Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2016KO DEIALDIA.

LABURPENA
Titulua:
Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2016KO DEIALDIA.
Xedea:

Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek.

Diru kopurua:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2016an 3.743.480 euroko zenbatekoa emango da gehienez.

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2015eko abenduaren 18koa (BOPV Zk. 246/2015)

    Agindua, 2015eko abenduaren 18koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2016ko deialdia egiten da.

Araudia:
  • 271/2012 Dekretua (BOPV Zk. 244/2012)

    271/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.


ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Deialdia egiten duen organoa:
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Gizarte Politiketako Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andia, 13
    20003 Donostia-San Sebastian, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 7:30era arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.  

Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 7:30era astelehenetik ostiralera arte.

 

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Ví­a, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andi­a, 13
    20003 Donostia-San Sebastian, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 7:30era arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Ví­a, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andi­a, 13
    20003 Donostia-San Sebastian, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 7:30era arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak.

Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Ekimen sozialeko erakunde pribatuek eska ditzakete dirulaguntza hauek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako, berariazko baldintza hauek betetze dituztenak:

 

 

a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.

c) Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du. Ordezkaritza baldin bada hemen daukana, beste bi baldintza hauek ere bete beharko ditu: dagokion erregistroan inskribaturik egon beharko du; eta, gutxienez, hiru urte eman behar ditu deialdira aurkeztu dituen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan benetan eskaintzen.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru-laguntza linea honen barruko jarduerak finantzatzeko, 2016an 3.743.480 euroko zenbatekoa emango da gehienez.

Muga:

Jardueraren onartutako aurrekontuaren %80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak.

Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 210.000 euroak gainditu.

Ezin izango da emandako laguntzaren %10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.

Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren %5 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

Ordainketa modua:

Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta agiriak aurkeztea
Eskaera eta agiriak aurkeztea:
Eskaera, betiere, fitxan adierazitako edozein kanalen bidez egin daiteke (aurrez aurrekoa edo elektronikoa). Eskaera giten den moduak ez du behartzen izapidetzea kanal beraren bidez jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, aukeratutako kanala aurrez aurrekoa bada, fitxa honetan zehazten da, elektronikoa bada "Nire kudeaketak"en bidez gauzatu behar da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide orria (Eskaera)

Eskabide orria pdf betegarria da, erakunde interesdunak bete, inprimatu eta adieraziteko lekuetan paperean aurkez dezakeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala. 

Jarduera aurkezteko formularioa (I-A Eranskina) (Laguntza emateko dokumentua)

Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren azalpena. Jardueraren aurkezpenaren formularioa dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.

Aurkeztutako jardueraren datu ekonomikoak (I-B Eranskina) (Laguntza emateko dokumentua)

Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren datu ekonomikoak. Formulario hau dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.

Ordezkaritza egiaztatzeko formularioa (Laguntza emateko dokumentua)

Eskaera presentzialaren sinatzailea erakundearen legezko ordezkaritza ez duen pertsona bada, ordezkaritzaren egiaztapena.

Dokumentazioa:
  • Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
  • Eskabide-orria, I-A Eranskina eta I-B Eranskinarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2015ean. 2015 urteko balantzea itxita ez badago, erakundeak 2015koa bidali ahal izango du, betiere 20145eko balantzea ixten denean bidaltzeko konpromisoa hartuta.
    • Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, Entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.
    • Eskaera presentzialaren sinatzailea erakundearen legezko ordezkaritza ez duen pertsona bada, ordezkaritzaren egiaztapena.
    • Lehen aldiz aurkezten diren edo beren banku-datuetan aldaketak dituzten erakundeak: "Datuen Alta/ Hirugarren Interesduna"ri buruzko fitxa, erakundearen identifikazio-txartelarekin batera altarako bada.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaerarako eta jarduera aurkezteko formularioa

Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu:

  • Erakunde eskatzailea: Erakundearen ziurtagiria
  • Erakundearen ordezkaria dirulaguntza eskaeretarako: Herritarraren ziurtagiria, NAN elektronikoa, ONA, etab.

Norbanakoaren edo pertsona fisikoaren ziurtagiria erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da pertsona hori, erakundearen izenean jarduten duena, Ordezkarien erregistro elektronikoan horretarako izena emanda egotea.  

Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko da, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala. Gomendagarria da izapidetzea hasi baino lehen erantsi beharreko dokumentazioa lortzea eta zure ordenagailuan gordetzea.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza
Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza:
Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza (Laguntza emateko dokumentua)

Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Zuzenketa
Zuzenketa:
Aurkeztutako eskaerak eta haren agiriek eskaturiko eskakizunak betetzen ez badituzte, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango zaio agiriak konpontzeko; hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.
Emandako dirulaguntza justifikatzea
Emandako dirulaguntza justifikatzea:
Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, 2017ko martxoaren 1a baino lehen.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Justifikazioaren aurkezpen-orria (Laguntza emateko dokumentua)

Justifikazioa aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da. Formulario honekin batera II-A Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren memoria) eta II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak) erantsi beharko dira.

Aurrez aurre aurkezteko, bete, inprimatu eta paperean aurkeztu behar da adierazitako lekuetan.

Telematikoki aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.eus-eko Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.

II-A ERANSKINA. Diruz-lagundutako jardueraren memoria (Laguntza emateko dokumentua)

Jardueraren memoria aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da.

Aurrez aurre aurkezteko, erakunde eskatzaileak bete, gorde, euskarri informatikoan gorde (CDan adibidez) eta adierazitako lekuetan aukeztu ahalko du.

Telematikoki aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.eus-eko Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.

II-B ERANSKINA. Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak. (Laguntza emateko dokumentua)

ARTXIBO HAU GORDE EGIN BEHAR DA BETE BAINO LEHEN. Jardueraren datu ekonomikoak aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da.

Aurrez aurre aurkezteko, erakunde eskatzaileak bete, gorde, euskarri informatikoan gorde (CDan adibidez) eta adierazitako lekuetan aukeztu ahalko du.

Telematikoki aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.eus-eko Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/12/29 - 2016/01/29
Aurkezteko epe-muga:

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2016ko urtarrilaren 29a da, ostirala. Eskaera postaz bidaltzen bada, kontuan izan behar da Posta Bulegora joatean gutunazala zabalik eraman behar dela, Postako langileek eskaera zigilatzeko, gehienez ere urtarrilaren 29ko datarekin.

Ebazteko epea:

Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.