Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Durangoko Arte Eta Historia Museoa

Museoaren EraikinaDurangoko herriak Bizkaiko Jaurerriaren barruan izan duen garrantzia historikoa eta, gaur egun ere, Durangoko Merindadeko hiriburu izanik daukana kontutan hartuz, inguru horretako biztanleei bertako historia, kultura eta artea bilduko zituen leku bat ematea gauza interesgarria izango zela pentsatu zen. Horrela, 1984. urtean, Etxezarreta Jauregian kokatua dagoen Arte eta Historia museoa egin zen, Durangoko Udalak sortutako zerbitzu fundazio publiko gisa.

Arte eta Historia Museoaren helburua zera da: Agiritegi Historikoa, Liburutegia, Historia Museoa, Arte Ederretako Museoa eta Erakusketa gelak zaintzea, hobetzea eta sustatzea.

Museoaren Agiritegi Historikoan udalaren agiriak, XIV. mendetik 1980ra artekoak, eta Durangoko parrokia guztietako dokumentazioaren mikrofilmeak daude gordeta, ikertzaileen eskura. Liburutegi publiko bat ere badago, Kurutziaga kalean kokaturik, Garai izeneko jauregian, gaur egun 16.000 liburu jasotzen dituena eta, bereziki, unibertsitate ikasketak egiten ari direnei zuzenduta dagoena. Horrezaz gain, museologia eta museografian espezializatutako atal berri bat eratzen hasia da.

Museoaren BarrukoaMuseoak bi sail ditu, historia eta artea. Historiari eskainitako gelek batez ere museoa kokatua dagoen eskualdeko gertakizun historiko garrantzitsuak (Karlistadak) eta herriko pertsona garrantzitsuenak aztertzen ditu, baita alderdi etnografikoa ere. Eta arteari eskainitakoak euskal arte moderno eta garaikidearen bilduma bikaina erakusten digu, honako egile hauen lanak biltzen dituela: Alvarez Plágaro, Ameztoy, Aquerreta, Arias, Barrueta, Cárdenas, Euba, Goñi, M.P. Herrero, Ibarrola, Larrinaga, Maidagan, Marrodán, Ortiz de Elguea, Ruiz Balerdi, Sáenz de Tejada, Tamayo, Toja, Ucelay, Urzay eta Zumeta. Badaude marrazki eta grabatu pila bat ere, horien artean honako egile hauenak aipatu behar: Arteta, Chillida, M.P. Herrero, Nagel, Alcain, Balerdi, Maidagan, Luis Sáez, Concha Sáez del Alamo eta J. Pastor.


Edukinak

Euskal Arte Moderno eta Garaikidearen koadroak. Durangoko pertsonaia historikoen erretratuak. Dokumentazioa, batez ere Karlistadei buruzkoa eta kartografia, Durango eta Bizkaikoa batipat.

Museoaren EraikinaHelbidea
San Agustinalde, 16
48200 DURANGO

Kontaktua
Tel. 946 03 00 20
Faxa. 946 20 14 63
museo@durango-udala.net

Ordutegia
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:00
Larunbat eta igandeetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00
Astelehenetan: itxita

Harrera
Doan

Azken aldaketako data: 2014/09/10