Euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2017/2018 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen helburua da euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2017/2018 ikasturteko (2017ko urria eta 2018ko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

19.575.000

Prestazio ekonomikoa

2.- Horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira: 19.575.000 euro, beraz. Era honetan banatzen da kopuru hori:

a) 17.045.000 euro, 6.1 artikuluan zehaztu euskaltegien berezko ekimenezko aurrez-aurreko jarduera babesteko.

b) 1.200.000 euro, 6.2 artikuluan zehaztu euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

c.1) 540.000 euro, 3.1 eta 6.3.1 artikuluetan zehaztu herri langileez osatutako taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

c.2) 150.000 euro, 3.2 eta 6.3.2 artikuluetan zehaztu herri langileez osatutako taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

d) 640.000 euro, 6.4 artikuluan zehaztu barnetegietako jarduera babesteko.

3.- Azpi-atal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego. Horrelakoetan c.1) azpi-atalak lehentasuna izango du a) eta d) azpi-atalekiko, eta hauek b) azpi-atalarekiko; soberakinak azpi-atal batetik bestera pasatzetik at geratzen da c.2) azpi-atala.

Hala ere, diru-kopuru hori eskari guztien beharrei erantzuteko behar bestekoa ez balitz, hainbanatu egingo da dirulaguntza onuradunen artean, azpi-atal bakoitzeko emaitzak errespetatuz, a) eta d) azpi-atalak salbu, hauek batera eta maila berean hainbanatuko baitira. Hau guztia, nahiz eta a) edo d) azpi-ataletan bere baitako beharrei aurre egiteko behar beste baliabide izan.

Ordainketa-modua:

1.- Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Ikasturte osoko dirulaguntzen Ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 29,67 ordainduko da.

b) 2018ko martxotik aurrera, 2017ko urritik aurrerako gastuen bitartez lehen ordainketan jasotako dirulaguntza osoa egoki zuritu ondoren, ikasturte osoko Ebazpenean ezarritako zenbatekoaren % 55,33 ordainduko da.

c) Ikasturte erdiko Ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 60 ordainduko da.

d) Ikasturte osoko Ebazpenean eta ikasturte erdikoan erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, ordainduko da.

2.- Beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

1.- Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

2.- Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:

2.1.- Eskakizun orokorrak.

a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea, edo 3.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera eguneratzea.

b) Zerga guztiak ordainduta edukitzea eta egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten pertsonek edo entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Hala ere, eskaria egiten duenak baimena emango ez balu, berak aurkeztu beharko lituzke baldintza horiei dagozkien egiaztagiriak.

c) Eskariarekin batera, Ebazpen honen 3. artikuluan ezartzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.

d) Finantzaketa publikoa (Europako edo Estatuko Erakundeetatik, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edo Udaletatik edo Administrazio Publikoaren baitako beste Erakunde Autonomoetatik datorrena), gehienez, diruz lagundutako jardunaren aurrekontu osoaren % 70a izango da.
e) Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

f) Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzarik lortu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

g) Betiere, onuradunei dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea dirulaguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1045501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1.- IKASTURTE OSOKO ESKARIA

Interesatuta dauden euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, pertsona juridikoak izanik, dirulaguntza-eskariak eta ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte.

Eskariok, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke.

Eskaria egin ondoren, gainerako eginkizunak eta izapideak helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Eskariak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 2017ko azaroaren 7ra bitartekoa izango da.

Eskariekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:

a)  Formulario1: 2017/2018 ikasturterako talde-orduen, autoikaskuntzako matrikulen eta barnetegi-egunen aurreikuspena, Ebazpen honen 6. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera osatutakoa. Beraz, bere ekimenezko jardueran zein herri langileez osatutakoan urrian hasitako ikastaldeen orduen, autoikaskuntzako matrikulen zein barnetegi-egunen eta aurreko ikasturtean azarotik aurrera hiru atal horietan onartutakoen batuketekin bat etorri beharko dute eskariko talde-orduen, autoikaskuntzako matrikulen edo barnetegi-egunen kopuruek.

b) Formulario2: ikastaro modulu bakoitzean ikasleek ordaindu beharreko matrikula-sariaren orduko kostua. Barnetegi iraunkorrek, matrikula-sariaren orduko kostuaz gain, egun osoko (ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria) eta egun erdiko (bazkaria) pentsioen kostuak ere zehaztuko dituzte.

c) 2017-2018 ikasturterako Plana.

d) Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak HABEren euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan datu guztiak eguneratuak ez balitu, eskariarekin bat falta diren datuak ekarri beharko ditu.

e) Erantzukizunpeko adierazpenak. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

e.1.- Egunean izatea indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak

e.2.- Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak ez duela zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta, ezta sexua dela-eta eragindako bereizkeriengatik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

e.3.-  Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik jaso ditzakeen laguntzei buruzko bateragarritasun-adierazpenak.

e.4.- Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak dirulaguntzen itzulketagatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari diren prozeduretan parte ez direla, eta horrelakoren batean parte hartu izan badute, prozedura horiek amaituta daudela, eta horrela egokitu denetan, ondoriozko obligazioak ordainduta daudela.

2.- IKASTURTE ERDIKO ESKARIA

Zenbait erakundetako herri langileez osatutako ikastalderik duen euskaltegiak, ikasturtean zehar beste eskari bat egin ahal izango du 2018ko martxoaren 7ko epemugarekin, ikasturte osoko eskaria egin ondoren hasi diren taldeei dagokien dirulaguntza eskatu ahal izateko.

Eskari hau dagokien euskaltegiek bide elektronikoa erabiliz aurkeztu beharko dute.

Aurkeztutako eskariaren hutsuneak zuzentzea.

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan, eta adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela, dagokion Ebazpenaren bitartez Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 68. artikuluan jasotako baldintzetan

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Ebazpena emana

Zuriketa


Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek, HABEren dirulaguntza zuritu beharko dute.

HABEren dirulaguntza behar bezala zuritua dagoela ulertuko da, 2017ko irailaren 8ko Ebazpenaren 10.artikuluan zehazten diren kontzeptuengatik bidalitako zuri-agiri guztien batuketa emandako dirulaguntza adinakoa bada.

Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

a) 2018ko otsailaren 15a, ikasturteko lehen ordainketan jasotako dirulaguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak aurkezteko.

b) 2018ko urriaren 11a, gainerako dirulaguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak eta 2. eta 3. artikuluetan jasotakoa: batetik,   euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak helduen euskalduntze-alorreko zereginetan ikasturtean izan dituen sarrera eta gastu guztien balantzea; bestetik,  2017-2018 ikasturteko Memoria aurkeztu beharko du.

Zuriketaren edozein fasetan egindako ez-betetzeak dirulaguntzarako eskubidea galtzea eta jasotako zenbatekoa itzultzea ekarriko du, ez-betetzeak dituen gainontzeko lege-ondorioez gain.

DIRULAGUNTZAREN KITAPENA

Dirulaguntzaren Kitapenari dagokionean,  2017ko irailaren 8ko  Ebazpenaren 11.artikuluan jasotako irizpideak hartuko dira kontutan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk