Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

AMAIERAK Jasangarritasunerako Hezkuntzarako Euskadiko IV. Jardunaldiak "Hezkuntza eta jasangarritasuna etorkizunera begira"

Xehetasunak

Garapen Jasangarrirako Hezkuntzako Nazio Batuen Hamarkada amaitu ostean, etapa berri bat dugu aurrean. Garai berri honetan funtsezkoak izango dira honako alderdi hauek: erakundeen eta gizarte-eragileen arteko sareko lana, sare sozialak, jasangarritasunerako hezkuntzaren txertaketa administrazio bakoitzaren politiketan, gaitasunen garapena, gazteen protagonismoa eta mobilizazioa, trebatzaileen prestakuntza, tokiko erakundeen inplikazioa oinarri komunitarioko programatan, eta abar.

Testuinguru horretan, Jasangarritasunerako Hezkuntzako Euskadiko IV. jardunaldiak primerako agertokia izan dira orain arte egindakoa baloratzeko, indarguneei eta ahuleziei buruzko gogoeta egiteko, aurrera egiteko bideak bilatzeko, Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntzako etorkizuneko estrategia aurkeztu eta eztabaidatzeko, esperientziak trukatzeko eta etorkizuneko konpromisoak proposatu eta hartzeko.

Jasangarritasunerako trantsizio-prozesuetan eta, bereziki, jasangarritasunerako hezkuntzan interesa duten pertsona, elkarte, enpresa eta erakunde orok parte hartu ahal izan du jardunaldietan. Plangintza estrategikoan, irakaskuntzan eta prestakuntzan, aholkularitzan eta gaikuntzan, erakundeen eta enpresen gizarte-erantzukizunean, gizarte-mugimendu ekologistetan, garapen-mugimenduetan, generoari, baterako hezkuntzari eta berdintasunari buruzkoetan, bake- eta bizikidetza-kontuetan eta abarretan ibiltzen direnentzat.