Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadiko ingurumen profila 2017. Hondakinak

Xehetasunak

Ingurumen-profila urteko argitalpenik ezagunena da Euskadiko ingurumenaren egoera orokorraren balorazioaren arloan.

Europak ezarritako dinamikari jarraituz, 2015eko eta 2016ko ingurumen-profilek modu monografikoan heldu diote ur- eta aire-bektoreen gaiari, horiekin lotutako arazoen azterketa xehatuagoa eskaini ahal izateko. 2017ko ingurumen-profilak apustu hori mantentzen du, eta hondakinetan ardazten du azterketa.