Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Dokumentaziogunea

Saileko liburutegia espezializatua eta publikoa da. Liburutegiaren eta dokumentaziogunearen eginkizun nagusia sail bertako langileei eta, oro har, nekazal arloan ikerlariei laguntzea da. Hortarako fondo dokumental hauek eskura dauzkagu: monografiak, paper eta elektronika euskarriak dituzten aldizkako argitalpenak…

Gai nagusiak

Dokumentaziogunea kontsultarako eta ikerketarako da, nekazal eta arrantza informazioa ditu ardatz nagusitzat, honako gai hauek ere landuz:

  • Elikadura
  • Landa garapena
  • Natur ingurumena

Zerbitzuak

Irakurketa liburutegian

Liburutegiko zerbitzuak ez dira bakarrik bertakoek erabiltzeko, kanpoko jendeak ere erabil baititzake, baldin eta horiek erabiltzea justifikatuta badago.

Informazio bibliografikoa

Posta arruntez, telefonoz eta e-postaz jasoko eta erantzungo diegu egindako kontsulta bibliografikoei.

Mailegua

Zerbitzu honen bidez aldiko hiru liburu eraman daitezke etxera hamabost egunerako. Mailegutik at geratuko dira hainbat agiri: liburu baliotsuak, erreferentziako obrak… Biblioteken arteko maileguaren bitartez beste liburutegietako materialak gure liburutegiko erabiltzaileek eska ditzakete; eta alderantziz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura saileko liburutegiko materialak beste erakundeetako liburutegietarako eskura jarriko da.

Fotokopia zerbitzua 

Helbidea

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Eusko Jaurlaritza
Dokumentaziogunea
Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlfnoa: 945.01.96.86
E-mail: biblioteka-naes@ej-gv.es

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 9:00-13:00 / 15:00-16:30 |Ostiraletan: 9:00-14:00

Udapartean (ekainatik irailera): 9:00-14:00

Azken aldaketako data: 2009/12/10