Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

2016ko Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlana

Xehetasunak

Azterlan honen bidez EAEko egoiliarren mugikortasunaren ezaugarriak jakinarazten ditugu. Horretarako 2016ko apiriletik ekainera arte inkesta bat egin genuen Euskadiko etxebizitzetan. Inkesta horren bidez Euskadiko egoiliarren lanegunetako joan-etorriei buruzko ezaugarriak bildu ditugu.

Azterlan honetan hainbat informazioa azaltzen dugu, hala nola: pertsonen nola mugitzen diren, joan-etorriak edo desplazamenduak zein arrazoik sortuak diren, lurralde ezberdinen artean zein erlazio ezartzen diren, eta abar. Era berean, Lurralde Historiko bakoitzaren desplazamenduak aztertzen ditugu, barneko eta kanpokoak, baita eskualdeetan eta hiriburuetan.

Horrez gain, mugikortasunaren aldaketak aztertzen ditugu, egungo datuak aurreko inkesten bidez lortutako datuekin alderatuz.

EAEko Mugikortasunaren Azterlana 2016 (argitaraldia 2017ko martxoa) (PDF, 6 MB)