Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

FOCUS CO2, KOSTU GUTXIAGO, CO2 GUTXIAGO

Xehetasunak

Gure gizarte globalizatuan, klima-aldaketaren mehatxua da ingurumen-arazo handienetakoa sektore ekonomiko guztientzat; horregatik, erantzukizuna ere guztiena denez, guztiek egin behar diote aurre.

Egiaz, ez da produkzio-sistemaren etapa bati loturiko fenomeno isolatu bat, eredu ez-iraunkor bat oinarri duen eta guztiok bultzatu dugun hazkunde ekonomikoko prozesu luzearen emaitza baizik. Ondorioz, erantzukizuna duten alde guztiek batera erantzun behar dute.

Hori dela eta, argitalpen honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresa txiki eta ertainei (ETE) laguntza ematea da, klima-aldaketak beren eragiketetan izan ditzakeen eraginak hobeto uler ditzaten. Horretarako, elkarrekin zerikusia duten bi ikuspuntutatik abiatuko dira:

  • Klima-aldaketak ekarriko dituen arriskuak eta aukerak nola kudeatu behar diren ikasiko dute, etorkizuneko egoeretara moldatu ahal izateko.
  • Beren jarduerek klima-aldaketa ez areagotzeko nola jardun behar duten erabakiko dute; horretarako, berotegi-efektua duten gasen (BEG) emisioak murrizteko jardunbide egokiak ezarriko dituzte.

Beharrezkoa da ETEek jakitea klima-aldaketaren zer arriskuk eragingo dieten beraiei gehien, egoki erantzun ahal izateko. Hain zuzen ere, klima-aldaketaren inguruko informazio gehien duten eta klima-aldaketa ongien ulertzen duten enpresak hobeto prestatuta egongo dira haren ondorio kaltegarriak gutxitzeko, bai eta diru-iturri izan daitezkeen negozio-aukera berriak identifi katzeko ere.