Tokio Bizikidetzaren-arloko Elkarrekin Bonuen Programa 2016 urterako

[Elkarrekin_Bonuak_Tokiko_Bizikidetzaren_arloan]

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuak egiteko diru-laguntzak, baldin eta egitasmo horiek irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta tokiko entitateak batera sustatzen badituzte.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
    • Zerga-egoitzaren kokalekua egiaztatzeko | Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Gizalegez Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromisoa | «Gizalegez Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromiso»-ra atxikitzeko nahia aitortu Informazio xehatua

    «Gizalegez Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromisoa»-n parte hartzeko eta hori bultzatzeko nahiaren aitorpena.


     

  • Proiektuaren memoria xehea | Proiektuaren memoria xehea aurkeztu Informazio xehatua

    Proiektuaren memoria xehea, datu hauek jasotzen dituena:

    • Lan-proposamenaren helburuak.
    • Proiektuaren erakunde hartzailea –lan-proposamena egitearekin adostasuna eman duena–, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa zehaztuta.
    • Ekintzaren deskribapen laburra.
    • Inbertitu beharko den ordu-kopurua.
    • Aurrekontua, proiektuaren erakunde hartzaileak jasoko duen zerbitzuaren truke ordainduko duen zenbatekoa zehazten duena.
    • Jardun-egutegia.
    • Proiektuan parte hartuko duten pertsonen kopurua.
    • Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak; adierazi beharko da, gainera, erakundeak ba al duen berdintasunaren arloan ibilbidea edo prestakuntza duen pertsonaren bat.
    • Generoaren ikuspuntua nola sartuko den.

     

  • Programa garatzeko konpromisoa | Proiektuaren garapenerako erakunde hartzailearen konpromisoa Informazio xehatua

    Erakunde onuradunak eta erakunde hartzaileak proiektuaren garapenerako izenpetutako akordioa, edo erakunde hartzaileak aurkeztutako proiektuari dagokionez hartutako konpromiso ekonomikoa egiaztatzen duen dokumentua.


     

Aurrekontuko zuzkidura
271.000(euro)
Prestazio ekonomikoa

Bonuen zenbatekoa eta gehieneko muga.

1.– Tokiko bizikidetzaren-arloko bonuak 70 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuko ordu bakoitzeko.

2.– Proiektuen erakunde hartzaileek gutxienez onartutako bonuen % 10 ordaindu beharko diote

erakunde onuradunari.

3.-Erakunde onuradunek ezingo dituzte udal bakarrean pilatu zenbateko hauetatik gorako bonuak:

– 5.000 euro, 15.000 biztanlera arteko udaletan.

– 12.500 euro, 15.000 eta 40.000 biztanle arteko udaletan.

– 20.000 euro, 40.000 biztanletik gorako udaletan.

Ordainketa-modua:

Diruz lagundutako proiektu bakoitza gauzatu dela justifikatu ondoren ordainduko dira diru-laguntzak, emandako bonuei dagokien guztizko zenbatekoa bete arte.

Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

    • beharrezko dokumentazioa prestatu
    • eskaera eta eranskinak bete
    • eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeek diru-laguntzaren erabilera justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, 2016ko abenduaren 31 baino lehen.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera organo eskudunaren Erregistroan izapidetzeko sartzen denetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
1024302