Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Jakiteko eskubidea

Xehetasunak

Zerbait zaindu ahal izateko, lehenengo eta behin, ezagutu egin behar dugu; gauza horren inguruko informazioa eduki, alegia.

Gure eguneroko kontsumoaren inguruko erabakiek eta gure jarduera profesionalak zuzeneko nahiz zeharkako eragina dute ingurumenean. Aukerarik egokiena hautatzeko behar bezala informatuta egon behar dugu.

Ingurumena zaintzeko orduan pertsona guztiek dute, bai norbanako moduan, bai elkarteen bidez, parte hartzeko eskubidea eta betebeharra, guztion egitekoa da-eta. Horrela, ingurumen osasungarri batean bizitzeko eskubideaz gozatu ahalko dugu, hau da, planeta honetan bizi garenok bizi-kalitate hobea lortuko dugu, bai orain, bai etorkizunean. Parte hartze hori gauzatzeko, hala ere, nahitaezkoa da aldez aurretik informazioa eskuragarri izatea: informazio zabala, plurala eta objektiboa.

Ingurumenari buruz zenbat eta informazio gehiago eduki, are eta sentsibilizazio sozial gehiago eta parte-hartze publiko handiago bezain eraginkorragoa lortuko da arlo horretan, ingurumen arloan erabakiak hartzeko prozesuei dagokienez. Laburbilduz, zenbat eta informazio oparoagoa izan, are eta ingurumen hobea izango dugu.