta betetze-arazoak ebazteaz. Ildo horretan, bi alderdiek elkarri aitortzen diote batzarrak eta informazio-trukea eskatzeko gaitasuna, hitzarmen honek arautzen dituen egitekoak gauzatu ahal izateko.

Eta, ados daudela erakusteko, honako hitzarmen honen moduko bi ale izenpetu dituzte, izenburuan adierazitako leku eta egun berberetan,

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren izenean,

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Udalaren izenean,

Alkatea,

...........................................

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik