PEBA 2020: Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko diru-laguntzen programa.

[PEBA 2020]

Deskribapena


Xedea

Banda zabal ultraazkarreko sareak «NGA eremu zuri» izendatutako Euskadiko biztanleguneetara hedatzeko laguntzak arautzea. Eremu horiek ez dute NGA banda zabaleko Interneterako sarbide-zerbitzuak erabili ahal izateko teleko­munikazio-azpiegiturarik, eta ez da espero hurrengo 3 urteetan halakorik izango dutenik.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Laguntza jasotzeko aukera izango dute gutxienez bi noranzkoetan 100 Mbps-ko belau­naldi berriko sarbide-sareak (NGA) hedatzea aintzat hartzen duten proiektuek (mugarik gabeko datu-transferentzia ahalbidetu behar dute, zerbitzuaren ezaugarriak aldatu gabe), betiere laguntza-eskabidea aurkeztu baino lehen hasi gabe badaude.

Ordainketa-modua:

Baliabide ekonomikoak 700.000,00 eurokoak dira, honako urte hauetan banatuta:

  • 2020ko ekitaldia: 200.000,00 euro
  • 2021ko ekitaldia: 400.000,00 euro
  • 2022ko ekitaldia: 100.000,00 euro

Nori dago zuzenduta


Sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak

Sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, behar bezala gaitutako operadorearen izaera badute, Telekomunikazioei buruzko 9/2014 Lege Orokorraren, maiatzaren 9koaren, 6 eta 7 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Eusko Jaurlaritza

Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza

Tfno: 945 01 82 22

e-mail: x-arrieta@euskadi.eus

Kodea

1040505

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Eskariak aurkezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 00:00etan, eta 2020ko apirilaren 6an amaituko da, 24:00etan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2020ko ekainaren 6a baino lehen.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak