Euskadik 2016an kuota irabazi du Espainiako esportazioen artean, uztaila txarra izan den arren

Xehetasunak

• Azken 3 urteetako uztailik txarrenak moteldu zuen 2016ko lehen sei hilabetean euskal ardoen esportazioak zekarren hazkundea.

• Halere, aldi horretan, Euskadik bere ardo esportazioa %4,3 handitu zuen bolume-nean eta %5,9 balioan, 33,7 milioi litro eta 113 milioi euro lortzeraino, Espainiako ardoa %7,2 eta %1,3 jaitsi baita, hurrenez hurren.

Jatorri izendapeneko ardo beltzek eta gorriek 5,2 milioi euro gehiago sortu zuten (igoera guztira 6,3 milioikoa izan da), eta dagoeneko lortutako fakturazioaren %74 dira. Batez besteko prezioa litroko 5,36 €-ra iritsi da, Espainiako batez bestekoa kategoria horretan 3,44 € izanik.

• Euskal ardoak batez ere Estatu Batuetan, Txinan, Frantzian eta Kanadan hazi dira. Erresuma Batua da oraindik ere euskal ardoetan gehien gastatzen duena, eta Fran-tzia litro gehien inportatzen duena.


Txostena: Euskadiko ardo esportazioak - 2016ko uztaila