Fitxategi-formatua - Kartografia bektoriala eta Informazio Geografikoko Sistemak

Xehetasunak

GML

Izen formala: ISO 19136:2007. Geographic information - Geography Markup Language (GML)

Bertsioa (onartzen den gutxienekoa): 2007

Luzapena: .gml

Ardura duen erakundea: ISO

Oharra: Arazoak planteatzen ditu polisemiaren eta kontserbazioaren aldetik

Formatu hau bateragarria da dokusiren biltegiratzearekin lotutako agertokiarekin

WFS

Izen formala: ISO 19142:2010 Geographic information - Web Feature Service

Bertsioa (onartzen den gutxienekoa): 2010

Luzapena: .gml

Ardura duen erakundea: ISO

Oharra: Arazoak planteatzen ditu polisemiaren eta kontserbazioaren aldetik

Formatu hau bateragarria da dokusiren biltegiratzearekin lotutako agertokiarekin

WMS

Izen formala: ISO 19128:2005 Geographic information - Web map server interface

Bertsioa (onartzen den gutxienekoa): 2010

Luzapena: .gml

Ardura duen erakundea: ISO

Oharra: Arazoak planteatzen ditu polisemiaren eta kontserbazioaren aldetik

Formatu hau bateragarria da dokusiren biltegiratzearekin lotutako agertokiarekin, eta geoEuskadi plataforman onartzen da

SHP: Shapefile 

  • Estandarra da, de facto. Ez da OGC estandarra.
  • ESRI konpainiak garatutako datu espazialen fitxategi-formatu jabeduna da.
  • Bilketa digitalaren bektore-formatua da; bertan, geografia-elementuen lokalizazioa eta horiei lotutako atributuak gordetzen dira.
  • Fitxategi anitzeko formatua da (hainbat fitxategik sortzen du):

.shp - objektuen entitate geometrikoak biltegiratzen dituen fitxategia da.

.shx - entitate geometrikoen indizea biltegiratzen duen fitxategia da.

.dbf - objektuen atributuen informazioa biltegiratzen duen datu-basea da.

.prj - koordenatuen sistemari buruzko informazioa WKT formatuan gordetzen duen fitxategia da.

Dokusiren biltegiratze-agertokian honako luzapen hauek ere onartzen dira:

.sbn

.sbx

.fbn

.fbx

.ain

.aih  

BESTE FORMATU BATZUK:

KML: Keyhole Markup Language

  • Bistaratze geografikoa xede duen XML formatua da, mapen eta irudien oharrak barnean dituena.
  • GMLren antz handia dauka.
  • Honako hauek biltzen ditu: izenburua, lekuaren oinarrizko deskribapena, koordenatuak (latitudea eta longitudea) eta bestelako informazioren bat.
  • KML fitxategiak sarritan KMZ fitxategi gisa konprimituta banatzen dira; fitxategi horien barruan, gainera, irudi-fitxategiak eta mapari lotutako beste baliabide batzuk egon ahal dira.

Formatu hori geoEuskadi Plataforman onartzen da

WKT: Well Known Text 

  • ASCII formatuko kodeketa estandarizatua da, modu bektorialean adierazitako objektu espezialak deskribatzeko diseinatua.
  • WKTn erreferentzia espazialeko sistemak ere zehaztu ahal dira.

WKTn erreferentzia espazialeko sistemak ere zehaztu ahal dira.

 GeoJSON

  • Ezaugarri geografiko sinpleak eta espazialak ez diren atributuak kodetzeko estandar irekia, JavaScript Object Notation (JSON) erabiltzen duena.
  • Ezaugarri horien artean daude puntuak, lineak, poligonoak eta mota horretako hainbat zatiko bildumak.
  • Ez du mantentzen estandar formalen antolakuntza batek; aitzitik, garatzaileen talde batek idatzi zuen eta talde horrek mantentzen du.

Formatu hori geoEuskadi Plataforman onartzen da

SLD: Style Layer Descriptor

  • Estaldura eta geometria geografikoak sinbolizatzeko eta koloreztatzeko gailuak eskura jartzen ditu.
  • Orokorrean Web Map Services izenekoei estiloak aplikatzeko erabiltzen da, edo Web Feature Services zienekoak eskura jarritako GML baten estiloak aplikatzeko.
  • Estilo horiek definitzeko estiloen lengoaia berezia behar da, bezero-atalak zein zerbitzari-atalak ulertu ahal dutena.

Formatu hori geoEuskadi Plataforman onartzen da

DraWinG

Izen formala: -

Bertsioa (onartzen den gutxienekoa): -

Luzapena: .dwg

Ardura duen erakundea: -

URL: -

Formatu hau bateragarria da dokusiren biltegiratzearekin lotutako agertokiarekin

GML - Geography Markup Language - (https://www.iso.org/standard/32554.html)

WFS - Web Feature Service - (https://www.iso.org/standard/42136.html)

WMS - Web map server interface - (https://www.iso.org/standard/32546.html)

Ez da aplikatzen

  • Irudi-tratamendua  Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Administrazio-zerbitzuak
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)