Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

ZABORTEGIETAN ARRISKUEN EBALUAZIO-AZTERKETAK EGITEKO GIDA-DOKUMENTUA

Xehetasunak

1481/2001 Errege Dekretuak, 1999/31/CE Europar Legea garatzen zuenak, zabortegietan burututako hondakinen ezabaketa arautzen du. Lege honen 15. artikuluak moldaketa epea ezarri zuen instalazioentzako. Horren ondorioz, legeak kokapenaz beste ezarritako baldintza teknikoak bete ezean, instalazioek ezin zuten jarduera burutu 2009ko uztailaren 16 ostean.

Baldintza horien artean muga geologikoa, eztaldura eta beharrezko babes mugak deskribatzen dira. Halaber,neurri horiek murrizteko aukera ezartzen da arriskuak ebaluatzeko ikerketa baten arabera.

Beraz, beharrezkoa da legeak orokorki deskribatzen duen arriskuak ebaluatzeko ikerketa egiteko irizpideak azaltzea eskumena duen erakundearen erabakian ingurumenaren babesa zihurtatu ahal izateko.

Hori dela eta, europar legedira moldatutako edozein instalaziok bere jardueraren fase baterako murrizketa eskatu ahal izateko, aurkeztu beharreko ikerketan ingurunearen gaineko eragina aztertzeko gidan ezarritako gutxienezko informazioa jaso beharko da.