Haur eta Nerabeentzako Gasteizko II. Udal Plana

Xehetasunak

Pasa den Ekainean Gasteizko udalak haur eta nerabeentzako ll.plan lokala aurkeztu zuen.
Plana 2018ko Apirilean onartu zen, eta haur eta nerabeen eskubideen errespetua bermatzeko udal-ekintza guztiak koordinatzea du helburu. Bizi kalitatea hobetzera, garapen egoki bat bermatzera eta gizartean beste edozein hiritarrek bezala parte hartzera zuzendutako udal-ekintzak optimizatu nahi ditu.

 AURREKARIAK

Gasteizek tradizio eta historia luzea du haur, nerabe eta familiei zuzendutako udal-politiken garapenean; hauek dira mugarri edo ekintza esanguratsuenak:

  • Lehen haurtzaindegia eta haur eta nerabeentzako lehen harrera-etxeak martxan jartzea, 1975ean.
  • Haurtzaroari eta Familiei zuzendutako lehen udal-plana onartu zen 1984an. Haur egoitzen desinstituzionalizazioa zuen helburu, eta horretarako harrera familiarreko plan ezberdinak eta familiei laguntza emateko programa ezberdinak jarri ziren martxan.
  • Ekipamendu soziokulturalak zituen lehen gizarte-etxea irekitzea, 1989an.
  • UNICEFekin elkarlana hasi zen 1998an Haurren Eskubideen Batzarra ezagutzera emateko, bertatik jaio zen egungo haurren eta nerabeen partehartze programa; 1998an
  • “Gasteiz, hiri hezitzailea” programa interdepartamentala sortu zen 2005ena
  • Haurtzaro eta Nerabetzarorako plan lokala onartu zen 2006an
  • Gasteizko haur eta nerabeen diagnostikoa egin zen 2017an

II.HANUP

Hiriko haur eta nerabeen egoeraren inguruko diagnostiko hau, kontraste batekin batera,  izan da II.HANUParen oinarria.

Kontrastean 650 pertsonak baina gehiagok parte hartu dute, udaleko profesionalak, eragile sozialak (elakrteak,e tab) haurrak, eta hiritarrak orokorrean. Eurak izan dira lerro estrategiko modura azaldu diren 5 erronka nagusiei erantzun dietenak; hórrela antolatu dute udal-ekintzen planifikazioa.

Ondorengo lerro bakoitzak helburu orokor batzuk ditu, eta bertan 2018-2020artean burutzeko programatu diren 100 ekintza txertatuta daude.

 1.LERROA. Haurrei zuzendurako ekintzetan ekitatea bultzatu

2.LERROA. Haur eta nerabeen hiritartasun aktiboa sustatu, beren partehartze eta bisibilizazio positiboa.

3.LERROA. Hiri inklusibo bat sustatu, berdinzalea, segurua eta haur eta nerabeentzako jasangarria

4. LERROA Gasteizko udalaren jarduteko era hobetu, haur, nerabe eta familiei dagokienean.